Egitura Organikoak Zehaztea26706
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Kimikako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26706
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan egitura organikoak zehazteko erabilgarriak diren metodo espektroskopikoak azaltzen eta erabiltzen dira. Erabiliko diren esperimentuak Kimika Organiko II irakasgaian ikasitakoak eta zenbait aurreratuago izango dira.
Komenigarria da Kimika Organikoa I eta Kimika Organikoa II gaindituta izatea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honetan Ikasleak konposatu organikoen zehaztapenerako metodo espektrometrikoak ikasiko ditu. Izan ere, irakasgaian honako gaitasun hauek landuko ditu:
M03CM11: Kimikarekin eta antzeko zientziekin erlazionatutako prozesuak eta fenomenoak era ulerkorrean, ahoz eta idatziz, azaltzeko ahalmena, euskaraz edota gastelainaz eta ingelesez.
M03CM13: Problema kimiko desberdinak konpontzeko, sintesi-prozesuak eta bestelako esperimentuak diseinatzeko eta burutzeko gaitasuna baita teknika instrumentalak erabiltzeko ere.
M03CM15: Informazio eta datu kimikoak ebaluatzeko, analizatzeko, sintetizatzeko eta aurkezteko ahalmena.
M03CM17: Konposatu organikoen egiturak zehazteko baliabideak ezagutzea, erabiltzea eta lortutako emaitzak modu egokiro interpretatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Erresonantzia magnetiko nuklearra. 1H, 13C eta beste nukleo batzuk. Instrumentazioa. Lerrakuntza kimikoa. Akoplamendua. EMN espektroak interpretatzeko teknikak. EMN esperimentu bidimentsionalak.
2. Masa espektrometria. Espektroa erregistratzea. Nitrogenoaren araua. Bereizmena. Formula molekularrak zehaztea. Zatiketa erreakzio nagusiak.
3. IR Espektrofotometria. Funtzio taldeen eta IG absortzio banden arteko erlazioa.
4. UV-Vis Espektrofotometria. Transitzio elektronikoak. Kromoforoak eta uxokromoak. Konjokazioa.
5. Molekula Organikoak zehaztea ikasitako teknika espektroskopiko guztiez baliatuz.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan eskola magistralak, ariketa eskolak eta mintegiak erabiliko dira gaitasunak lantzeko: Erabiliko diren metodologiak honako hauek dira:
• ESKOLA MAGISTRALETAN
Metodo espektroskopikoen oinarriak, metodo horiek ematen dizkiguten datuak eta datu horiek egitura-determinaziorako erabili ahal izateko gakoak izango dira eskola hauen ikasgaia. Irakasleak metodorik egokienak erabiliko ditu ikasleengana informazioa helarazteko eta eskolak dinamizatzeko. Hainbat metodologia erabiliko dira (puzzle teknika, gela iraulia, socrative testak, azalpen klaseak…). Ikasleak egelan izango du eskuragarri eskola hauetan erabiliko den materiala edo nola eskuratu (pdfak, bideoak, estekak…)
• ARIKETA ESKOLAK
GA orduen kopurua oso altua da irakasgai honetan. Lehen aipatu dugun moduan teknika espektroskopikoek eman ahal diguten informazioa ustiatzeko kimikariaren giza adimena trebatu beharra dago eta hori lortzeko prozedurarik eraginkorrena errealitatezko kasuetan oinarritutako ariketak ebaztea da. Ariketak lantzeko orduan metodologiak desberdinak erabiliko dira:
1. Ariketak aldez aurretik proposatuko dira, ikasleak etxean egin beharko ditu eta klasean zuzenduko dira zalantzak argitzeko asmoz.
2. Ariketak klasean proposatu eta egingo dira bikoteka edo taldeka. Gelan egiteak irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle feedback aprobetxatzeko aukera emango du. Taldeari sortutako zalantzak guztion artean eta irakaslearen laguntzarekin argituko dira.
3. Ikasleek banaka egingo dute klasean proposatutako ariketaren bat aurrerapen pertsonala ikusteko.
Arlo guztietan eta bereziki egitura organikoen zehaztapenean praktika ezinbestekoa da emaitzak lortzeko, beraz, teoria eta lana egunean izatea ezinbestekoa izango da gaitasunak eskuratzeko.
