Osasunerako Jarduera Fisikoa eta Nutrizioa25801
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
- Titulazioa
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25801
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Bizi kalitatea, osasuna eta ongizateari lotuagoa dagoen jarduera fisikoaren, kirolaren eta nutrizioaren ikuspegiaren aurrean gaude.
Osasunaren ikuspegi integralaren adierazleak diren jarduera fisikoa eta nutrizioaren papera ikasgaiaren ardatzak dira.
Osasunerako jarduera fiskoa eta nutrizio ikasgaiaren arlo orokorrak ezinbesteko ardura, pisua eta presentzia irabazi du azken hamarkadetan gizarte garatuetan. Horrela bera, bai formakuntza bai gure graduatuen helburu profesionalaren alderdi garrantzitsu bat da. Etorkizun zabaleko irteera profesionalaren adierazleetako bat da.
Enborreko ikasgaiak Minorrean ondorengo ikasgaiekin lotura izango du:
Adineko pertsonen osasunerako jarduera fisikoa
Gaixotasunak duten pertsonen osasunerako jarduera fisikoa
Osasunerako ariketaren balorazioa
Osasunerako ariketa programen diseinua
Osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisikoak eta kirol jarduerak
Pertsonen ezinduen osasunerako jarduera fisikoa
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
IKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:
1. Ohiko ariketa fisikoa eta inaktibitate fisikoaren ondorioak aztertzea bizimodu osasuntsua sustatzeko.
-Ikaskuntza emaitzak 1: Ikasleak aztertzen jakin behar du biztanleria ororentzako bizimodu osasuntsua sustatzeko, ariketa fisikoaren onurak eta inaktibitate fisikoaren ondorioak.
2. Jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika sor dezaketen osasun arriskuak aztertzea.
-Ikaskuntza emaitzak 2: Ikasleak ezagutu behar ditu jarduera fisikoak eta kirol praktika ezegokiek dituzten arriskuak.
3. Jarduera fisikoa eta kirol osasuntsua egiten hasi eta mantentzeko estrategia eraginkorrenak ezagutzea.
-Ikaskuntza emaitzak 3: Ikasleak ezagutuko ditu jarduera fisikoa eta kirol praktika osasuntsuak praktikatzeko eta mantentzeko estrategia eraginkorrenak.
4. Jarduera fisiko eta kirol praktikan egon daitezkeen arriskuak eta gehiegikeriak sahiesteko ergonomiaren aplikazioak aurkeztea.
-Ikaskuntza emaitzak 4: Ikasleak aztertzen jakin behar du jarduera fisikoan eta kirol praktikan egon daitezkeen istripu eta arriskuak eta ergonomiaren aplikazioak horiek nola ekidin ditzake edozein egoeratan edozein poblazio taldearekin.
5. Elikadura aspektu orokorrak ezagutzea, digestio-sistema, endokrino sistema, mantenuagaiak, elikagaiak eta osasun elikadurari buruzko egungo gomendioak erabiliz, osasunerako ariketa fisiko programa baten osagai eran.
6. Egungo gidak eta ikerkuntzak kontuan hartzen, elikadura osasuntsurako oinarrizko pautak ezartzea.
-Ikaskuntza emaitzak 5 eta 6: Ikasleak idatziz azaltzen jakin behar du: 1) endokrino oinarriak, metabolismoa eta honek elikadurarekin duen erlazioa ulertzeko, 2) elikadura desoreka eta jarduera fisiko praktika ezak dakartzaten osasun arazoak eta etorkizunerako gaixotasun eta patologiak sahiestu eta hezkuntza berbideratzeko. Era berean, elikadura osasuntsuaren oinarrizko jarraibideak ezartzea jakingo du, ezaugarri indibidualak ebaluatzen.
ZEHARKAKO GAITASUNAK:
G019. Lidergo trebetasunak, pertsonen arteko harremana eta talde-lana garatzea
-Ikaskuntza emaitzak 19: Ikasleak lan taldean zeregin ezberdinak garatuko ditu jarduera fisikoa osasuna, gorputzaren konposizioa eta elikadura-programak oinarriak zuzendutako lanak.
