XSLaren edukia

Kudeaketa eta Jolasa Jarduera Fisikoetan eta Kirol Jardueretan25776

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25776

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6597.5
Gelako p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, kudeaketa eta aisialdia aztertzen dira: alde batetik, jarduera fisiko eta kirol erakundeak kudeatzeko ezinbestekoak diren oinarrizko alderdiak ezagutzea eta interpretatzea bilatzen da; eta bestetik, aisialdian burutzen diren jarduera fisiko eta kirol jardueren oinarrizko funtsak eta hauen plangintza, antolakuntza eta ezarpena ezagutzea eta interpretatzea bilatzen da. Irakasgaiaren bitartez, etorkizun profesionalean Kirol-kudeaketa arloan aritzeko ikasleak izan beharreko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak bereganatzea lortu nahi da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1. Kirol erakunde ezberdinetan zuzendariaren funtzioak ezagutzea eta ulertzea ekintza profesionalak interpretatzeko. IKASKUNTZA EMAITZAK 1-.Ikasleak kirol kudeatzaile bezala jarduteko beharrezko baldintzak identifikatzeko gai izango da.



2. Kirol kudeaketaren eremu ezberdinetan jarduera fisikoen eta kirol jardueren plangintzaren esanahia ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 2-.Ikasleak kirol kudeaketa burutzen den esparru ezberdinak identifikatzeko gai izango da eta plangintzaren esanahia eta garrantzia jakingo du.



3. Plangintza estrategikoaren eredu ezberdinak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 3-. Ikasleak plangintza estrategiko bat garatzeko aldi nagusiak jakingo ditu eta hauek diseinatzeko gai izango da.



4. Aisialdiko jarduera fisikoak eta kirol jarduerak adierazten duten fenomeno soziala ezagutzea eta ulertzea kudeaketa proiektuak egokitzeko. IKASKUNTZA EMAITZAK 4-.Ikaslea kirol-esparru edota erakunde zehatz baten inguruan kudeaketa proiektu bat diseinatzeko gai izango da.



5. Sexuaren, adinaren eta maila sozioekonomikoaren arabera biztanleria ezberdinen aisialdiko ohiturak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 5-.Ikasleak biztaleriaren aisialdiko ohiturak jakingo ditu eta baita hauek analizatzen ere.



6. Aisialdiko jarduera fisikoen eta kirol jardueren egituraketa ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 6-.Ikasleak aisialdiko jarduera fisikoa eta kirol jardueraren egituraketa ezagutuko du eta hauen diseinua burutzeko gai izango da.



7. Kirol organizazio eta erakunde ezberdinek burutzen duten aisialdiko eskaintza ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 7-.Ikasleak kirolaren inguruko aisialdiko eskaintza ezagutuko du eta hau analizatzeko gai izango da.







ZEHARKAKO GAITASUNAK:



G017- Literatura zientifikoa irakurtzea. IKASKUNTZA EMAITZAK G017- Ikasleak kirol kudeaketa eta aisialdiaren inguruko argitarapenak aztertzeko gaitasuna edukiko du, informazioa jarduera profesionaleko ikuspegi eta ereduekin lotuz.



G019- Lidergorako, pertsonen arteko harremanetarako eta taldean lan egiteko trebetasunak garatzea. IKASKUNTZA EMAITZAK G019- Gai da adostasunean oinarritutako erabakiak hartzeko sistemak bere proiektuetan sartzeko, konpromisoa eta errendimendua areagotzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. PLANGINTZA ESTRATEGIKOA.

1.1. Planifikatzeko beharra.

1.2. Plangintza estrategikoaren mailak.

1.3. Plangintzaren estrategikoaren prozesua.



2. GAIA. KIROL ERAKUNDEAK.

2.1. Erakundea kontzeptua.

2.2. Erakundeen egitura.

2.3. Kirol erakunde motak.



3. GAIA. KIROL ZUZENDARIA.

3.1. Kirol zuzendariaren profila eta eskumenak.

3.2. Lidergoa.



4. GAIA. KALITATE-SISTEMAK.

4.1 Kalitate-sistemen sarrera.

4.2 Kalitate-sistemak kirol-kudeaketa hobetzeko baliagarria den tresna bezala.



5. GAIA. ASTIALDIA, AISIA ETA AISIALDIAREN FUNTSEN SARRERA.

5.1 Historian zehar astialdiak eta aisiak izandako garapena.

5.2 Aisiaren kontzeptualizazioa gaur egungo gizartean.Gizarte postmodernoko joera berriak.



6. GAIA. AISIALDIKO JARDUERA FISIKOA ETA KIROL JARDUERA.

6.1. Jarduera fisikoen eta kirol jardueren ibilbidea gizarte garaikidean.

6.2. Aisialdiko jarduera fisikoa eta kirol jarduera: aldagaiak eta adierazpenak.



7. GAIA. JARDUERA FISIKOEN ETA KIROL JARDUEREN PLANGINTZA ETA EZARPENA.

7.1. Natur inguruneetan edota hiri-espazioetan praktikatzaile taldeentzako jarduera fisikoen eta kirol jardueren plangintza, antolakuntza eta ezarpena.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralen bitartez, eduki teorikoen azalpena burutuko da. Ikuspuntu ezberdinak aztertuz eta ezagutuz, hausnarketa bultzatuko da; eta hauek oinarri izanez, aplikazio praktikoa erraztuko duten kasuen azterketa edota irakurketak burutuko dira, eta baita hauekin lotutako aurkezpenak ere.

