A Hizkuntzaren Terminologia25425
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25425
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Gai teoriko eta Instrumentalen moduluan (CM06) kokatzen den irakasgai honek testu berezituen itzulpenetarako terminologian trebatzeko oinarrizko trebakuntza teorikoa eskainiko dio itzultzaileari (CM03). Orobat, lexikografia (CM12) eta terminologia (CM13) alorretako informazio-iturrien egitura ulertu eta baliabideak egokiro erabiltzeko gaitasuna ere landuko da. Gainera, ikasgai honen bidez, norbere hizkuntzaren ahozko eta idatzizko ezagutzan sakontzeko (G001, G003), analisi eta sintesi gaitasuna (G008) eta norbere kasako lana egiteko gaitasuna ere lantzen dira.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honen helburuak honako hauek dira:
- Ikasleak Terminologiaren oinarri, ezaugarri eta metodoak ezagutuko ditu eta Hizkuntzalaritza aplikatuaren barruko diziplina gisa identifikatzen ikasiko du, beste diziplinekin duen harremanaz ohartuz.
- Testu berezituen eta terminoen ezaugarriak identifikatuko ditu eta terminoek hizkera berezituan duten zereginaz jabetuko da.
- Euskal terminologiaren egoera eta euskal terminologiaren normalizazio prozesua ezagutuko ditu.
- Terminologia lexikologiaren eremuan kokatzeko gai izango da eta terminologiaren esparruan neologismoen egitekoaz jabetuko da.
- Euskarazko hitz sorkuntzarako baliabideak ezagutuko ditu eta, horrela, testu berezituetan aurkituko dituen terminologia-arazoak bere kabuz eta egoki askatzeko baliabideak ezagutuko ditu, bai terminoak eratzeko edota baita daudenen artean egokia hautatzeko ere.
-Oro har, informazio-iturri lexikografikoen eta terminologikoen egitura modu eraginkor batean erabiltzen trebatuko da.
-Baliabide terminologiko zehatz bat sortu edo egokitzeko proiektu indibiduala landuko du ikasleak, ariketa praktiko gisa.
Gaitasunei dagokienez, gai Teoriko eta Instrumentalen moduluari dagozkion gaitasunen artean, A Hizkuntzaren Terminologia: euskara irakasgaia honako gaitasun hau garatzeaz arduratuko da nagusiki:
- Terminologiaren oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea.
Era berean, modulu bereko nahiz titulazioko beste irakasgaiekin komunean dituen beste gaitasun hauek ere landuko dira irakasgai honetan:
- Informazio iturri lexikografikoen egitura ulertu eta modu eraginkor batean erabiltzea
- Informazio iturri terminologikoen egitura ulertu eta modu eraginkor batean erabiltzea
- Dagokion hizkuntzaren ahozko eta idatzizko adierazpena menperatzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Sarrera orokorra
- Oinarrizko kontzeptu eta definizio batzuk
- Terminologiaren sorrera eta historia laburra
- Terminologiaren joera eta eskola nagusiak
- Euskal terminologiaren egoera, erakunde arau-emaleak, baliabide terminologiak
- Terminologia eta itzulpengintza
2. Komunikazio berezitua, testu berezituak eta hizkera berezitua
- Komunikazio eta testu berezituen ezaugarri eta helburuak
- Balio berezitudun unitateak (BBU)
- BBUen aldakortasuna
3. Euskarazko baliabide lexikogenetikoak
- Neologismoak
- Eratorpena
- Hitz-elkarketa
4. Euskarazko terminologia
- Erakundeak eta haiek kudeatutako baliabideak
- Ezagutza-grafoak, ezagutza-grafo libreak
5. Baliabide terminologikoen egitura
- Erlazio lexikoak eta erlazio semantikoak
- Hiztegi berezituetan, tesauroetan, taxonomietan eta ezagutza-grafoetan erabiltzen diren egiturak
MetodologiaToggle Navigation
A) Norberaren lana
- Gaiak ikastea (CM03, G008)
- Nahitaezko irakurgaiak irakurtzea eta dagozkien ariketak egitea (CM03)
- Artikulu baten ahozko azalpena (CM03)
- Euskarazko terminologiaren inguruko jarduera praktikoak egitea (CM03, CM12, CM13)
B) Eskolako jarduerak
- Eskola magistralak (20 ordu):
Gaitegian adierazitako kontzeptu eta ezagutza teorikoen aurkezpena (CM03)
- Ikasgela-praktikak (40 ordu):
- Azaldu eta ikasitako eduki teorikoen aplikazioa. Eduki teorikoa praktikan jartzeko hainbat arazo askatzeko eta argitzeko jarduerak egingo dira, terminologiari berari eta erlazio lexiko-semantikoak adierazteko teknikei begira. (CM03, CM12, CM13)
- Jarduerak ahoz gora zuzentzea eta komentatzea (CM03, CM12, CM13)
- Ikasleek terminologiarekin erlazionatutako lan edo artikulu bat ahoz azaldu beharko dute binaka eta ondoren artikuluan landutakoarekin erlazionaturiko jarduera bat bideratu beharko dute (CM03).
