XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA JOSE INZA ARREGI

Ezagutza arloa
Gorputz eta Kirol Hezkuntza
Saila
Heziketa Fisikoa eta Kirola
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
marijo.inza@ehu.eus

UPV/EHUn Soin Hezkuntzan Lizenziatua (1991an) eta Doktorea (2008an) da. Igeriketako goi-mailako entrenatzailea (1995ean) eta Eskubaloiko Nazio-Entrenatzailea (1996an) da.

1991tik IVEF/SHEEn eta ondoren IVEF/SHEEko integrazioaren ondoren iraskasle izan da gaur egunerarte. Futbolaren eta Eskubaloiaren oinarriak eta Atletismoaren eta Igeriketaren oinarriak irakasgaietan irakasle eta koordinatzailea.

Hasieratik Fakultateko batzarraren kide izan da, baita beste batzorde batzuen kide ere. IVEF/SHEE Kirol Hastapenaren zuzendaria izan da eta 2017ko urriaren 2tik Akademi Antolakuntzarako Dekanordea da.

Hainbat dibulgazio artikuluren eta liburu kapituluren autorea eta ko-autorea da. Eta Nazioarteko zein Nazio Kongresuetan hainbat ekarpen egin ditu.

Unibertsitatean ikastaro formatibo zein jardunaldi batzuen antolatzailea izan da eta kongresu-antolaketaren batzorde kide izan da.

Bere ikerketak Hezkuntzaren alorrean kokatzen dira eta UPV/EHUko Heziketa Fisikoa eta Kirolerako Saileko LISAF-SOINGIKER-en Jarduera Fiskoen Gizarte Ikerketarako Laborategiko kide da.