Irakasleak
AMAYA DE AYALA BILBAO
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Aplikatua
- Saila
- Ekonomia Aplikatua
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- amaya.deayala@ehu.eus
Nazioarteko doktorea Ekonomian (2014ko martxoa), doktoregoko sari berezia jaso zuelarik; Masterra Ekonomian (2009ko iraila); eta Ekonomian lizentziatua (2008ko ekaina), honetan ere, lizentziaturako sari berezia jaso zuelarik, dena Euskal Herriko Unibertsitateagatik (UPV/EHU).
Amaia irakasle agregatua da Ekonomia Aplikatua sailean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (UPV/EHU). 2018ko urtarriletik, Ekonomia irakasten du gradu desberdinetan eta masterrean, gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez.
2024ko urtarriletik UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduondoko eta Etengabeko Formakuntzaren dekanordea da.
Ikertzaile elkartua da ere Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerkuntza-zentroan eta batzarkidea “Asociación Española para la Economía Energética” (AEEE) elkartean.
Bere ikerketak kontsumitzaileen jokabidea aztertzen du klima-aldaketaren egokitzapena eta arintzearen testuinguruan, efizientzia energetikoa eta kontsumo energetikoari arretaz jarriz etxeko sektorean. Inkestaren datuak, metodo esperimentalak (aukera diskretuko esperimentuak, landa-esperimentuak, laborategiko esperimentuak) eta ikerketa-metodo kualitatiboak (sakoneko elkarrizketak, eztabaida-taldeak) erabiltzen ditu batez ere.
Identifikatzailea:
Ekoizpen zientifikoaren ataria UPV/EHU: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/127184/detalle