G022. Printzipio etikoak lanbidean aritzean.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1 GAI MULTZOA. JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA: OROKORTASUNAK.
1.1. Kontzeptualizazioa: jarduera fisikoa, ariketa fisiko, sasoi fisikoa, etab.
1.2. Jarduera Fisikoa, osasuna eta bizi kalitatea.
1.3. Inaktibitate fisikoa eta sedentarismoa.
2 GAI MULTZOA. JARDUERA FISIKOAREN ONURAK ETA ARRISKUAK.
2.1. Jarduera Fisikoaren onura fisiko, psikologiko eta sozialak.
2.2. Jarduera fisikoa eta kiroletako arriskuak.
2.3. Jarduera fisko programak: ariketa fisikoa, egitura (aldiak, saioa, ariketak), ebaluazioa eta FITT-PV Printzipioak.
3 GAI MULTZOA. JARDUERA FISIKOAREN SUSTAPENA.
3.1. Bizi ohitura osasuntsuak hartzeko eta mantentzeko faktore mugatzaileak.
3.2. Bizi estilo osasuntsuen sustapenean arduradunak.
3.3. Jarduera fisiko osasuntsuetan parte hartzeko estrategiak.
3.4. Zahartze aktibo eta osasuntsua.
4. GAI MULTZOA. INDAR ENTRENAMENDUA OSASUN IKUSPEGITIK
4.1. Ariketa bateriak.
4.2. Adinen arteko egokitzapen espezifikoak.
4.3. Aspektu metodologikoak.
5. GAI MULTZOA. ERRESISTENTZI KARDIOBASKULARRAREN ENTRENAMENDUA OSASUN IKUSPEGITIK
5.1. Ariketa bateriak.
5.2. Adinen arteko egokitzapen espezifikoak.
5.3. Aspektu metodologikoak.
6 GAI MULTZOA. NUTRIZIOAREN ASPEKTU OROKORRAK.
6.1. Sarrera: giza eboluzioa.
6.2. Mantenugai-kontzeptua.
6.3. Digestibo aparatua.
7 GAI MULTZOA. NUTRIZIO OSASUNTSUAREN GIDA
7.1. Nutrizio gidak.
7.2. Energetiko eta nutrizio oreka.
7.3. Osasunerako dieta ereduak: DASH, ELKARTRUKAKETAK, LOW FODMAP
8 GAI MULTZOA. OSASUNERAKO NUTRIZIOAREKIN ERLAZIONATUTAKO OINARRI ENDOKRINOAK.
8.1. Glukosa-metabolismoa: pankrea-hormonak. Gluzemia-indizearen kontzeptua.
8.2. Hidratazioa
8 GAI MULTZOA. PRAKTIKAK
8.1. Gorputz-konposizioa: ISAK protokoloa.
8.2. Elikagaien etiketen irakurketa.
8.3. Gastu energetikoaren kalkulua.
8.4. Dietaren balorazioa informatiko-programa baten bidez.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaiko gaitasunen ikaskuntza emaitzak garatzeko edukinak irakaskuntz metodología ezberdinez garatuko dira:
Saio magistralak: aurkezpen teorikoak, PPT eta bideoak erabiliz, eta denbora ere erabiliko dugu jarduera anitzak egiteko, bai taldeka zein bakarka.
Gelako praktikak taldeka: jarduera ugari burutuko dira gaitasun ezberdinak bai kognitiboki zein praktikoki bizitzeko, garatzeko eta horietaz jabetzeko. Besteak beste garatuko dira, ahalmen fisikoak garatzeko praktikak, fisiko testak, mugimendu eta ariketa osasuntsuak, neurri antropometrikoak hartzeko trebeziak, nutrizio inkesta eta elikagaien etiketak irakurtzeko dohaiak, etab.
Ordenagailu praktikak banaka: jarduera fisiko sustapen planak ezagutzeko, gastu energetiko basala aztertzeko oinarrizko programak erabiliz, eta nutrizio kontrola eramateko makro eta mikro elikagaiekin.
