XSLaren edukia

Erreporterismoa27106

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27106

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Erreporterismoa funtsezko irakasgaia da Kazetaritza Graduan eta lotura estua du kazetaritza idazketaren teknikak lantzen dituzten irakasgai guztiekin. Graduaren hasieran Informazio Generoak irakasgaian erreporterismoari buruz eskuratutako oinarrizko ezagutzetan sakontzen du. Izan ere, Erreporterismoa irakasgaiak erreportajearen generoari baino ez dio erreparatzen eta bere lanketan sakontzen du teoriaren eta praktikaren bidez.



Informazio Generoak irakasgaian ikasleak erreportajea zer den ikasi eta genero honekin lehen harremana izaten du. Erreporterismoa irakasgaiaren bidez, aldiz, formazio hori osatu, hedatu eta garatzen du ikasleak. Gainera, Graduko bigarren mailako Ziberkazetaritzako Idazkera irakasgaiaren barruan erreportajearekin lotuta jasotako ezagutzak finkatzen ditu, eta hirugarren mailako lehen lauhilekoko Interpretazio Generoen bideari jarraitzen dio. Irakasgaiaren orientazio eta ikuspegiaren ardatza papereko idatzizko kazetaritza da.



Irakasgaiak honako helburuak ditu:



.- Erreportajearen irakurketa analitiko zein kritikoaren sustatzea. Erreportari onak erreportaje irakurle ona behar du izan. Horretarako, ezinbestekoa da erreportajeak sarri irakurtzea eta lan on bat txar batetik bereizteko gaitasuna izatea.



.- Kazetaritza idazketan sakontzea. Bere lana aurkezteko, egituratzeko eta laburbiltzeko baliabide narratibo zein azalpenezkoak trebetasunez baliatzen ikasteko aukera izango du ikasleak.



.- Kazetaritza-erreportaje bat egiteko nahitaezkoa den lan sistema ezagutzea eta horretan trebatzea. Idazketa azken etapa da, baina erredaktorearen lanaren parte bat besterik ez da. Izan ere, erreportajearen sorrera prozesua ezagutu behar du ikasleak. Eta horren barnean gaiaren hautua, ikuspegiari buruzko erabakia, aurretik jasotako datuen bilketa eta iturri dokumental zein pertsonalen bilaketa eta kontaktua daude, baita aipatu iturrietatik informazioa erdiestea ere.



.- Oinarrizkoa da ikaslea jabetzea oso garrantzitsua dela lan egiazkoa egitea, zintzotasunez eta ogibidearen deontologiaren arabera. Horretarako, ikasleak barneratu egin behar du zein diren inolaz ere igaro ezin ditzakeen mugak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OINARRIZKO ETA OROKORRAK



G001 - Erraztasunez eta eraginkortasun komunikatiboz adierazteko gai izatea, bai ahoz eta bai idatziz, hedabide bakoitzari dagozkion baliabide linguistikoak erabiltzen jakinda.

G002 - Iturri ezberdinetan bilaketak egitea, edukiak aukeratzea, hierarkizatzea eta aztertzea, eta estrategi eta forma narratibo ezberdinetara egokitzea.

G003 - Komunikazio eta informazio prozesuei teknika, teknologiak eta baliabideak ezartzea.

G005 - Informazio eta komunikazio proiektuak pentsatu, planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.

G007 - Gizarte zientzietako ezagutzetan eta metodologietan oinarrituta gertaerak eta prozesu sozialak analitzatu, interpretatu eta azaltzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



CT1 - Autonomía eta autorregulazioa.

CT2 - Konpromezu soziala.

CT3 - Komunikazioa eta hizkuntz aniztasuna.

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta hiritartasun digitala.



BEREZKO GAITASUNAK



C4CC01 - Argudiaketaren figura erretorikoak eta hizkuntza baliabide desberdinak identifikatzea eta erabiltzea, genero bakoitzean eta mezu mota bakoitzean adierazpen eraginkorra lortzeko, hedabide bakoitzeko publiko hartzeari egokituta.

C4CC02 - Kazetaritza espezializazioaren eta bere gai esparruei dagokienean, ereduak, egiturak, iturriak, datuak eta informazioa bereiztea, baloratzea, aukeratzea eta ezartzea.