• MINTEGIAK
Ikasleak aldez aurretik prestatu beharko du gai jakin bat (adibidez, infragorrien bibrazio bandak, 1H EMN-ko multipleteen zuhaitz diagramen analisia …) eta mintegian gai horietan oinarritutako problema praktikoa(k) ebatziko d(it)u. Oro har, banaka egingo dira problema hauek eta irakasle-ikasle feedback pertsonala izango da. Aldizka, ikasleek bikoteka edo taldeka molekula konplexu baten egitura zehaztu beharko dute irakasleak emandako datuak erabiliz. Mintegietan, molekularen egitura-determinazioa burutzeko jarraitutako estrategia, molekularen egitura eta seinaleen esleipena azalduko diete ikaskideei..
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- Banakako lanak (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITUA
Azken emaitza kalkulatzeko honako atal hauek kontuan hartuko dira:
1. Idatzizko azterketa: teoriari buruzko galderak eta ariketak izango ditu. Azken notaren ehunekoa: %70. Gutxieneko nota: 4.
2. Banakako lana: Kurtsoan zehar ariketak aldez aurretik eginda ematea edota azaltzea, klasean bertan proposatutako ariketak entregatzea edo galdetegiei erantzutea. Azken notaren ehunekoa: %30. Gutxieneko nota: 4.
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan
parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko
egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari
eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du.
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko
irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute
eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
AZKEN EBALUAZIOA
Idatzizko azterketa: teoriari buruzko galderak eta ariketak izango ditu. Azken notaren ehunekoa: %100. Gutxieneko nota: 5.
Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idatzizko azterketa: teoriari buruzko galderak eta ariketak izango ditu. Azken notaren ehunekoa: %100. Gutxieneko nota: 5.
Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
HESSE, M.; MEYER, V; ZEEH, B. Métodos espectroscópicos en Química Orgánica, 2.argitaraldia, Síntesis, Madrid, 2005.
HORE, P.J. Nuclear Magnetic Resonance. 2.argitaraldia. Oxford Chemistry Primers, 2015.
PRETSCH, E.; BÜHLMANN, P.; AFFOLTER, C.; HERRERA, A.; MARTÍNEZ, R. Determinación estructural de compuestos orgánicos. Elsevier Masson, Barcelona, 2007
Gehiago sakontzeko bibliografia
JACOBSEN, N.E. NMR Spectroscopy Explained : Simplified Theory, Applications And Examples For Organic Chemistry And Structural Biology, Wiley-Interscience, 2007.
FIELD, L.D.; LI; HL., MAGILL, A.M., "Organic Structures from 2D Spectra", 1.argitaraldia. Wiley, New York, 2015.
HERRERO, M.T.; SANMARTIN, R. Egitura-zehaztapenerako ariketa ebatziak , 1.argitaraldia, EHU ko arginalpen zerbitzua, 2017.
SANMARTIN, R.; HERRERO, M. T. Structure Determination by Spectroscopic Methods. A Practical Approach, CRC Press, Boca Ratón, 2021.
BLAY LLINARES, GONZALO; PEDRO LLINARES, JOSE RAMÓN. Konposatu organikoen egitura zehaztapeneko 200 problema. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitsua
Web helbideak
https://link-springer-com.ehu.idm.oclc.org/book/10.1007%2F978-3-540-93810-1 (Pretsch)
http://sdbs.db.aist.go.jp/sdbs/cgi-bin/direct_frame_top.cgi (Datu baseak)
https://nmrshiftdb.nmr.uni-koeln.de/ (Datu baseak)
http://www.nmrdb.org/simulator/index.shtml?v=v2.73.0 (Simulagailua)
http://www.chemcalc.org/mf_finder/mfFinder_em_new (Formula molekular zehatza bereizmen handiko masa espektrotik)
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 10:30-11:30 (1) | 12:00-13:00 (2) |
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-15 | 13:00-14:00 (1) |
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 13:00-14:00 (1) | ||||
1-15 | 08:30-09:30 (2) | ||||
11-15 | 10:30-11:30 (3) | 12:00-13:00 (4) |
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 12:00-13:00 (1) | ||||
1-9 | 08:30-09:30 (2) | ||||
1-10 | 10:30-11:30 (3) |
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-14 | 10:30-11:30 (1) | ||||
15-15 | 08:30-09:30 (2) | 12:00-13:00 (3) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-7 | 10:30-11:30 (1) | ||||
2-14 | 12:00-13:00 (2) | ||||
3-3 | 10:30-11:30 (3) | ||||
9-15 | 10:30-11:30 (4) | ||||
10-14 | 08:30-09:30 (5) | ||||
11-15 | 10:30-11:30 (6) |