G019 Zeharkako gaitasuna (Lidergo trebetasunak, pertsonen arteko harremana eta talde-lana garatzea ) lan taldeetan egindako zereginen bitartez ebaluatuko eta kalifikatuko da.
G022 Zeharkako gaitasuna (Printzipio etikoak lanbidean aritzean) klase magistralean landuko eta ebaluatuko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 50
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azken notaren proportzioa edukien proportzio berean banatuko dira, alegia, %66,66 Jarduera Fisiko edukinekin eta %33,33 Nutrizioarekin. BAI EBALUAZIO JARRAIAN ZEIN AZKEN EBALUAZIOAN.
EBALUAZIO JARRAIA.
%50 IDATZIZKO AZTERKETA (Edukin teoriko eta praktikoak):
Bi idatziko azterketa bereiztuak egongo dira Jarduera Fisiko (JF) edukin teoriko praktikoekin eta beste bi Nutriziokoekin. Ikasleekin adostutako epeetan burutuko dira azterketa horiek test modukoak direlarik. Azterketetako erantzun okerrek ez dute gutxiesten erantzun zuzenak, baina erantzun guztien %65eko erantzun zuzenak lortu behar dira azterketa gainditzeko. Atal bakoitzeko bi proben batazbestea 6,5ekoa balitz, gainditutzat emango da nahiz eta probetako batean %65era iritsi ez. Proba guztien batazbestean 6,5era iritsiko ez balitz, ikaslea ez ohiko deialdira joan beharko litzateke eduki guztiarekin.
%50 PRAKTIKAK eta ZEREGINAK:
JF ATALA: Praktikek eta zereginek kalifikazio numerikoa (0-10) izango dute. Zeregin guztiak gainditzeko %100a gainditu behar da.
Nutrizio ATALA: praktika zeregin ezberdinekin ebaluatuko dira lan taldeen bitartez (2 pertsona gutxienez, 4 gehienez). Irakurketa espezializatuak: astero eskatuko dira lan taldean egindako teoria, hausnarketa edo aurkezpenak eGelara ere igo behar direlarik. Gelako praktikak etiketa tailerrak, antropometria eta dieta analisien programak. Astero eta taldeka izango dira ahozko aurkezpenak bai saio teorikoetan zein gelako praktiketan. Hauen ebaluazioa eta kalifikazioa errubrika eta talde kalifikazioaren bitartez egingo da. Dagokion talde batetako partaiderik egun horretan azalduko ez balitz EZ GAI jarriko litzaioke.
Nutrizioa zei Jarduerafisikoa atalean"Etengabeko ebaluazioan ebaluatua izan ahal izateko, ikaslegoak Egelan publikatuta dauden zereginen %100-a egin beharko du".
Hasieratik ebaluazio jarrai honen betebeharrak burutzen duen ikasle orori aplikatuko zaizkio baldintza hauek.
EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Test probetara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izango da. Ikasleren batek, ebaluazio jarraiari uko egin nahi balio, irakasleak abisatu beharko lituzke idatziz, posta elektronikoaren bitartez, lauhilekoaren hasieratik 18 asteko epea duelarik.
AZKEN EBALUAZIOA:
Bi idatziko azterketa bereiztuak egongo dira test eredukoak: bat Jarduera Fisiko edukin teoriko praktikoekin eta bestea Nutriziokoekin. Nahi eta nahitaezkoa izango da erantzun zuzenen %65 bat lortzea azterketa bakoitzean. Erantzun okerrek ez dute gutxiesten erantzun zuzenak.
JF zatian, azterketa notaren %100 balioko du. Nutrizio zatian, azterketa teorikoaz gain (%70, teoría eta irakurmen espezialitatutak), praktikei buruzko zati bat egin beharko da beste %30a lortzeko. Honetan, neurketa aontropometrikoak egingo dira (ISAK 1. mailako protokoloa) eta etiketen irakurketa sartuko dira. Praktika hauek ikasleak ikasturtean zehar egin ditzake beti ere dagozkion saioetan parte hartzen badu. Ezinbestekoa izango da bai zati teorikoa zein praktikoa gainditzea nutrizio zatia gainditzeko.
