Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- G001. Kimikako ezagutzak edukitzea eta ulertzea, eta arlo honetako gai teoriko eta praktikoak menderatzea.
- G002. Eskuratutako ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak modu egokian maneiatzea, arazo berriak hautemateko eta aztertzeko, eta horiek konpontzeko estrategiak planteatzeko.
- G003. Material kimikoak segurtasunez manipulatzeko eta laborategiko prozeduren arriskuak hautemateko eta baloratzeko gaitasuna.
- G004. Laborategi akademiko eta industrialetan ohiko teknika eta ekipoak erabilita, prozesu eta proiektu kimikoak planifikatzeko, garatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna.
- G005. Emaitza esperimentalak eta informazio zientifikoa aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko. Betiere, planteatutako arazoaren alde tekniko eta etikoak kontuan hartuta.
- G006. Informazioa eta ideiak maila zientifiko eta teknikoan eta gutxienez Europako Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan transmititzeko gaitasuna. Betiere, IKTen ahalmenaz baliatuta.
- G007. Gerora egin nahi dituzten ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko beharrezko ikaskuntza-gaitasunak izatea.
- G008. Taldean lan egiteko eta diziplina anitzeko testuinguruetan arazoak konpontzeko gaitasuna erakustea.
- G009. Ingurune berrietan ikertzen hasteko eta lan egiteko gaitasuna garatzea.
- G010. Berdintasunaren oinarrizko eskubideekin, bereizketarik ezarekin eta bakearen kultura sustatzearekin koherentea den prestakuntza osoa eskuratzea.