Irakasleak
NEREA IRACULIS ARREGUI
- Ezagutza arloa
- Merkataritza Zuzenbidea
- Saila
- Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- nerea.iraculis@ehu.eus
Merkataritza Zuzenbideko Irakasle Agregatua. EHUko Zuzenbidean Lizentziatua (1991) eta Doktorea (2008). Irakaskuntza elebiduna eman du Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan (Diplomaturan) eta Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Diplomaturan). Egun, eskolak ematen ditu Bizkaiko Atala-Zuzenbide Fakultatean, Graduan eta Abokatutza Masterrean, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ere bai, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan.
Ekonomia eta Lehia Ministerioaren Ikerketa-Proiektuetan parte hartu du, bere ikerketa lerroak garatzeko asmoz, kapital-sozietateen gobernu korporatiboaren gaian eta garraio Zuzenbidearen arloan. EHUko Ikerketa-Taldeetan parte hartu du eta, egun, Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa-Taldean parte hartzen du (Eusko Jaurlaritza, A kategoria) enpresa-etikari buruzkoa. Halaber, Ekonomia eta Lehia Ministerioaren Ikerketa-Proiektu bateko kidea da (2019-2021), ikerketa lerro berri bat hasiz, teknologia berriek Lehiaren Zuzenbidean duten eragina aztertzeko asmoz.
2 monografien egile eta monografía bateko egilekide. Hainbat artikulu zientifiko eta Kongresuetara eta Jardunaldietara egindako ekarpenak ere hainbat dira, ponentzia eta ahozko komunikazioen bitartez. CNEAI-k aitortutako seiurteko bi ditu.