XSLaren edukia

Ikerketa Kazetaritza28338

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28338

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua da ikasleak ikerketa-kazetaritzaren teknikak garatzea eta kazetaritza mota honetako iturri ohikoekin lan egiten ikastea, eta aldi berean kazetaritza-jarduera honen mugak ere ezagutzea. Halaber, irakasgaiaren helburuen artean dago ikerketa-kazetaritzako historiako kasu esanguratsuak eta egile eredugarrien lanak aztertzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiari lotutako titulazioaren konpetentzia orokorrak:



G001 - Komunikazio-erraztasunez eta eraginkortasunez hitz egitea ahoz eta idatziz, eta komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak aprobetxatzen jakitea.

G002 - Hainbat iturritan edukiak bilaketuu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, eduki horiek dagokizkien narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.

G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G004 - Edukien alderdi formalak eta estetikoak behar bezala diseinatzea, komunikabideen ezaugarrien arabera.

G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatzea, planifikatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

G007 - Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea), komunikabideen lanaren testuinguruan.



Zeharkako gaitasunak:



CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

CT2 - Konpromiso soziala.

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.



Ikaskuntzaren emaitzak:



1- Ikasleak gai dira ikerketa-kazetaritzaren berezko testu-, balorazio- eta ikerketa-teknikak aplikatzeko kazetaritza-aldaera horri dagozkion testuak lantzerakoan.

2- Ikasleek ezagutzen dituzte ikerketa-kazetaritzarekin lotutako kazetaritza-jardueraren legezko eskubideak eta mugak, bai eta aurre egin beharko liekeen balizko arriskuak eta presioak ere.

3- Ikasleak gai dira ikerketa-kazetaritzan gehien erabiltzen diren iturriak bereizteko.

4- Ikerketa-kazetaritzan gehien erabiltzen diren kazetaritza-generoak bereizteko eta erabiltzeko gai dira ikasleak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak:



1. Zer da ikerketa kazetaritza. Oinarrizko kontzeptuak



2. Ikerketa kazetaritzaren bilakaera historikoa: kasu esanguratsuak.

2.1 Rodolfo Walsh

2.2 Seymour Hersh

2.3 Watergate

2.4 Xavier Vinader

2.5 GAL auzia

2.6 Spotlight

2.7 Wikileaks

2.8 Panama Papers

2.9 Gurtel auzia

2.10 Beste auzi batzuk



3. Ikerketa kazetaritzaren metodoa

3.1 Abiapuntua

3.2 Antolaketa

3.3 Idazketa



4. Iturri dokumentalak

4.1 Iturri hemerografikoak

4.2 Iturri ireki publikoak

4.3 Agiri ofizialak eta judizialak

4.4 Enpresei buruzko informazioa

4.5 Kontratazio publikoen bilatzaileak

4.6 Hainbat datu base



5. Iturri pertsonalak

5.1 Gomendio praktikoak

5.2 Auzi deontologikoak



6. Lege esparrua

6.1 Informazio egiazkoa zabaltzeko eskubidea

6.2 Intimitate eta ohore eskubidea

6.3 Gardentasun Legea

6.4 Sekretu ofizialen legea

6.5 Sekretu profesionala

6.6 Sumarioaren sekretua

6.7 Mozal legea



Eduki praktikoak (ebaluazio jarraia):



1. Kasu historiko bati buruzko ahozko aurkezpena

2. Ikerketa lana gai oso zehatz bati buruz

3. Ikerketa lan orokorrago baten zatia (klase osoarekin koordinatuta)



Eduki praktikoak (ebaluazio ez jarraia):



1. Ikerketa kazetaritzako kasu baten azterketa (banaka)

2. Ikerketa lana: erreportajea edo albistea, gehi memoria (banaka)

MetodologiaToggle Navigation

- Klase teorikoak. Astean bi ordu eskainiko zaizkie eduki teorikoei, baina irakaslearen azalpenetara mugatzen den klase teoriko hutsik ez da izango. Teoria azalpenekin batera, teoria hori aplikatzeko zeregin praktiko batzuk egingo dira klasean.



- Klase praktikoak. Aste gehienetan bi ordu eskainiko zaizkie lan praktikoei. Lan tailer moduan funtzionatuko dute, atal praktikoko lanak antolatzeko eta lantzen joateko eta, tarteka, aurrerapen horiei buruzko iritzi trukaketak egiteko, aurkezpen laburren bidez. Tarteka lanaren zirriborroak egelara igotzeko eskatuko du irakasleak, feed-back idatziak ere eman ahal izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



- Teoriari buruzko proba (nota osoaren %20): klase teorikoetan jorratutako edukien inguruko test proba.