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ahozko defentsa (%): 15
- Banakako lanak (%): 15
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15
- Portfolio (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaia gainditzeko baldintzak:
1) Eskatutako jarduerak epearen barruan ematea/egitea.
2) Irakasgaia gainditzeko ikasturtean zehar egindako jarduerak eta amaierako portfolioaren ebaluaketa gainditu beharko dira, beraz, ezinbestekoa izango da:
a. Ikasturtean zehar egindako jardueretan gutxienez 5 puntu lortzea,
b. Amaierako portfolioaren ebaluaketan eta haren ahozko defentsan gutxienez 5 puntu lortzea.
Oharra: baldintza hauetakoren bat ez betetzeak berekin dakar ohiko deialdiko kalifikazioa ez gainditua izatea eta, beraz, ezohiko deialdira (ekaina) joatea.
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango du baldin eta irakasleari eskari bat helarazten badio idatziz (data eta sinadurarekin) lauhileko honetako bederatzigarren astera arte.
Ohiko deialdian 10 puntuko azterketa egiteko aukera izango du soilik ikasleen araudiko 43. artikuluan zehaztutako baldintzaren bat betetzen duenak, baldin eta Fakultateko dekanotzan dagokion eskaera bideratu eta egiaztagiria eskuratzen badu.
Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio-sistema berria.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia ikasgai honetan landutako gai guztiei buruzko 10 puntuko azterketa baten bidez ebaluatuko zaie ezohiko deialdira aurkezten diren ikasle guztiei. Alegia, ez da gordeko ohiko deialdian ebaluazio jarraiaren bidez lortutakoa. Ezohiko deialdiri uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea. Azterketan, klaseetan landutako material guztia eta eGelan jarritako irakurgai guztiak sartuko dira.
Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
A) eGelan jarritako materialak
B) Oinarrizko bibliografia
C) Interneterako sarbidea eta posta elektronikoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Cabré, M.T., (1993). La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones, Barcelona: Antártida / Empúries.
Cabré, M.T., (1999). La terminología: representación y comunicación. Elementos para una teoría de base comunicativa y otros artículos, Barcelona: Universidad Pompeu i Fabra, IULA.
Elordui, A., & I. Zabala (2005). "Terminological Variation in Basque: Analysis of Texts of Different Degrees of Specialization". SKY Journal of Linguistics 18, 71-91.
Ensunza, M., J. R. Etxebarria & J. Iturbe (2002). Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide, Bilbo: UEU.
IVAP (2002). Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Sager, J.C., (2000): "Terminología y traducción", in M.T. Cabré & C. Gelpí (arg.), Cicle de Confèrencies i Seminaris 97-98: Lèxic, Corpus i Diccionaris, Bartzelona: IULA, UPF, 123-137 [Eusk. Itzul. 2002, "Terminologia eta itzulpengintza", Uztaro 43, 53-66.]
Sarasola, I. (1989). "Euskal hitzez". Euskera XXXIV (2. aldia), 405-419.
Temmerman, R. (2000). Towards New Ways of Terminology Description. The sociocognitive approach, Amsterdam: John Benjamins.
Zabala, I., 2001, "Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntz berezitasunak", Ekaia 13, 105-129.
Zalbide, M., (1992). Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera: LEF Batzordearen Emaitza, Euskaltzaindiaren Gomendio-arauak, Bilbo: Euskaltzaindia.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Alberdi, X. & I. Ugarteburu (arg.), (2003). Espezialitate-hizkerak eta Terminologia: Jardunaldiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
Alberdi, X. & P. Salaburu, (arg.), (2010). Ugarteburu terminologia jardunaldiak "Euskararen garapena esparru akademikoetan". Espezialitate-hizkerak eta Terminologia IV, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
Ensunza, M., J.R. Etxebarria y Iturbe, J. (2001). Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.
Gonzalo García, C. y García Yebra, V., (eds.) (2004). Manual de documentación y terminología para la traducción especializada. Madrid: Arco/Libros.
IVAP (1989). Administrazioko hizkera eta terminologiaz jardunaldiak, IVAP, Oñati.
Perez, E., Zabala, I. & Ll. Gràcia (arg.), (2004). Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco, Donostia: Deustuko Unibertsitatea.
Rondeau, G. (1981). Introduction à la terminologie, Gaëtan Morin éditeur, Chicoutimi, Québec, 1983.
Sager, J. C. (1990): A Practical Course in Terminology Processing, John Benjamins Publishing Company, Amsterdam / Philadelphia.
Salaburu, Pello & Iñaki Ugarteburu (arg.), (2008): Espezialitate hizkerak eta terminologia Jardunaldiak "Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa", Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
UZEI &IVAP (1997). Nazioarteko Terminologia Biltzarra, Donostia, UZEI & IVAP
Zalbide, M., (1991): "Hitz-eraketa: lexiko-sorkuntzarako baliabideak", in UZEI, Hizkuntzalaritza Hiztegia 1, Donostia eta Baiona: Elkar, 197-214.
Aldizkariak
Senez, Uztaro, Gogoa, ASJU, Euskera, Ekaia, Revista de Llengua i Dret, Terminology
Web helbideak
Termino-bankuak
AETER (Asociación Española de Terminología): http://www.aeter.org/?page_id=75
Bizkaiko Foru aldundiaren Hiztegi terminologikoa: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=6260
Cilf (Conseil international de la langue française) : http://www.cilf.org/bt.fr.html
CRITER (Délégation générale à la langue française): http://franceterme.culture.fr/FranceTerme/
Eurovoc: http://eurovoc.europa.eu/
Euskalterm: http://www.euskadi.net/euskalterm
Faoterm (Food and Ariculture Organization fo the United Nation: http://termportal.fao.org/faoterm/main/start.do
GDT Le grand dictionnaire terminologique (Office Québécoise de la langue française) http://w3.granddictionnaire.com/btml/fra/r_motclef/index800_1.asp
IATE (Interactive Terminology for Europe, Europar Batasuna): http://iate.europa.eu/iatediff/switchLang.do?success=mainPage&lang=es
Jiamcatt (Joint Inter-Agency Meeting on Computer-Assisted Translation and Terminology): http://www.multicorpora.com/en/government-solutions/multilateral-intergovernmental/jiamcatt/
Logos: http://www.logos.it/lang/transl_es.html
Multiterm on-line: http://www.multiterm.com/multiterm/
NDF (Nazioarteko Diru Funtsako Terminologia): http://www.imf.org/external/np/term/eng/index.htm
Nordtermbank: http://www.nordterm.net/info/net-en.html
Onterm: Ontario Terminology: http://www.sse.gov.on.ca/mgs/onterm/en/Pages/default.aspx
Réseau International de Terminologie: http://www.rifal.org/cahiers/index.html
RITERM. Red Iberoamericana de Terminología: http://riterm.net
Silva Term: http://www.iufro.org/science/special/silvavoc/silvaterm/
Termcat: http://www.termcat.net/
Termdat: http://www.termdat.ch/index_en.html
Termigal: http://www.cirp.es/bdo2/index.html
Terminobanque: http://www2.cfwb.be/franca/xml/html/bd/bd.htm
Terminological information system: http://www.lingualizer.net/index_files/8fd122df8b0153f29e1344b86afa63a8-16.html
Terminometro. Sitio portal temático multilingüe sobre la terminología y sus
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:30-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:30-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)