Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.
- Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikide) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.
- Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
- Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
- Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
- Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.
- Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunika bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.
- Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.