Eskola magistralei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, edukien ikasketa.

Ikasgelako praktiketan, eduki teorikoen ezarpena burutuko da. Elkarrekintzaren bitartez praktiken, lanen edota proiektuen diseinua eta garapena burutuko da.

Ikasgelako praktikei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, lan-praktikoaren txostenaren garapena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako irakurketa, praktika eta lanen garapena eta aurkezpena: azken notaren %60 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Idatzizko proba, azken notaren %40 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Aurreko bi puntuetan izendatutako atal bat edo gehiago ez gainditu (10etik 5 bat) ezkero, irakasgaiko azken nota ez da 3 bat baino altuagoa izango.

- Zeharkako G017 gaitasuna, irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako atal praktiko eta jarraiaren bitartez landu eta kalifikatuko da.

- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).



AZKEN EBALUAZIOA:

- Idatzizko proba azken notaren %100 izango da.

- Zeharkako G017 gaitasuna, idatzizko probaren atal praktikoaren bitartez kalifikatuko da.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





Zeharkako G019 gaitasuna, irakasgaian landua eta ebaluatua izango da, baina ez du eraginik izango ikaslearen kalifikazioan.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

- Etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleek, ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordetzeko aukera izango dute eta ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, ebaluazioko proba osatzen duten azterketara edota burutu beharreko zereginak ez aurkeztea nahikoa izango da.

- Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleentzat, ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelaren bitartez errazten den materiala ezinbestekoa izango da klaseen jarraipena burutzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Abascal Rojas, F. (2004). Cómo se hace un plan estratégico. La teoría del marketing estratégico. 4 ª edic. Madrid: ESIC

Ajenjo, A.D. (2000). Dirección y gestión de proyectos. Un enfoque práctico. Madrid: RA-Ma.

Alberto, C. et alt. (1996). Gestión y Dirección de empresas deportivas. Teoría y práctica. Madrid: Gymnos.

Ander-Egg, E. (1989). Introducción a la planificación. Humanitas. B.A

Aragón, P. (1991). "Técnicas de Dirección y Marketing". Andalucía: Unisport.

Ayora, D y García, E. (2004). Organización de eventos deportivos. Barcelona, Inde.

Baratti, A. (2011). Organización y gestión de la planificación deportiva municipal. Un plan activo, para una sociedad activa. Colombia Kinessis

Camerino, O (2000). Deporte Recreativo. Barcelona, Inde.

Castilla, A., Díaz, J.A. (1998). Ocio, trabajo y nuevas tecnologías. Madrid.

Celma, J. (2004) ABC del gestor deportivo. INDE

Cuenca, J. El valor de la experiencia de ocio en la modernidad tardía. Documentos de estudios de Ocio, 48, 2012.

Cuenca, M. (coord.) (2012). Aisiazko ikaskuntzak hainbat ikuspegiatik. Documentos de estudios de Ocio, 46.

Cuenca, M. (2012). Zer da aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat. Documentos de Estudios de Ocio, 49.

Cuenca, M. (1987). Educación para el ocio. Madrid. Ed, Cincel.

Cuenca, M. (1996). Los desafíos del ocio. Documentos de estudio de ocio, Nº 3. Bilbao, Universidad de Deusto.

Cuenca, M. (2000). Aisia eta giza garapena. Aisiazko 6. munduko Biltzarreko Proposamenak. Bilbao. Deustuko Unibertsitatea.

Cuenca, M. (2000). Ocio humanista. Dimensiones y manifestaciones actuales del ocio. Bilbao, Universidad de Deusto.

Elias, N, Dunning, E (1992). Deporte y ocio en el proceso de la civilización. Madrid, fondo de la cultura europea.

Engel, P., Riedman, W. (1982). "Planificación, organización, ejecución y control". Bilbao: Deusto.

Guiot, J.M. (1985). Organizaciones sociales y comportamientos. Barcelona: Herder.

Hall. R. (1982). Organizaciones, estructura y proceso. Madrid: Prentice- may.

Handym, CH. (1993). La organización por dentro. Bilbao: Deusto.

Infestas Gil, A. (1993). Sociología de la empresa. Salamanca: Amarú.

Kaufmann, A. (1993). El poder de las organizaciones., Madrid: ESIC.

Lee, C. (1973). Modelos de planificación. Madrid: Pirámide.

Loret, A. (1993). Sport et management. París: Dunod

Madariaga, A (ed.) y Cuenca, J. (ed.) (2011). Los Valores de Ocio. Cambio, choque e innovación. Documentos de Estudios de Ocio, 43.

Mastro, J.C. (2006). Regálate liderazgo. Madrid.

Maqueda, F.J. (1990). Cómo crear y desarrollar una empresa. Bilbao: Deusto.

Mayntz, R. (1982). Sociología de la organización. Madrid: Alianza.

Mestre Sancho, J.A. (1997). Planificación deportiva. Teoría y práctica. 2ª edición. Barcelona: INDE.

Mintzbergh, H. (1982). Structure et dinamique des organizations, París: L´organization.

Mintzbergh, H. (1984). La estructuración de las organizaciones. Barcelona: Ariel.

Mintzbergh, H. (1990). Le management. París: L´organization.

Oliveras, O. (2000). Recursos para el tiempo libre. Colección: Escuela de animación. CCS, Madrid.

París, F. (1998). La planificación estratégica en las organizaciones deportivas. Barcelona: Paidotribo.

Pérez Fernández de Velasco, J.A. Gestión por procesos 5ª edic. ESIC. Madrid.

Pérez Serrano, G. (1994). Elaboración de proyectos sociales. Madrid. Narcea.

Ruiz Olabuénaga, J.I. (1995). Ocio y estilos de vida. V. Informe sociológico sobre situación en España. Fundación FOESSA. Madrid.

Sainz de Vicuña Ancín, J.M. (2010).El plan estratégico en la práctica.2ª edición. Madrid: ESIC

San Salvador del Valle, R. (2000). Políticas de Ocio, Cultura, Turismo, Deporte y Recreación. Instituto de Estudios de Ocio, Bilbao.

Sharma, R.S. (2012). Las 8 claves del liderazgo del monje que vendió su Ferrari. Barcelona Debolsillo.

Stäuble, J. (1990). Deporte para todos. Pamplona: Eunsa.

Steiner A. G. (1979). Strategic Planning. The Free Press. New York.1979

Teruelo, B. (1993). La planificación estratégica: ensayo de aplicación a una entidad deportiva municipal. Actas III encuentro de política deportiva. Baracaldo.

Veal A.J. (1990). Leisure and the Future. Unwin Hyman LTD. London.

Zeithaml, V.A; Parasuraman, A; Berry, L.L. (1993). Calidad total en la gestión de servicio. Madrid: Díaz de Santos.

Zerilli, A. (1989). Fundamentos de organización y dirección general. Bilbao: Deusto.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bone Puedo, E. (99). Análisis del deporte en un territorio. Mira editores.
Cuenca, M. (2000). Ideas prácticas para la educación del ocio: fiestas y clubes. Bilbao, Universidad de Deusto.
Gómez de la Iglesia, R., Perez Martin, M.A. (1992). El técnico en actividades socioculturales. Xabide.
Hernández, J.L., Velázquez, R. (1986). La actividad física y deportiva extraescolar en los centros educativos. Madrid: MEC.
Jarvie, G. y Maguire, J. (1994). Sport and Leisure in social thought. Edit. Routledge.
Lobato, C., Medina, R. (1989). Técnicas de animación de grupos de preadolescentes. Bilbao, Adarra.
Soria, M.A, Cañellas, A. (1991). La animación deportiva. Barcelona, Inde publicaciones.
Ventosa, V.J. (1998). Manual del monitor de tiempo libre. Castilla y León. Edit CCS.
VARIOS (97). Manual del Deporte para municipios de pequeño y mediano tamaño. FEMP.

Aldizkariak

- Apunts
- Revista de Educación Física
- Lecturas de Educación Física y deportes. Revista digital. www.efdeportes.com
- Revista Corps et Culture http://corpsetculture.revue.org
- Perspectivas de la Educación Física.

Web helbideak

https://dialnet.unirioja.es/
http://www.sportsci.org/
http://www.sportsci.org/resource/stats/index.html
http://www.efdeportes.com/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • EGIBAR ARTOLA, MIREN
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA
  • ARACAMA EZCURRA, ASTRID
  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:00-12:00 (1)

3-15

10:00-12:00 (2)

16-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

14:30-15:30 (1)

3-15

09:00-10:00 (2)

16-30

09:00-10:00 (3)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-11:00 (1)

3-15

12:00-14:00 (2)

16-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-13:00 (1)

3-15

10:00-11:00 (2)

16-30

10:00-11:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:00-11:00 (1)

3-15

11:00-12:00 (2)

16-30

09:00-10:00 (3)

Irakasleak