Komunikazioak berebiziko garrantzia dauka enpresen eta erakundeen edozein estrategiatan. Era berean, gaur egongo komunikazio ingurune konplexuak gaurkotasuna kontatzeko modu berriak aztertzeko aukera handia ematen du. Enpresa, instituzio, erakunde edota hedabide batean, komunikatzaileak beharrezkoak dira publikoari inguruko errealitate desberdinak azaltzeko. Entzuleria, hedabide eta testuinguru mota bakoitzari egokitutako istorioak kontatzen ikasiko duzu, hainbat formatutan: albiste, elkarrizketa edo erreportaje gisa, bai eta spot, banner digitala edo prentsaurreko gisa ere.
Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak Gradu Bikoitzak beharrezko trebakuntza emango dizu XXI. mendeko komunikazio korporatiboak eta hedabideek behar dituzten zeregin profesionaletan aritzeko, eta emango dizun prestakuntzarekin gai izango zara komunikazio kanpaina integralak diseinatu eta sortzeko, eraginkorrak eta XXI. mendeko hedabideetara egokituak (internet, telebista, irratia, zinema, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra). Era guztietako proiektu profesionalak egiten ikasiko duzu kazetaritza zein publizitate formatu desberdinetan.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Iraupena
5 ikasturte
Kreditu kopurua
312 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
11,318 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
15 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Ikasiko duzu egiazko informazioa zorroztasunez bilatzen, historiak sortzen erakargarritasun eta argitasunez.
- Kazetaritza digitalaren, euskarri egunekoenaren, eta prentsa, irrati eta telebistako komunikazio tradizionalaren bazter eta txoko guztiak ezagutuko dituzu.
- Ikasketa plan dinamikoa, komunikazio merkatuari oso lotutako prestakuntzaren bidez.
- Hirugarren eta laugarren ikastaroetan praktikak egin ahal izango dituzu EITB, RTVE, Mediaset eta bestelako hedabide eta komunikazio agentzia nagusietan.
Sarrera-profila
Jakingura handiko pertsona bazara, zure inguruan gertatzen dena interesatzen bazaizu, analisi kritikoa posible eta beharrezko dela uste baduzu, historiaren bertsio bakar batekin konformatzen ez bazara eta komunikazioaren mundua oso gustuko baduzu, zalantzarik gabe, Kazetaritzako Gradua gogoko izango duzu.
Irteera profesionalak
Enpresa zein erakundeetako hedabide, produktora, kabinete eta komunikazio agentzietan:
- Erredakzioa idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan
- Programa, erreportaje, gidoi, eta abarren zuzendaritza eta produkzioa
- Web atarien kudeaketa eta edizioa
- Prentsa bulegoen edo erakundeetako komunikazio bulegoen zuzendaritza
- Komunikazioaren arloko aholkularitza
- Komunikazioaren arloko zuzendaritza
- Transmedia komunikazioa
- Multimedia edukien edizioa, produkzioa eta kudeaketa
- Interneteko gizarte kazetaritza parte hartzailea
Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.