XSLaren edukia

Kirol Errendimenduaren Kudeaketa Arloak25779

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25779

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Gelako p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, jarduera fisiko eta kirol erakundeak kudeatzeko ezinbestekoak diren ezagutzak eta baliabideak oinarritzat hartuz, kirol errendimendua helburutzat duten erakundeen barne egitura, funtzioak eta eskumenak ezagutzea eta interpretatzea bilatzen da. Erakundeak, besteak beste, honakoak dira: mugimendu olinpikoa, kirol-federazioak, kirol-klubak, kirol sozietate anonimoak, liga profesionalak, fundazioak eta goi errendimenduko zentroak. Irakasgaiaren bitartez, etorkizun profesionalean kirol errendimendura bideratuta dauden erakundeen kudeaketan aritzeko, ikasleak izan beharreko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak bereganatzea lortu nahi da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1. Mugimendu olinpikoak, kirol-klubek, kirol-federazioek, kirol sozietate anonimoek, liga profesionalek, fundazioek, teknifikazio zentroek eta goi errendimenduko zentroek duten barne egitura, funtzioak eta eskumenak ezagutzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 1: Ikasleak Mugimendu olinpiko, kirol-klub, kirol-federazio, kirol sozietate anonimo, liga profesional, fundazio, teknifikazio zentro eta goi errendimenduko zentroen egitura, funtzio eta eskumenen arabera nola jardun behar den jakingo du.



2. Izendatutako kirol-erakunde hauen funtzionamendu-organo ezberdinak bereiztea eta erakunde hauek beraien artean eta besteekiko duten erlazio-mota ezagutzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 2: Ikaslea izendatutako kirol-erakundeen funtzionamendu-organo ezberdinak eta beste erakundeekiko harremana analizatzeko gai izango da.



3. Errendimenduko kirol-esparru hauetan, plangintza eta kudeaketa teknikak aurrera eramatea. IKASKUNTZA EMAITZAK 3: Ikasleak errendimendura bideratutako kirol-esparru ezberdinetan kudeaketa baliabideak diseinatzen eta aplikatzen jakingo du.



4. Gaur egungo errendimenduko kirolaren mehatxuak aztertzea, hauek ezabatzeko ezagutza, sentsibilizazioa, prebentzioa eta zigorraldia zabalduz. IKASKUNTZA EMAITZAK 4: Ikaslea errendimenduko kirolaren mehatxuak identifikatzeko gai izango da, eta baita hauek saihesteko eta kontrolatzeko aukerak ere.





ZEHARKAKO GAITASUNAK:



G022: Lana behar bezala egiteko nahitaezkoak diren printzipio etikoak ezagutzea, eta horien arabera jardutea. IKASKUNTZA EMAITZAK G022: Ikasleak lanbidean aritzearekin lotutako arazoak konpontzen ditu aukera etikoak hartuz hainbat jardueren aurrean.

Gaitasun hau landu eta ebaluatu egingo da, baina ez da kalifikatuko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. ELKARTZE-EHUNA.

1.1. Justifikazioa eta testuingurua.

1.2. Elkartze-ehunaren rola.

1.3. Kirol-elkartzearen eboluzioa.



2. GAIA. MUGIMENDU OLINPIKOA.

2.1. Justifikazioa eta testuingurua.

2.2. Mugimendu olinpikoaren izatearen arrazoia.

2.3. Mugimendu olinpikoaren eboluzioa.

2.4. Mugimendu olinpikoaren antolakuntza-egitura.



3. GAIA. KIROL-FEDERAZIOAK

3.1. Justifikazioa eta testuingurua.

3.2. Kirol-federazioen izatearen arrazoia.

3.3. Egitura eta organigrama eredua.

3.4. Finantziazio-sistemak.



4. GAIA. KIROL-KLUBAK.

4.1. Justifikazioa eta testuingurua.

4.2. Kirol-kluben tipologia.

4.3. Kirol-kluben izatearen arrazoia.

4.4. Egitura eta organigrama eredua.

4.5. Finantziazio-sistemak.



5. GAIA. KIROL SOZIETATE ANONIMOAK

5.1. Justifikazioa eta testuingurua.

5.2. Kirol elkarte anonimoen izatearen arrazoia.

5.3. Egitura eta organigrama eredua.

5.4. Finantziazio-sistemak.



6. GAIA. LIGA PROFESIONALAK

6.1. Justifikazioa eta testuingurua.

6.2. Liga profesionalen izatearen arrazoia.

6.3. Egitura eta organigrama eredua.

6.4. Eskumenak.

6.5. Finantziazio-sistemak.



7. FUNDAZIOAK, TEKNIFIKAZIO ZENTROAK ETA GOI ERRENDIMENDUKO ZENTROAK.

7.1. Justifikazioa eta testuingurua.

7.2. Erakunde hauen izatearen arrazoia.

7.3. Egitura eta organigrama eredua.

7.4. Finantziazio-sistemak.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralen bitartez, eduki teorikoen azalpena burutuko da. Ikuspuntu ezberdinak aztertuz eta ezagutuz, hausnarketa bultzatuko da; eta hauek oinarri izanez, aplikazio praktikoa erraztuko duten kasuen azterketa edota irakurketak burutuko dira, eta baita hauekin lotutako aurkezpenak ere.

Eskola magistralei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, edukien ikasketa.

