XSLaren edukia

Kirol Jolasak25797

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25797

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honek haurren tradiziozko kirol joko-jolasak aztertzen ditu, giza testuinguru berezitasunak eta barne logikako ezaugarrien arteko loturak azpimarratuz. Horretarako, Euskal Herriko tradiziozko kirol joko-jolasen errepertorioa hartzen du ereduz.

Kirol jolasak ikasgaiak ekintza motorraren analisia eta praktika ditu ardatz; horrela, oso lotuta dago Praxiologia motorra ikasgaiarekin eta graduan ematen diren kirol eta ikasgai motor guztiekin. Horretaz gain,heziketaren dimentsioa Hezkuntza irakasgaian ikusiko du ikasleak.

Titulazioan oso irakasgai funtsezkoa da, ez bakarrik jarduera fisikoetako edozein interbentzioaren arlotan eskaintzen dituen baliabideengatik, baizik eta eskaintzen dituen giza egituren aberastasunengatik eta sustatzen dituen efektu eta egoera pedagogiko berezitasunengatik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK

G1.Euskal Herriko haurren tradiziozko kirol joko-jolas korpus bat ezagutu, euren estrategiak praktikan azalera ekarriz, eta barne logikaren elementuak aztertuz(jokalariak espazioarekin, besteekin, denborarekin eta objektuekin mantentzen dituen erlazioak).

Ikasketa Emaitzak: 1-Ikasleek gaitasun motor maila bat lortuko dute kirol joko-jolasetan, motor egituren ezagupen praktikoak eta inplikatuta dauden gorputz teknikak oinarriz hartuz.

2-Ikasleak gai izango dira haur joko-jolas tradizionalak ondo deskribatzeko eta honekin batera fitxero bat egiteko gorputz tekniken ezagupenak, egiturak eta horien funtzioak hainbat arlo pedagogikotan oinarriz hartuz.



G2.Kirol joko-jolasen eta kulturaren arteko harremana azaldu, Euskal Herriko testuinguruan oinarrituz, hau da, etxea ardatz moduan hartuz eta generoa, jaiak, apustuak eta animaliekiko harremanen ezaugarriak azpimarratuz.

Ikasketa Emaitzak: Ikasleak gai izango dira joko jolasen barne egitura eta Euskal Herriaren giza testuinguruaren artean dagoen harremana ahoz eta idatziz azaltzeko.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

G020. Egoera berrietara egokitzeko, arazoak konpontzeko eta modu autonomoan ikasteko gaitasunak garatzea.

Ikasketa Emaitzak: Ikasleek kirol joko-jolas kopuru zabal batean parte hartuko dute, araudiak ulertuko dituzte eta, zuhurtasunez eta testuingurua errespetatuz, estrategi motorrak azaleratu dituzte.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Etnomotrizitatea. Gazteen kirol joko-jolasak eta kultur fisikoa Euskal Herrian.

2.Eremu etnomotorra. Ziurgabetasun espazioa eta kultur pentsamendua. Joko-jolasak ziurrak eta ziurgabeak.

3.Harreman etnomotorrak. Parte-hartzaileen arteko giza-harremanak eta giza-rolak. Joko-jolasak psikomotorrak eta soziomotorrak.

4.Etnomotrizitatea eta denbora. Kultur denbora eta garaipen ludikoa. Joko-jolas gareiledunak eta garailegabeak.

5.Materiazko kultur ludikoa. Joko-jolasak tresnadunak eta tresnagabedunak.

6.Kirol joko-jolasen kultur esanahia. Jokoa eta jolasa, jokabide ludikoaren esanahia, giza-jokabidearen eredua.

7. Joko-jolasak eta emozioak.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren edukiak modu honetan garatuko dira:

Saio magistralak: Saio teorikoak PPT aurkezpenekin, non azalpenez gain, irakurketak, eztabaidak eta ariketak egingo diren kultura eta kirol joko-jolasekin lotzeko. Saio magistralak ikasgelan egingo dira.

Saio praktikoak: kirol joko-jolasak jolasteaz gain, joko-jolas horien deskribapen literarioa, barne logika eta ilustrazio grafikoa landuko da. Saio praktikoak Fakultateko polikiroldegian eta kanpoko errezintoan egingo dira. Ikasgai honen ezaugarriak direla eta, praktiketan ezinbestekoa da lankidetzako jarrera, interesa eta batak bestearekiko begirunez parte hartzea. Honekin lotuta, zeharkako gaitasuna G020 saio praktiketan landuko da.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

G020 Zeharkako gaitasuna eta gaitasun espezifikoak lotuta ebaluatuko dira modu honetan:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:

1.1. Balorazio PRAKTIKOA (notaren %70): Eskatzen du:

1.1.1.PRAKTIKA SOZIOMOTORRA (nota osoaren %20): klasean egindako Kirol joko-jolasetan ikasleek gaitasun soziomotor maila egokia erakutsi behar dute, beti ere estrategia motorrak zuhurtasunez azaleratuz eta testuingurua errespetatuz: espazioa, jolaskideak, denbora eta objektuak.