IKASKUNTZA EMAITZAK



RA1 - Erreportaje mota nagusiak identifikatu eta bereizten ditu.

RA2 - Erreportajearen jatorria eta bilakaera ezagutzen ditu.

RA3 - Informazioa zer den eta iritzia zer den ondo bereizten du eta iritzia erreportajetik kanpo uzten du.

RA4 - Gaurkotasun informatiboaren gune nagusien berri badu.

RA5 - Ikuspuntu eta ildo editorial ezberdineko idatzizko hedabide ugari kontsumitzen ditu ikuspegi kritikoz.

RA6 - Erreportaje moduan garatzeko moduko gaiak bilatu, aukeratu eta proposatzen ditu.

RA7 - Erreportaje baterako aukeratutako gaia modu egokian bideratzeko ikuspegi egokiak zehazten ditu.

RA8 - Erreportaje bat lantzeko aukeratutako gaiak eta beharrezkoak diren iturri dokumental arazorik gabe erlazionatzen ditu.

RA9 - Iturri pertsonalak bilatu, aukeratu eta lortzeko lana irizpide profesionalekin egiten du.

RA10 - Beste aukera batzuk bilatzeko gauza da iturri pertsonalen bilaketak esperotako emaitzak ematen ez dituenean.

RA11 - Erreportaje baterako ikuspuntua eta egitura egokiak aukeratzeko gauza da.

RA12 - Kazetaritza hizkuntzaren estilo baliabide komunak bereizten ditu eta modu egokian erabili.

RA13 - Erreportajearen estilo baliabide berariazkoak bereizten ditu eta modu egokian erabili.

RA14 - Iturri pertsonal eta dokumentalen bidez informazioa lortzeko talde lana antolatu, banatu eta bereganatzeko gauza da.

RA15 - Gaurkotasunarekin lotutako gai bat ikaskideen aurrean aurkeztu ahal izateko dokumentazio, prestakuntza eta aurkeztea bera taldean lantzeko gauza da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Teoria gaitegia:



1. Abiapuntua

1.1 Zer da eta zer ez da erreportaje bat

1.2 Oinarrizko kontzeptu batzuk

1.3 Osagaiak

1.4 Gaia eta ikuspegia



2. Ikerketa

2.1 Behaketa zuzena

2.2 Dokumentazioa

2.3 Iturri pertsonalak



3. Egitura

3.1 Hasiera eta bukaera

3.2 Gorputza eta zatidurak

3.3 Izenburua



4. Estiloa

4.1 Narratzailearen ikuspegia

4.2 Narratzailearen presentzia



5. Historia

5.1. Aurrekariak

5.2. Bilakaera



Praktika gaitegia



1. Erreportaje eredu ezberdinen analisia

2. Erreportajeen lanketa eta idazketa

3. Erreportaje-liburuen irakurketa

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak erreportajeari buruzko ezagutza sakona lortzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Ikuspegi horretatik, teoriak eta praktikak eskutik joan behar dute.



-Teoria eskolak. Irakasgaiaren teoria atalean, eskola magistralak eta erreportajeen analisiak uztartuko dira.



-Praktika eskolak. Erreportajeak landu, idatzi eta zuzentzeaz gain, haien inguruko lanak ere egin eta aztertuko dira. Hala, ikasle bakoitzak hainbat erreportaje idatzi beharko ditu. Erreportaje horiek gauzatu ahal izateko, errealitatearekin harremanetan jarri eta berezko iturriak erabili beharko ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Ebaluazio mota: jarraitua.



Ebaluazioak bi zati izango ditu:



Praktika: lan praktikoen ebaluazio jarraitua lauhilekoan zehar. Nota osoaren %70.



Teoria: teoria klaseetako edukiei buruzko proba idatzia. Nota osoaren %30.



Proba idatzia modu presentzialean egiterik ez badago, egela bidez egingo da azterketa: garatzeko moduko galdera irekiei erantzun beharko zaie, eduki teorikoetan eta irakurketetan oinarrituta, azterketaren egun ofizialean.



Irakasgaia gainditzeko, bi atalak modu bereizian gainditu beharko dira.