Deialdiari uko egitea:
1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «Ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.
2. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
PROTOKOLOA, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKOA: Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0,0- SUSPENTSOA).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdian, praktikak edota azterketa bakoitzaren zati bat edo biak gaindituta duen ikasleari, gainditutako zati edo zatien nota gorde egingo zaio ezohiko deialdi honetarako. Beraz soilik gainditu gabe dituen zatiak egin beharko lituzke.
Ebaluazio jarraia aukeratu ez zuen ikasleak, bi idatziko azterketa bereiztuak egongo dira test eredukoak: bat Jarduera Fisiko edukin teoriko praktikoekin eta bestea Nutriziokoekin. Nahi eta nahitaezkoa izango da erantzun zuzenen %65 bat lortzea azterketa bakoitzean. Erantzun okerrek ez dute gutxiesten erantzun zuzenak. JF zatian, azterketa notaren %100 balioko du. Nutrizio zatian, azterketa teorikoaz gain (%70, zati teorikoa+irakurmen espezialitatuak), praktikei buruzko zati bat egin beharko da beste %30a lortzeko. Honetan, neurketa aontropometrikoak egingo dira (ISAK 1. mailako protokoloa)eta etiketen irakurketa sartuko dira. Praktika hauek ikasleak ikasturtean zehar egin ditzake beti ere dagozkion saioetan parte hartzen badu. Ezinbestekoa izango da bai zati teorikoa zein praktikoa gainditzea nutrizio zatia gainditzeko.
Azken ebaluazioa aukeratu zuen ikasleak ohiko deialdian eta zatiren bat gainditu izan balu deialdi honetarako soilik gordeko zaio nota hori.
Ikasleak deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea, nota Ez Aurkeztua jarriko zaiolarik.
PROTOKOLOA, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKOA: Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0,0- SUSPENTSOA).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGela plataforma erabiltzea ezinbestekoa da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
American College of Sports Medicine (2000). Manual de consulta para el control y la prescripción de ejercicio. Paidotribo: Barcelona.
Bouchard, C., Blair, S. y Haskell, W. (2007). Physical Activity and Health. Champaign, IL: Human Kinetics.
Bouchard, C., Blair, S. y Haskell, W. (2012). Physical Activity and Health (2. Ed.). Champaign, IL: Human Kinetics.
Jackson, A. W., Morrow, J. R., Hill, D. W. y Dishman, R. K. (2003). Physical activity for health and fitness. Human Kinetics: Champaign.
Melinda Manore. Janice Thompson. Sport Nutrition for Health and Performance. Human Kinetics. 2000. ISBN: 0-87322-939-8.
NUTRICIÓN para la salud, la condición física y el deporte. Williams, Melvin H.; Ed. Paidotribo, 2002
Gehiago sakontzeko bibliografia
Blasco, T. (1994). Actividad física y salud. Martínez Roca: Barcelona.
Devis, J. (2000). Actividad física, deporte y salud. Inde: Barcelona.
Greenberg, J., Dintiman, G & Myers, B. (2004). Physical Fitness and Wellness (3. Ed.). Champaign, IL: Human Kinetics.
Hardman A. y Stensel, D. (2003). Physical Activity and Health. London: Routledge.
Pérez, I. J. y Delgado, M. (2004). La salud en Secundaria desde la Educación Física. Barcelona: Inde
Ramos, P. y González-Suárez, A.M. (2005). Avances en actividad física y salud. En A.M. González (Ed.), Avances en Ciencias del Deporte (pp.263-284). Bilbao: Universidad del País Vasco.
Tercerdor, P. (2001). Actividad física, condición física y salud. Wanceulen: Sevilla.