1.1.2. FROGA PRAKTIKO PSIKOMOTORRA (nota osoaren %20): ikasleek, joko malabarren garapenean zentratuta, gaitasun psikomotor maila egokia erakutsiko dute.

1.1.3. IDATZITAKO ARIKETA PRAKTIKOA (nota osoaren %30): ikasleek kirol joko-jolasen deskribapen literarioa, analisia eta ilustrazioak egiteko gaitasuna erakutsiko dute.



Praktika horietako balorazioa eta kalifikazio irizpideak eguneratutako errubriketan oinarrituko dira; horiek E-gela plataforman argitaratuta.



1.2. Balorazio TEORIKOA (notaren %30): IDATZITAKO ARIKETAK, Euskal Herriko kirol joko-jolasen esanahi kulturala aztertzeko.



Ikasleak bai zati praktikoa bai zati teorikoa gainditu behar du azken nota osatzeko. Etengabeko ebaluazioa jarraitzen duen ikasle batek ikasgaiaren zati bat gainditzen ez badu (hau da, teorikoan 3 puntutik 1,5 puntu baino gutxiago, eta praktikoan 7 puntutik 3,5 baino gutxiago), ohiko deialdian aurkeztu daiteke bakarrik gainditu ez duen zatia egiteko.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko.

Etengabeko ebaluazioari uko egitea: ikasleek 9 asteko epea izango dute, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita, ikasgaiaren ardura duten irakasleei etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela idatziz aurkezteko.



2.- EBALUAZIO FINALA:

Etengabeko ebaluazioa jarraitu duen ikasle batek, ikasgaiaren zati bat gainditu gabe geratzekotan

(teorikoa edo praktikoa), ohiko deialdian aurkeztu daiteke bakarrik gainditu ez duen zatia egiteko.



Ikasleak aukera izango du irakasgaiaren %100 ebaluatzeko modu honetan:

2.1. Balorazio PRAKTIKOA (notaren %70): Eskatzen du:

2.1.1.PRAKTIKA SOZIOMOTORRA (nota osoaren %20): klasean egindako Kirol joko-jolasetan ikasleek gaitasun soziomotor maila egokia erakutsi behar dute, beti ere estrategia motorrak zuhurtasunez azaleratuz eta testuingurua errespetatuz: espazioa, jolaskideak, denbora eta objektuak.

2.1.2. FROGA PRAKTIKO PSIKOMOTORRA (nota osoaren %20): ikasleek, joko malabarren garapenean zentratuta, gaitasun psikomotor maila egokia erakutsiko dute.

2.1.3. IDATZITAKO AZTERKETA PRAKTIKOA (nota osoaren %30): ikasleek kirol joko-jolasen deskribapen literarioa, analisia eta ilustrazioak egiteko gaitasuna erakutsiko dute.



Praktika horietako balorazioa eguneratutako errubriketan oinarrituko dira, horiek e-gela plataforman argitaratuta.



2.2. Balorazio TEORIKOA (notaren %30):

2.2.1. Idatzitako azterketa, kirol joko-jolasen kultur esanahiaren analisia garatzeko.



Ikasleak bai zati praktikoa bai zati teorikoa gainditu behar du azken nota osatzeko.



Deialdiari uko egitea:

1. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.

2. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, probaren pisua ikasgaiaren kalifikazioaren % 40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da azken proba horretara ez aurkeztea, amaierako kalifikazioa "aurkeztu gabea" izateko. Aldiz, probaren pisua ikasgaiaren kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango diote, irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago gutxienez. Uko egite hori idatziz egin behar da, posta elektronikoz, irakasgaiaz arduratzen diren irakasleen aurrean.

3. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.



Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZERO izango da (SUSPENTSOA)



Ebaluazioa ez presentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2023-2024 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

3. Ebaluazio jarraia jarraitu duen ikasle batek, ohiko deialdiaren ondoren, ikasgaiaren zati bat gainditu gabe geratzekotan (teorikoa edo praktikoa),EZ OHIKO deialdian aurkeztu daiteke gainditu ez duen zatia bakarrik egiteko.



Ikasleak aukera izango du irakasgaiaren %100 ebaluatzeko modu honetan:

3.1. Balorazio PRAKTIKOA (notaren %70): Eskatzen du:

3.1.1.PRAKTIKA SOZIOMOTORRA (nota osoaren %20): klasean egindako Kirol joko-jolasetan ikasleek gaitasun soziomotor maila egokia erakutsi behar dute, beti ere estrategia motorrak zuhurtasunez azaleratuz eta testuingurua errespetatuz: espazioa, jolaskideak, denbora eta objektuak.