Ikasgelako praktiketan, eduki teorikoen ezarpena burutuko da. Elkarrekintzaren bitartez praktiken, lanen edota proiektuen diseinua eta garapena burutuko da.

Ikasgelako praktikei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, lan-praktikoaren txostenaren garapena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Banakako lanak (%): 65
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako banakako lanaren garapena, aurkezpena eta ahozko defentsa: azken kalifikazioaren %65 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako talde lanaren aurkezpena eta ahozko defentsa: azken kalifikazioaren %15 izango da.

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako idatzizko proba (alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu): azken kalifikazioaren %20 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari; horretarako, 9 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





AZKEN EBALUAZIOA:

- Idatzizko proba (atal teorikoa eta atal praktikoa izango ditu): kalifikazioaren %100 izango da.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





Zeharkako gaitasuna, irakasgaian landua eta ebaluatua izango da, baina ez du eraginik izango ikaslearen kalifikazioan.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

- Etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleek, ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordetzeko aukera izango dute eta ohiko deialdiko atalean zehaztutako ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek deialdiari uko egin ahal izango diote; horretarako, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea edota ebaluazio-proba osatzen duten ebaluazio-jarduerak ez aurkeztea.

- Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleentzat, ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).



Zeharkako gaitasuna, irakasgaian landua eta ebaluatua izango da, baina ez du eraginik izango ikaslearen kalifikazioan.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelaren bitartez errazten den materiala ezinbestekoa izango da klaseen jarraipena burutzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Acosta Hernández, Rubén (2005). Gestión y administración de organizaciones deportivas. Paidotribo, Barcelona.

Armendariz Iñigo, Martín (2008). El club deportivo: régimen jurídico de los clubes deportivos elementales y básicos, fiscalidad, publicidad: régimen laboral y seguridad social de personal directivo y deportistas, régimen sancionador. DAPP, Pamplona.

Campos López, Carlos (2006). Estrategias de saneamiento en el deporte profesional. Wanceulen, Sevilla.

Camps Povill, Andreu (1996). Las federaciones deportivas: régimen jurídico. Civitas, Madrid.

Escalera Reyes, Javier (1995). Asociacionismo deportivo en Sevilla. Ayuntamiento de Sevilla, Instituto Municipal de Deportes, Sevilla.

Espartero Casado, Julián (2000). Deporte, Asociacionismo deportivo y derecho de asociación: Las federaciones deportivas / Julián Espartero Casado. Universidad de León, León.

Garate Barinagarrementeria, Ibai (2010). Diseño de un plan de negocio de un club deportivo de pádel en el municipio vizcaino de Markina-Xemein. Proyecto Fin de Carrera, UPV/EHU, Escuela Técnica Superior de Ingeniería.

March, James G.; Herbert A. Simon (1987). Teoría de la organización. Ariel, Barcelona.

Mestre Sancho, Juan Antonio; Mestre Sancho, José Manuel Brotóns Piqueres, Manuel Alvaro Manzano (2002). La gestión deportiva: clubes y federaciones. INDE, Barcelona.

Mintzberg, Henry (1988). La estructuración de las organizaciones. Ariel, Barcelona.

Molina, Gerardo (2012). Management deportivo: del club a la empresa deportiva. Librerías Deportivas Esteban Sanz, Madrid.

Santos Vázquez, Francisco; Antonio Montalvo de Lamo (1995). El asociacionismo deportivo. Consejo Superior de Deportes, Madrid: D.L. 1995.

Sawyer, Thomas; Smith, Owen (1999). The management of clubs, recreation, and sports: concepts and applications. Sagamore Publishing, Champaign, Illinois.

Terol, Ramón (1998). Las ligas profesionales. Aranzadi, Pamplona.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Soucie D (2002): Administración, Organización y Gestión Deportiva. Editorial INDE Barcelona
Mestre Sancho J.A. (1995): La Planificación Deportiva: Teoría y prática.INDE Barcelona.
Sanchez J. (2004): Manual práctico de Financiación para Entidades Deportivas". GYMNOS. Barcelona.
Paris Roche, Fernando. (2005)Planificación estratégica de las organizaciones deportivas. Editorial Paidotribo
Fuertes, M. (1992). Asociaciones y sociedades deportivas, Editorial Marcial Pons, Madrid.
Martín, O. (1996). Manual práctico de organización deportiva, Editorial Gymnos, Madrid.
Molina, Gerardo (2012). Management deportivo: del club a la empresa deportiva. Librerías Deportivas Esteban Sanz, Madrid.
Sawyer, Thomas; Smith, Owen (1999). The management of clubs, recreation, and sports: concepts and applications. Sagamore Publishing, Champaign, Illinois.

Aldizkariak

- Apunts
- Revista de Educación Física
- Lecturas de Educación Física y deportes. Revista digital. www.efdeportes.com
- Revista Corps et Culture http://corpsetculture.revue.org
- Perspectivas de la Educación Física.

Web helbideak

https://dialnet.unirioja.es/
http://www.coe.es/
http://www.csd.mec.es
http://www.efdeportes.com/
http://www.fmdva.org/
http://www.jcyl.es/
http://www.lfp.es/
http://www.munideporte.com/
http://www.olympic.org/
http://www.rfef.es/
http://www.sportsci.org/






5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • CHOCARRO IRIARTE, FRANCISCO JAVIER JOSE
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA
  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA
  • ROMARATEZABALA ALDASORO, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-13

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

14-15

09:00-10:30 (2)

Irakasleak