Gure kultura ondarea paregabea eta aparta da; hortaz, balio kalkulaezina dauka. Museo, artxibo edo bildumetako hainbat pintura, eskultura, ehun eta arkeologia piezek kontserbatu eta zaharberritu beharra daukate gizarte guztiak izan dezan ezagutza transmititzeko elementu horiez gozatzen jarraitzeko aukera. Horrela, bada, ezinbestekoa da unibertsitatean arlo horretako profesionalak prestatzea.
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak kultura ondareen aldaketak diagnostikatzeko eta aztertzeko funtsezkoak diren tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu, baita beharrezko kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak aukeratu eta aplikatzekoak ere. Kontserbazio eta zaharberritze lanei aplikatutako teknologia berriak erabiltzen eta prebentziozko kontserbazio planak diseinatzen ikasiko duzu, eta ondare historiko eta artistikoa kudeatzeko, aztertzeko, eta ondare horren zabalkundea egiteko prestakuntza jasoko duzu.
Horrez gain, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.
Ezagutza arloa
Arteak eta Giza Zientziak
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,29 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
50 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Kontserbazioak, zaharberritzeak eta ondarearen kudeaketak artea eta kultura babesten eta zaintzen laguntzen digute.
- Kalitatezko ekipamenduak zure esku: kontserbazio eta zaharberritzerako tailerrak eta laborategiak.
- Praktikak museo, enpresa eta kontserbazioa eta ondarearen kudeaketarekin zerikusia duten erakundeetan.
- Sarrera zuzena unibertsitate masterretara eta doktorego programetara.
Sarrera-profila
Artea eta kultura interesatzen bazaizkizu, kultura ondareen kontserbazioa garrantzitsua dela uste baduzu, pertsona sortzailea eta jakinguraz betetakoa bazara eta talde lana gustoko baduzu, Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan dago zure lekua.
Irteera profesionalak
- Bildumen prebentziozko kontserbazioa museo, artxibo, liburutegi eta fundazioetan eta erakunde publiko zein pribatuetan
- Kultura ondareen kontserbazioa eta zaharberritzea: pintura, eskultura, lan grafikoa, arte garaikidea, etab.
- Erakusketen muntaiari, lanen garraioari eta prebentziozko kontserbazioari buruzko aholkularitza teknikoa
- Kontserbazio eta zaharberritze tratamenduei buruzko aholkularitza teknikoa
- Parte hartzea ikerketa programa eta proiektuetan, I+G proiektuetan, etab.
- Kultur ondareen bildumen kudeaketa
- Irakaskuntza eta ikerketa