Aldizkariak
Journal of Physical Activity and Health
http://www.humankinetics.com/products/journals/journal.cfm?id=JPAH
Journal of Science and Medicine in Sport
http://www.sma.org.au/publications/JSMS/
European Journal of Sport Science
http://www.tandf.co.uk/journals/titles/17461391.asp
Medicine and Science in Sports and Exercise
http://www.ms-se.com/pt/re/msse/home.htm;jsessionid=AG1p2tM4bHRG6gdUIz2hIUIVGtCuV51rZiJS9Zxvc1PLjz0wdbu2!2110879452
Medicine & Science in Sports & Exercise - http://www.acsm-msse.org/pt/re/msse/home.htm;jsessionid=LpPS3QSFfgHGZsGcqkhgZnXRQ6HXKQXpBmTBk09v9V7n9Qzsn5sQ!1379360954!181195629!8091!-1
BJSM Online - British Journal of Sports Medicine- http://bjsm.bmj.com/
IJSPP- http://www.humankinetics.com/IJSPP/journalAbout.cfm
FEMEDE- http://www.femede.es/portada.php
Web helbideak
https://www.cdc.gov/physical-activity-basics/adding-older-adults/what-counts.html?CDC_AAref_Val=https://www.cdc.gov/physicalactivity/basics/older_adults/index.htm
https://bjsm.bmj.com/content/bjsports/54/24/1451.full.pdf
https://www.nhs.uk/live-well/exercise/physical-activity-guidelines-older-adults/
https://www.health.gov.au/sites/default/files/documents/2021/05/24-hour-movement-guidelines-children-and-young-people-5-to-17-years-brochure.pdf
https://www.health.gov.au/sites/default/files/documents/2021/03/make-your-move-sit-less-be-active-for-life-family-guide-20-06-2014.pdf
https://health.gov/sites/default/files/2019-09/Physical_Activity_Guidelines_2nd_edition.pdf
https://www.acsm.org/education-resources/trending-topics-resources/physical-activity-guidelines
https://www.exerciseismedicine.org/assets/page_documents/EIM_Rx%20for%20Health_Being%20Active%20for%20a%20Better%20Life.pdf
https://www.acsm.org/docs/default-source/files-for-resource-library/acsm-risk-stratification-chart.pdf?sfvrsn=7b8b1dcd_6
https://www.exerciseismedicine.org/assets/page_documents/EIM%20Prescription%202018%20e-form.pdf
https://www.acsm.org/docs/default-source/files-for-resource-library/exercise-intensity-infographic.pdf?sfvrsn=f467c793_2
https://www.acsm.org/docs/default-source/files-for-resource-library/par-q-acsm.pdf
https://www.acsm.org/docs/default-source/files-for-resource-library/resistance-training-for-health.pdf?sfvrsn=d2441c0_2
http://www.who.int/moveforhealth/en/
http://www.ispah.org/
http://www.paha.org.uk/paha/CCC_FirstPage.jsp
http://www.euro.who.int/hepa
http://www.anatomyatlases.org/atlasofanatomy/index.shtml
https://www.acsm.org/
https://mugiment.euskadi.eus/hasiera/
http://vivifrail.com/eu/hasiera/
PubMed Home: http://www.ncbi.nlm.nih.gov/sites/entrez
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-2 | 12:00-13:00 (1) | 10:00-11:00 (2) | |||
3-15 | 10:00-11:00 (3) | 12:00-13:00 (4) | |||
16-30 | 12:00-13:00 (5) | 13:00-14:00 (6) |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-2 | 14:30-15:30 (1) | ||||
3-10 | 13:00-14:00 (2) | ||||
16-25 | 14:00-15:00 (3) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 13:00-14:00 (1) | ||||
26-30 | 14:00-15:00 (2) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-2 | 14:00-15:00 (1) | 11:00-12:00 (2) | |||
3-15 | 12:00-13:00 (3) | 14:00-15:00 (4) | |||
16-30 | 13:30-14:30 (5) | 12:00-13:00 (6) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-2 | 13:00-14:00 (1) | ||||
3-10 | 12:00-13:00 (2) | ||||
16-25 | 12:00-13:00 (3) |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-2 | 13:00-14:00 (1) | ||||
3-10 | 13:00-14:00 (2) | ||||
16-25 | 13:00-14:00 (3) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 12:00-13:00 (1) | ||||
26-30 | 12:00-13:00 (2) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 13:00-14:00 (1) | ||||
26-30 | 13:00-14:00 (2) |