3.1.2. FROGA PRAKTIKO PSIKOMOTORRA (nota osoaren %20): ikasleek, joko malabarren garapenean zentratuta, gaitasun psikomotor maila egokia erakutsiko dute.

3.1.3. IDATZITAKO AZTERKETA PRAKTIKOA (nota osoaren %30): ikasleek kirol joko-jolasen deskribapen literarioa, analisia eta ilustrazioak egiteko gaitasuna erakutsiko dute.



Praktika horietako balorazioa eguneratutako errubriketan oinarrituko dira, horiek e-gela plataforman argitaratuta.



3.2. Balorazio TEORIKOA (notaren %30):

3.2.1. Idatzitako azterketa, kirol joko-jolasen kultur esanahiaren analisia garatzeko.



Ikasleak bai zati praktikoa bai zati teorikoa gainditu behar du azken nota osatzeko.



Deialdi batean ikaslea aurkezten ez bada, deialdi horri uko egiten diola ulertzen da eta horren ondorioz ez da deialdien zenbaketan kontuan hartuko, eta Ez Aurkeztuta agertuko da kalifikazioetan.



Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZERO izango da (SUSPENTSOA).



Ebaluazioa ez presentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2023-2024 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CEMÉA. Groupe national de recherche "Jeux et Pratiques Ludiques" (1999).- Jeux sportifs. 24 jeux sans frontières.Paris: Ceméa Publications.

CEMÉA. Groupe national de recherche "Jeux et Pratiques Ludiques"(2010).- Jeux du monde, d'ici et d'ailleurs.Paris: Ceméa Publications.

CEMÉA. Groupe national de recherche "Jeux et Pratiques Ludiques"(2015).- Jeux d'autrefois, jeux d'avenir.Paris: Ceméa Publications.

Etniker (1993). - Juegos infantiles en Vasconia. Bilbao: Etniker, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua.

Etxebeste, J. (2001). Les jeux sportifs, éléments de la socialisation traditionnelle des enfants du Pays Basque. Thesis (Ph. D.) -Université Paris V - Rene Descartes-Sorbonne.

Etxebeste, J. y Urdangarin, C. (2004). "Reflexiones sobre la Educación Física de hoy a la luz de las características de la cultura tradicional vasca". En: La ciencia de la acción motriz. Lleida: U.Lleida Editorial.

Etxebeste, J. y Urdangarin, C. (2005). Euskal jokoa eta jolasa. Transmitiendo una herencia vasca a partir del juego. Vitoria-Gasteiz: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

Etxebeste, J. (2002). Jokoa y jolasa; dos conceptos vascos para el juego. En: Llibre de les actes del cinque congrés de ciéncies de l’esport, l’educació física i la recreació. Lleida: INEFC Lleida, pp.267.-276.

Parlebas, P. (2001). Juegos, deporte y sociedad. Léxico de praxiología motriz. Barcelona: Paidotribo.

Parlebas, P. (1988). Elementos de sociología del deporte. Málaga: Junta de Andalucía: Universidad Internacional Deportiva.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Caro Baroja, J.(1971). Los vascos. Madrid : Itsmo.
During, B.(1981). La crisis de las pedagogías corporales. Malaga : Unisport, Junta de Andalucía.
Hall. E.T.(1978). La dimension cachée. Paris : Editions du Seuil.
Lagardera, F., & Lavega, P. (2003). Introducción a la praxiología motriz. Barcelona: Paidotribo
Mead, M.(2001). Growing up in New Guinea. Perennial Classics : New York.
Zulaika, J.(1990).Ehiztariaren erotika. Donostia : Erein.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ETXEBESTE OTEGI, JOSEBA
  • OIARBIDE GOIKOETXEA, ASIER
  • URDANGARIN LIEBAERT, CLARA
  • ETXEBESTE OTEGI, JOSEBA
  • OIARBIDE GOIKOETXEA, ASIER
  • URDANGARIN LIEBAERT, CLARA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

10:00-11:00 (1)

5-6

15:00-16:00 (2)

7-15

10:00-11:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

09:00-10:30 (1)

09:00-10:30 (2)

5-6

09:00-10:30 (3)

13:30-15:00 (4)

7-15

09:00-10:30 (5)

09:00-10:30 (6)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

09:00-10:00 (1)

5-5

16:30-17:30 (2)

6-6

09:00-10:00 (3)

7-15

09:00-10:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

11:30-13:00 (1)

12:30-14:00 (2)

5-5

15:00-16:30 (3)

14:00-15:30 (4)

6-6

15:00-16:30 (5)

13:00-14:30 (6)

7-15

11:30-13:00 (7)

12:30-14:00 (8)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

13:00-14:30 (1)

10:30-12:00 (2)

5-5

16:30-18:00 (3)

12:00-13:30 (4)

6-6

12:30-14:00 (5)

11:00-12:30 (6)

7-15

13:00-14:30 (7)

10:30-12:00 (8)

Irakasleak