- Edozein lanen kopia osoa edo partzialak irakasgaiaren suspentsoa eragingo du, zero kalifikazioarekin. Iruzurra egiten duen ikasleak deialdia galduko du eta uztaileko deialdian aurkeztu beharko du.



-Ebaluazio jarraitua uztea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasleak irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten den egunetik aurrera. Alegia, azaroaren 10a baino lehenago (martxoaren 30a baino lehen, bigarren lauhilekoaren kasuan) aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



-Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Alegia, azaroaren 23a baino lehen (apirilaren 19a baino lehen,bigarren lauhilekoaren kasuan)aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



*Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek ebaluazio finala egiteko aukera izango dute.



Ebaluazio finalean eduki teoriko eta praktikoei buruzko proba idatzi bat egin beharko da, hainbat lan praktiko entregatzeaz gain. Proba idatzi teoriko-praktikoak nota osoaren %40 balioko du, eta lan praktikoek % 60. Bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da.



Proba idatzia modu presentzialean egiterik ez badago, egela bidez egingo da azterketa: garatzeko moduko galdera irekiei erantzun beharko zaie, eduki teoriko-praktikoetan eta irakurketetan oinarrituta, azterketaren egun ofizialean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdiak ohiko deialdiko ezaugarri berberak izango ditu, bai ebaluazio jarraitua egin dutenentzat eta bai ebaluazio finala aukeratu dutenentzat.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Berria-ren Estilo Liburuko "Adierazpenak" atala:
https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/idazkuntza#119

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2011). El reportaje periodístico. Una radiografía de la realidad. Sevilla, Comunicación Social.



FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (2003). Introducción al reportaje. Antecedentes, actualidad y perspectivas. Santiago de Compostela, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Santiago de Compostela.



GONZÁLEZ, Enric (2017). Cada mesa un Vietnam. Sobre el oficio del periodismo. Barcelona, JDB Books.



HERRSCHERR, Roberto (2013). Periodismo Narrativo. Cómo contar la realidad con las armas de la literatura. Barcelona, Edicions de la Universitat de Barcelona.



KRAMER, Marc eta CALL, Wendy (2003). Telling True Stories: A Nonfiction Writers' Guide from the Nieman Foundation at Harvard University. New York, Plume.



MACIÁ BARBER, Carlos (2007). El reportaje de prensa. Análisis del propósito y recursos del género en suplementos de diarios de información general españoles. Madrid, Universitas.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BEZUNARTEA, Ofa; HOYO, Mercedes del y MARTÍNEZ, Florencio (1998). 21 lecciones de reporterismo. Bilbao, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco.

CHILLÓN, Lluís Albert (1999). Literatura y periodismo: una tradición de relaciones promiscuas. Barcelona, Servei de publicacions de la Universitat Autònoma de Barcelona.

ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2004). Las W’s del reportaje. Valencia, Servicio de Publicaciones de la Universidad CEU Cardenal Herrera.

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Revista Latina de Comunicación Social, 4. Recuperado el 20 de mayo de 2012 de: http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm

MERCHER, Melvin (1994). News reporting and writing. Dubuqe, Brown and Benchmark.

METZLER, Ken (1986). Newsgathering. New Jersey, Prentice Hall.

MISSOURI Group, The (1988). News reporting and writing. New York, Saint Martin’s Press.

Aldizkariak

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Revista Latina de Comunicación Social, 4. Recuperado el 20 de mayo de 2012 de: http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm

MACIÁ BARBER, Carlos (2008). La depauperación del reportaje en las redacciones se bosqueja en el aula universitaria. Estudio de Campo de las deficiencias relevantes (2002-2008). Estudios Sobre el Mensaje Periodístico, número 14. Pp 483-495.

SIERRA, Javier (2010). Competencias profesionales y empleo en el futuro periodista. El caso de los estudiantes de periodismo de la Universidad San Pablo CEU. Revista Icono 14, volumen 2. Pp 156-175. Madrid.

Web helbideak

Aleka liburu bildumaren katalogoa:
https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/?bilduma=Aleka

Berria-ren Estilo Liburua:
https://www.berria.eus/estiloliburua/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak