XSLaren edukia

Enpresen Kudeaketa III: Estrategia Zuzendaritza27657

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27657

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan Zuzendaritza Estrategikoaren teknika garatuko da: kontzeptu mailan eta praktikan

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKETA HAUEN EMAITZA, Zuzendaritza estrategikoaren tresnak erabiltzen ikastea da;

PLAN ESTRATEGIKO bat nola garatu eta honen ezarpena zein ebaluaketa nola egin, alegia.



Ikasgai honetan propio garatuko diren KONPETENTZIAK honako hauek dira:



- Zuzendaritza estrategikoaren hiztegia eta teknika erabiltzen ikasi

- Idatziz eta ahoz langaiak aurkeztu ikasgaian proposatutako enpresa arazoei konponbidea emanez

- IKT erabili ikasgaian zehar lantzen diren konpetentzietan

- Erabakia hartzea



Ikasgai honetan garatuko diren KONPETENTZIEK, LLHH eta GGBB graduko honako konpetentziei isurtzen diote:



- Enpresak/antolamenduak duen posizionamendu estrategikoaren arabera, GGBB esparruari dagozkiok politika eta jarduerak garatu

- GGBB-estrategiak garatu, kontrolatu eta ebaluatu

- Lan Harremanak osatzen dituzten arlo desberdinak uztartu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA: SARRERA

2.- ZE PROZESUA (I): JARDUERA ESPARRUA ZEIN DEN ERABAKITZEA (Negozio/Misio/Bisioa)

3.- ZE PROZESUA (II): ANALISI eta DIAGNOSTIKO ESTRATEGIKOA (Ingurunea eta Baliabide/gaitasunak)

4.- ZE PROZESUA (III): FORMULAZIO ESTRATEGIKOA (Helburuak eta estrategiak)

5.- ZE PROZESUA (IV): EZARPEN ETA KONTROL ESTRATEGIKOA (Kudeaketa-plana, Aginte-Koadro Integrala,Plan estrategikoaren ebaluaketa)

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan egiten den planteamendua EBALUAKETA JARRAIAn oinarritzen da. Ikasgai hau UPV/EHUk bere gain hartu duen IKD irakaskuntza-ikaskuntza ereduaren barne kokatzen da bete betean. Bertan, irakaskuntza-ikaskuntza METODOLOGIA AKTIBOAK landuko dira (projektu baten bidez ikasketaren inguruan) ikaslegoaren gaitasunak garatzeko eta, UPV/EHUren ikaslegoaren ebaluaketaren araudiarekin bat dator, bereziki bi arlotan: EBALUAKETA JARRAIA eta FORMATIBOA erabiliko ditu.



Hala nola, eskoletan garatuko den irakaskuntza-ikaskuntza metodologiak honako jarduerak aurreikusten ditu:



-Irakasleak egindako aurkezpenak marko kontzeptualaren inguruan;

-Talde lana projektu baten inguruan;

-Ikasleek ahoz egindako bakarkako aurkezpenak talde lanaren edukien inguruan;

-Oroko eztabaidak aztergaien inguruan.



Bestalde, UPV/EHUko Ikaslegoaren estatutuko, II kap. 13. Artik.ak, a) atalean, bere aldetik, ikasleak “bere hezkuntza osatuko duten akademi jardueretan AKTIBOKI parte hartu beharko du”-ela dio. Aldi berean, c) atalean zera dio: “Unibertsitate-jardueretan ERANTZUKIZUNEZ parte hartzea eta hauek BEHAR BEZALA GARA DAITEZEN LAGUNTZEA”.



Horiek horrela, Enpresa kudeaketa III: zuzendaritza estrategikoan EBALUAZIO JARRAIA EGIN AHAL IZATEKO HONAKO JARDUERAK ESKATZEN ZAIZKIO IKASLEARI:



-Eskoletan parte hartu behar du;

-Garaiz ibili behar du eskoletan;

-Taldeka lan egin behar du

-Ikasgaiaren eduki teorikoak landu egin behar ditu ikasgaia aurrera dihoan heinean;

-Dagokionean, ahozko aurkezpenak egin behar ditu;

-Arreta erakutsi behar du eskoletan;

-ERRESPETU OSOZ aritu behar da ingurukoekin, ikaskide naiz irakasle;

-Tramankulu elektronikoak ikasgai honetan garatuko diren jarduera akademikoak burutzeko besterik ez ditu erabiliko eskoletan;

-Iruzurrik ez du egingo norbere eta taldearen ekarpen akademikoetan;

-BERE JOKABIDEAK IKASKIDEEN BAKARKAKO ETA TALDEKO LAN JARDUERA AHALBIDERATUKO DUTE UNE ORO.



BALDINTZA HAUETARIKO BAT/BATZUK EZ BETETZEKOTAN, IKASLEA ETENGABEKO EBALUAKETATIK AT GELDITUKO DA ETA OHIKO DEIALDIAN EZ NAHIKOA IZANGO DU (0).



Ikastaroaren lehen egunean irakasleak baldintza hauek argituko ditu eta IKASLEAK EZAGUTZEN DITUELA IDATZIZ ADIERAZI BEHARKO DU EBALUAKETA JARRAIA EGIN AHAL IZATEKO.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eskoletan JARRAIKI eta AKTIBOKI parte hartzen duten ikasleek, ebaluaketa jarraian ebaluatuak izango dira. Ebaluaketa jarraiak bi alderdi ditu; hots:



- Ebaluaketa SUMATIBOA eskoletan garatu diren eduki eta jarduerekiko. Lauhilabetean zehar zenbait TEST azterketa teoriko-praktiko garatuko dira. Azterketa hauetan lortutako emaitzak azken iritziaren oinarri bilakatuko dira.



- Ebaluaketa FORMATIBOA, eskoletan landu diren konpetentzia transbersalen inguruan. Eskoletan ahozko aurkezpenekiko eta talde lanarekiko feed back formatiboa eskainiko da konpetentzia hauetan ikasleen trebetzea garatzeko.



Ebaluaketa jarraiaren ebaluaketa-irizpide zehatzak (errubrikak) E-gela bitartez eskuragarri daude eta zehazki azalduko dira eskoletan.



Eskoletan jarraiki parte hartzen ez duten ikasleek, etengabeko ebaluazioa izaki, UKO egin diezaiokete ebaluaketa eredu honi irakasleari zuzendutako email batean erabaki hau adieraziz ikasturtea hasi eta hurrengo 9 asteetan.



Azken ebaluaketa izango duten ikasleek ikasgaiko ezagutzei buruzko test erako azterketa teoriko-praktiko bat izango dute.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian ikasgaiko ezagutzei buruzko TEST erako azterketa teoriko-praktiko bat izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-Gelan aurki daitezkeenak. Era berean, Ebaluaketa jarraiari buruzko feed back-a Egelan eskainiko da

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Albizu, E. eta Landeta, J. (Koord.) (2014) Zuzendaritza estrategikoa. EHU. Leioa

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Fernández, E. y Ramírez, M. (2021). Fundamentos para la Toma de Decisiones Estratégicas de la Empresa. Pirámide, Madrid. 1. Ed.
-Grant, R.M. (2014). Dirección estratégica. Civitas. Madrid.
-Guerras Martín, L. A. y Navas López, J. E. (2022). La Dirección Estratégica de la Empresa: Teoría y Aplicaciones. Thomson Civitas, Madrid. 6. Ed.
-Thompson, A., Peteraf, M., Gamble, A. J. y Strickland, J. (2018). Administración Estratégica: Teoría y Casos. McGraw Hill. México. 2. Ed.
-Urra, J.A. (2018), Dirección estratégica para el siglo XXI. Pirámide. Madrid.

Aldizkariak

http://www.estrategia.net/estrategia/
https://www.expansion.com/actualidadeconomica.html
https://cincodias.elpais.com/
http://www.ehu.eus/cuadernosdegestion/revista/es/
https://www.ehu.eus/ojs/index.php/rdae
https://redaedem.org/?seccion=revistas_ermbe_presentacion
https://www.euskadi.eus/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio
https://www.revistadyna.com/inicio-dyna
http://www.revistadyo.com/index.php/dyo
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-k86aekon/es/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=es_ES
https://ubr.universia.net/
Ekonomiaz

Web helbideak

http://www.eustat.es
http://www.ine.es
http://www.mercaempleo.es/cast/new/index.htm
http://www.directivos.com/
http://mtas.es
http://www.europa.eu.int/comm/eurostat/index.html
http://www.aedipe.es/
http://www.cvdirectivos.com/
http:www.openvalue.com/MundoOpen/Universidad/03Glosario.html
http://www.cvdirectivos.com/
http:www.openvalue.com/MundoOpen/Universidad/03Glosario.html

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-17:30 (1)

15:00-16:30 (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-16:30 (1)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-17:00 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00 (1)

09:00-10:30 (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00 (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:00 (1)