Irakasleak
ENEA ISPIZUA DORNA
- Ezagutza arloa
- Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea
- Saila
- Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- enea.ispizua@ehu.eus
Enea Ispizua Dorna, UPV/EHU-ko Enpresa Zuzenbide saileko irakasle atxikia da (ORCID: https://orcid.org/0000-0002-7531-8166).
2011.urtean UPV/EHUn Zuzenbidean Lizentziatua eta Complutense Unibertsitatean Zuzenbide Pribatuan masterra eta Gizarte Segurantzaren Titulu propioa lortu zituen. Gainera, Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa masterra lortu zuen UPV/EHUn. Master hauek 2012 eta 2015 bitartean amaitu zituen. Azkenik, UPV/EHUn doktorea da 2017.urtetik.
Egun, hainbat ikerketa talde nazional zein unibertsitate mailakoetako parte da. Horrela, MINECO DER2017-83488-C4-4-R eta EHU/UPV ikerketa talde bateko kide da. Horrez gain, EHU / UPV berrikuntza irakaskuntza proiektu baten kide da.
Ikerketa egonaldiak burutu ditu Bordeleko COMPTRASEC-en eta Baionako Centre de Documentation et de Recherches EuropƩennes-en.
Argitalpen ugari ditu liburuetan eta baita aldizkari zientifikoetan. Gainera, ponente eta komunikatzaile izan da hainbat nazioarteko kongresu eta mintegietan.
Ikerketa ildo nagusien artean, gizarte segurantza eta digitalizacioaren eragina lan-zuzenbidean eta gizarte segurantzan daude.
ADE+Zuzenbidearen gradu bikoitzean irakatsi du, baita Zuzenbidean eta Lan Harremanen graduan ere. Gainera Abokatutza masterrean eta Laneko Segurtasun eta Osasun unibertsitate masterrean irakatsi du.