XSLaren edukia

Esku-hartzeko Teknikak Kirol Entrenamenduan25770

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25770

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1015
Gelako p.3552.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Kirol Entrenamenduaren Moduluan (M06) integratuta dago, eta ikasleei kirol-entrenamenduan esku hartzeko teknikak aplikatzeko funtsezko ezagutzak ematea du helburu. Kirolari amateurren eta errendimendu altuko kirolarien errendimendu fisikoa eta kirol-errendimendua hobetzea du ikuspuntu bezala.



Ikasturtean zehar, ikasleek aurreko irakasgaietan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Biomekanikaren Oinarriak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisiologiaren Oinarriak, eta Kirol Entrenamenduaren Metodologian) ezarritako kontzeptu teorikoak sakondu eta praktikoki aplikatuko dituzte. Irakasgaiak kirolariaren gaitasun fisikoak optimizatzeko teknika berrienei buruzko ezagutza praktikoak eskainiko ditu.



Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien profilean dagoen etengabeko bilakaerarekin eta birziklatze-eskaerarekin bat etorriz, irakasgaiak esku hartzea, entrenamendua eta ikerketaren arteko integrazioa landuko du. Aurretik emandako kontzeptuetan sakondu eta gaitasun espezifikoak betez, ikasleek honako aukera hauek izango dituzte: 1) ebidentzian oinarritutako kalitatezko tresna eta trebetasunekin entrenamenduaren inguruko lanbide batean hasi, eta 2) kirol-entrenamenduan ikertzea. Irakasgaiak lotura estua du saileko graduondoko programekin, bereziki Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Unibertsitate Master Ofizialarekin eta Jarduera Fisikoko eta Kiroleko Doktoregoarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Zeharkakoak



G017 Literatura zientifikoaren irakurketa.

Zeharka lan egiten, ebaluatzen eta kalifikatzen da.

IKASKETA EMAITZAK: Ikasleek irakasgaiko edukien inguruko literatura zientifikoa interpretatzen eta modu ez-tekniko batean informazio hau zabaltzen ikasiko dute



G018 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) JFKZren esparruan aplikatzen jakitea.

Zeharka lan egiten, ebaluatzen eta kalifikatzen da.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek ikasgaiaren gaiarekin zerikusia duten teknologia jakin batzuk erabiltzen ikasiko dute



G020 - Egoera berrietara egokitzeko, arazoak konpontzeko eta ikaskuntza autonomorako gaitasunak garatzea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek egoera berrietara egokitzeko eta arazoak konpontzeko eta ikaskuntza autonomorako gaitasunak garatuko dituzte.



G021 - Lanbide-jardunean bikaintasun- eta kalitate-ohiturak garatzea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek bikaintasun- eta kalitate-ohiturak garatuko dituzte lanbide-jardunetarako.



Ezpezifikoak



CE1. Kirolariaren gaitasun fisikoko ezaugarriak garatzeko hainbat ebaluazio, baliabide eta entrenamendu-teknika behar bezala ezagutzea eta aplikatzea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek jakingo dute behar bezala erabiltzen eta aplikatzen kirol-entrenamenduaren esparruko ebaluazio, bitarteko teknologiko eta teknikoak.



CE2. Entrenamendua diseinatzea, kontrolatzea eta gauzatzea, hainbat kiroletan behar bezala aplikatzeko.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek entrenamendua diseinatzen, kontrolatzen eta gauzatzen jakingo dute, hainbat kiroletan behar bezala aplikatzeko.



CE3- Kirol-errendimenduko entrenamendu-prozesua kontrolatzea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Ikasleek kirol-errendimenduko entrenamendu-prozesua kontrolatzen ikasiko dute.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. BLOKEA. Erresistentziaren entrenamendua

1.1. GAIA. Neurketa

1.2. GAIA. Gaitasun aerobikoa

1.3. GAIA. Potentzia aerobikoa

1.4. GAIA. Erresistentzia anaerobikoa (Abiadura)

1.5. GAIA. Parametroen zeharkakotasuna. Estimazio ez-zuzenak



2. BLOKEA. Indarraren entrenamendua

2.1. GAIA. Neurketa

2.2. GAIA Exekuzio-abiaduran oinarritutako entrenamendua

2.3. GAIA. Entrenamenduaren konfigurazio-aldagaiak.

2.3.1. Abiadura-entrenamendua

2.3.2. Potentzia-entrenamendua

2.3.3. Indar-entrenamendua

2.4. GAIA. Kirolengatiko indar-eskakizunak



3. BLOKEA. Lesioen prebentzioa

3.1. GAIA. Rango artikularra (ROM)

3.2. GAIA. Abdomen-lunbo-pelbis-multzoa egonkortzea (CORE)

3.3. GAIA. Jauziak (Drop Jump, Crossover Hop Jump)

3.4. GAIA. Beheko gorputz-adarreko indar isometrikoa



4. BLOKEA. Irakurketa zientifikoko kluba (Journal Club)

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia ikasleen ikaskuntza zuzentzeko prestatuta dago. Irakasleak ez du soilik informazioa transmitituko, ikasleen ikaskuntza zuzenduko du. Horretarako, ikasleek aktibo egon behar dute ikasgaian proposatzen diren zeregin eta iradokizun guztiak egiten.