- Teoria klaseetako eginkizunak (nota osoaren %20): teoria klaseetan astero egingo diren ariketa, jarduera eta aurkezpenak, astean asteko teoria edukiekin erlazionatuak.



- Kasu historiko bati buruzko ahozko aurkezpena (nota osoaren %10)



- Klase osoaren artean landuko den ikerketa zabalean parte hartzea (nota osoaren %20): lehenik, ikerketa zabalaren barruan norbere taldeari dagokion arloa ikertu beharko da, eta emaitza entregatu; ondoren, emaitza guztiak kontuan hartuta, ikerketa osoari buruzko artikulua idatzi beharko da.



- Gai zehatz bati buruzko ikerketa propioa, binaka edo hirunaka (nota osoaren %30): lehenik, ikerketa proiektua entregatu beharko da (%10), eta, ondoren, ikerketaren emaitza jasotzen duen erreportaje edo albistea, memoriarekin batera (%20).



Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da teoriako test proba gainditzea, klase teorikoetako zereginen %70 eginak izatea, eta bi praktiken batezbestekoa gainditzea.



EBALUAZIO EZ JARRAIA



Ebaluazio ez jarraian azterketa teoriko-praktikoa egin beharko da: batetik, test motatako galdetegia, eta, bestetik, aplikazio praktikoko garapeneko galderak.



Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketa, batetik, eta lan praktikoen batezbestekoa, bestetik, gainditzea.



- Azterketa teoriko-praktikoa (nota osoaren %40)

- Ikerketa kazetaritzako kasu baten azterketa (nota osoaren %20)

- Gai zehatz bati buruzko ikerketa lan propioa (nota osoaren %40): ikerketaren emaitza artikulu moduan aurkeztu beharko da (erreportajea edo albistea), eta memoria baten bidez ikerketaren nondik norakoak azaldu beharko dira.



- Ebaluazio jarraia bertan behera uztea: Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 8.3 artikuluaren arabera, ebaluazio jarraitua utzi eta ebaluazio ez jarraia egin nahi duten ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duen irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diotela lauhilekoa hasi eta lehen bederatzi asteen barruan.



- Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren 12.2 artikuluaren arabera, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango diote, irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago. Uko egitea idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek azken ebaluazioa egiteko eskubidea izango dute.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko irizpide berberen arabera egingo da ez ohiko deialdiko ebaluazioa, bai ebaluazio jarraian eta bai ebaluazio ez jarraian. Hau da, ohiko deialdian gainditutako atalak gorde egingo dira, eta ez ohiko deialdian gainditu gabeko atalak baino ez dira egin beharko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Caminos Marcet, José María (1997): Periodismo de Investigación: Teoría y Práctica. Síntesis, Madrid.



- Chicote Lerena, Javier (2006). El periodismo de investigación en España. Causas y efectos de su marginación. Fragua, Madrid



- De Burg, H (et at) (2000): Investigative Journalism: Content and Practice. Routledge, London.



- Gaines, William (1996): Periodismo investigativo para prensa y televisión. TM Editores, Colombia.



- Houston, B. (2009): The Investigative Reporter's Handbook: A Guide to Documents, Databases and Thecniques. Ed. Bedford Books/St Martins Press, Boston.



- Hunter, Mark Lee (2013). La investigación a partir de historias. Manual para periodistas de investigación. Unesco.

https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000226457



- Hunter, Mark Lee (2011): Story-based inquiry. A Manual for Investigative Journalists. Unesco.

https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000193078



- Peña Acuña, Beatriz y Batalla Navarro, Pablo (Coord.) (2017): Periodismo de investigación. Editorial ACCI (Asociación Cultural y Científica Iberoamericana), Madrid.



- Quesada Pérez, Montserrat (1987): La investigación periodística. El caso español. Ariel, Barcelona.



- Reig, Ramón (2000). Periodismo de investigación y pseudoperiodismo. Realidades, deseos y falacias. Ediciones Libertarias, Madrid.



- Reyes, Gerardo (2010): Periodismo de Investigación. Editorial Trillas, México.



- Rodríguez, Pepe (1994): Periodismo de Investigación: técnicas y estrategias. Paidós, Barcelona.



- Romero-Rodriguez, Lorena y Garcia-Orta, María José (2019): Cómo destapar otro Panama Papers. Nuevos retos para el periodismo de investigación. Editorial UOC, Barcelona.



- Secanella, Petra M. (1986): Periodismo de Investigación. Tecnos, Madrid.

Web helbideak

Investigative Journalism Manual. Konrad Adenauer Stiftung.

Inglés: https://www.investigative-manual.org/
Castellano: https://www.investigative-manual.org/es/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak