Irakasleak
IÑAKI LLODIO URIBEETXEBARRIA
- Ezagutza arloa
- Gorputz eta Kirol Hezkuntza
- Saila
- Heziketa Fisikoa eta Kirola
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- inaki.llodio@ehu.eus
Iñaki Llodiok irakasle bezala jarduten du 2016. urtetik EHU/UPV-n non Esteban Gorostiaga Ayestarán (CEIMD) eta Cristina Granados Domínguez-en (EHU/UPV) zuzendaritzapean buruturiko doktorego tesia ere defendatu zuen. Lehenago, Iñakik graduondo bat burutu zuen Kirolaren zientzietan (Giza errendimendua) Brunel University London-en eta beste bat, Espainiako Batzorde Olinpikoak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak antolatua, Kiroleko Goi Errendimenduan.
Iñakiren ezagutza esparru nagusiak ariketaren fisiologia eta kirol errendimendua dira. Bere ekarpen zientifikoak laktatoaren egoera egonkor gorenaren estimazioaren, eliteko futbol jokalarien egoera fisikoaren eta ariketak eragindako deshidratazioak burmuineko odol jarioan duen eraginaren inguruan izan dira zeintzuk, besteak beste, American Journal of Physiology-Heart and Circulatory Physiology, International Journal of Sports Medicine eta European Journal of Applied Physiology aldizkari zientifikoetan argitaratuak izan diren. Gaur egun, Iñakik atalase aerobikoaren eta anaerobikoaren determinazioan eragina duten aspektu metodologikoak aztertzen ditu.