Irakasleak
MARTA IRAVEDRA LOPEZ
- Ezagutza arloa
- Ingeles Filologia
- Saila
- Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- marta.iravedra@ehu.eus
Vigoko unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan egin zituen bere graduko ikasketak (2006). Ikus-Entzunezko Itzulpengintzan Europear Masterra burutu zuen Università degli studi di Parman, eta orain Komunikazio doktoretza programan aritzen da bere jatorrizko unibertsitatean. Bere ikerketa lerroa pertsona entzungorrentzako eta entzumen-urrikoentzako azpitituluetan oinarritzen da.
2009 eta 2016 artean itzultzaile eta interpretatzaile autonomo bezala lan egin zuen, batez ere ikus-entzunezko arloan. Zientzia, ekonomia eta literatura arloetan hainbat itzulpen eta errebisioak burutu ditu. Horrez gain, Atzerriko Arazoetarako eta Lankidetza Ministerioak eta Galiziako Xuntak Ingeles/Gaztelania eta Ingeles/Galizera zinpeko itzultzaile gaitu zuten hurrenez hurren.
Vigoko unibertsitatean hasi zen irakaskuntzan, lehenengo Itzulpengintza eta Interpretazio graduan, eta gero Multimedia Itzulpengintza masterrean, azken honetan oraindik irakasten du. Horrez gain, 2014/2015 ikasturtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) bitarteko irakasle kontratatua da.