Ikasleen erantzukizuna da klaseetan aktibo agertzea, etxean landutakoari buruz galdetuz eta iritziak emanez.



Beraz, ZER DA MATERIAL EBALUAGARRIA?:

- Ikasgaiko klaseetan landutako guztia.

- Lan pertsonaleko denboran landu beharreko baliabideei buruzko informazio guztia.



Hurrengo eran antolatuko da irakasgaia:



Irakaskuntzak alde teorikoa eta praktikoa lotuko du, ikasleek entrenamendura zuzenduriko eskuhartze diseinuak praktika dezaten. Taldean lan egingo da esku-hartzeak garatzeko. Hainbat zeregin egingo dira, banaka edo taldeka, gehienak klase orduan.



TUTORETZAK: ikasleen zalantzak eta galderak argitzeko.



Tutoretzak ez dira erabiliko eskola bat berriz emateko.



Ikasgelan ematen denari buruzko zalantzak eta norberaren laneko denboran egin beharreko lanak ikasgelan argituko dira, ikasleak egoki irizten dionean. Tutoretzak zalantza espezifikoak argitzeko erabili ahal izango dira, baina ez eskola bat berriz emateko.

Zalantzak ez dira e-mail bidez argituko. Ikasgaiaren programari buruz e-mailez zerbait galdetu aurretik, irakurri, mesedez, bilatzen den informazioa ikasgaiaren programan dagoen.



Tutoretzetara joateko, ikasleek aldez aurretik egin behar dute egin nahi dituzten galdera espezifikoak prestatzeko lana.



Tutoretza-ordutegian, irakasleak arreta emango die hala eskatzen duten ikasleei. Hala ere, komeni da posta elektronikoz tutoretza eskatzea, tutoretza-ordutegia libre dagoela ziurtatzeko.



Tutoretzak irakasleei posta elektronikoz eskatzea gomendatzen da.



IRAKASGAIAREN APUNTEAK:



1- Irakasleak ez du apunterik ematen.



2- E-gelan azaldutako diapositibak irakasleek klasea emateko erabiltzen duten gidoia dira. Diapositiba horiek ez dira irakasgaiko apunteak.



3.- Ikaslea da ikasgaiko apunteak egiteko arduraduna. Horretarako, kontuan hartu beharko du eskoletan emandakoa, bai eta norberaren laneko denboran egin beharreko audioetan, bideoetan eta irakurketetan agertzen diren edukiak ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:



Ebaluazio jarraitua zereginak eta probak osatzen dute, eta azken notaren % 100 dira.



1. ZATIA. Praktikak-Zereginak:

- Praktikak taldeka egin beharreko hainbat zereginek osatuko dituzte.

- Azken notaren % 35 izango dira.

- Ezarritako epean eta moduan aurkeztu ez diren praktikek 0 puntuko kalifikazioa jasoko dute.



2. ZATIA Probak:

- Probak modu individualean egingo dira

- Azken notaren % 65 da.

- Zati honetan gutxienez 10etik 4 puntu atera behar dira irakasgaia gainditu ahal izateko



Azken nota eskuratzeko, ebaluazio jarraituaren atal bakoitza aprobatu beharko da. Alderdietako batek aprobatzen ez badu, ezohiko deialdira jo beharko da.



Lanak entregatzeko datak, praktiken memoriak eta abar irakasleek zehaztuko dituzte, ikasleei kontsulta eginez eta lauhileko bakoitzeko 9. astea baino lehen zehaztuta.



Ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egitea; horretarako, 9 asteko epea izango dute lauhileko irakasgaietarako, lauhilekoaren edo ikasturtearen hasieratik zenbatzen hasita, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera.



AMAIERAKO EBALUAZIOA:

Azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu. Azterketa finala gainditzeko 10 puntutik 5 puntu lortu behar dira.



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.



Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa 0/10z izango da (Suspentsoa).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a) ETENGABEKO EBALUAZIOA:



Deialdi honetan, 1.deialdian gainditurik gabeko atalak ohiko deialdian ezarritako baldintza berdinekin ebaluatuko dira.



b) AMAIERAKO EBALUAZIOA:

Azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu. Azterketa finala gainditzeko 10 puntutik 5 puntu lortu behar dira.



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.



Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa 0/10z izango da (Suspentsoa).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiaren Egela ikasgela birtuala eta zeregin bakoitzerako eta eskolen jarraipenerako beharrezko informazioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Chicharro, J. L., & Vaquero, A. F. (2006). Fisiologa del ejercicio/Physiology of Exercise. Ed. Médica Panamericana.



Garcia-Tabar, I., & Gorostiaga, E. M. (2019). Considerations regarding Maximal Lactate Steady State determination before redefining the gold‐standard. Physiological Reports, 7(22).



Garcia-Tabar, I., & Gorostiaga, E. M. (2018). A “blood relationship” between the overlooked minimum lactate equivalent and maximal lactate steady state in trained runners. Back to the old days?. Frontiers in physiology, 9, 399653.



González, J. J., Sánchez, L., Pareja, F., & Rodriguez, D. (2017). La Velocidad De Ejecución Como Referencia Para La Programación, Control Y Evaluación Del Entrenamiento De Fuerza. Ergotech.



Iannetta, D., Inglis, E. C., Mattu, A. T., Fontana, F. Y., Pogliaghi, S., Keir, D. A., & Murias, J. M. (2020). A critical evaluation of current methods for exercise prescription in women and men. Medicine and science in sports and exercise, 52(2), 466-473.



Izquierdo, M (2008). Biomecánica y bases neuromusculares de la actividad física y el deporte. Panamericana. Madrid.



McArdle, WD, Katch, FI and Katch VL. Exercise Physiology: Energy, Nutrition and Human Performance. Baltimore:Lippincott, Williams & Wilkins, 2001



Gehiago sakontzeko bibliografia

Álvarez-Zafra et al.. (2021). Functional and anthropometrical screening test among high performance female football players: a descriptive study with injury incidence analysis, the Basque Female Football Cohort (BFFC) Study. International journal of environmental research and public health, 18(20), 10658.

Buchheit, M. (2008). The 30-15 intermittent fitness test: accuracy for individualizing interval training of young intermittent sport players. The Journal of Strength & Conditioning Research, 22(2), 365-374.

Coates et al. (2023). A perspective on high-intensity interval training for performance and health. Sports Medicine, 53(Suppl 1), 85-96.

Garcia-Tabar et al. (2015). Gas analyzer's drift leads to systematic error in maximal oxygen uptake and maximal respiratory exchange ratio determination. Frontiers in physiology, 6, 163470.

González-Badillo et al. (2022). Toward a New Paradigm in Resistance Training by Means of Velocity Monitoring: A Critical and Challenging Narrative. Sports Medicine-Open, 8(1), 1-24.

Gorostiaga, E. M., Sánchez-Medina, L., & Garcia-Tabar, I. (2022). Over 55 years of critical power: Fact or artifact?. Scandinavian journal of medicine & science in sports, 32(1), 116-124.

Inglis et al. (2024). Heavy-, Severe-, and Extreme-, but not Moderate-Intensity Exercise Increase V̇o2max and Thresholds after 6 Weeks of Training. Medicine and Science in Sports and Exercise.

Kenney, WL, Wilmore JH, and Costill DL. Physiology of Sport and exercise, Champaign: Human Kinetics, 2012

Sanchez-Medina, L., & González-Badillo, J. J. (2011). Velocity loss as an indicator of neuromuscular fatigue during resistance training. Medicine and science in sports and exercise, 43(9), 1725-1734.

López-Valenciano et al. . (2021). Injury profile in women’s football: a systematic review and meta-analysis. Sports medicine, 51, 423-442.

Aldizkariak

American Journal of Physical Medicine & Rehabilitation
American Journal of Sports Medicine
British Journal of Sports Medicine
International Journal of Sports Medicine
International Journal of Sports Physiology and Performance
Journal of Athletic Training
Journal of Sports Science and Medicine
Journal of Strength and Conditioning Research
Medicine and Science in Sports and Exercise
Scandinavian Journal of Medicine and Science in Sports
Sports Medicine

Web helbideak

http://www.fit-pro.com
https://www.functionalmovement.com/exercises
http://marcocardinale.blogspot.com.es/
http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/
http://www.sportsci.org/
http://www.sportsscientists.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

12:00-13:30 (1)

23-30

09:30-11:00 (2)

12:00-13:30 (3)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

12:30-14:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-22

10:30-12:00 (1)

23-30

12:30-14:00 (2)

10:30-12:00 (3)

Irakasleak