Irakasleak
ZURIÑE SANZ VILLAR
- Ezagutza arloa
- Itzulpengintza eta Interpretazioa
- Saila
- Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- zurine.sanz@ehu.eus
Zuriñe Sanz-Villar Itzulpengintzan lizentziatu zen 2008an Heidelberg-eko Unibertsitatean (Alemanian), eta 2015ean, alemanetik euskararako unitate-fraseologikoen itzulpenari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non lanean diharduen irakasle eta ikertzaile gisa. Honako hauek dira bere ikerketa-lerroak: corpusean oinarritutako itzulpen ikasketak, unitate fraseologikoen itzulpena, itzulpengintzaren didaktika eta hizkuntzaren prozesamendua. Orain arteko ibilbidean, hiru ikerketa-egonaldi egin ditu. Lehena 2013an, Mannheim-eko (Alemania) Hizkuntza Alemanaren Institutuan (IDS); bigarrena 2015ean Renon (Estatu Batuak), Euskal Ikasketen Zentroan (Center for Basque Studies), eta hirugarrena Berlineko Humboldt Unibertsitatean, Aleman Ikasketa eta Hizkuntzalaritza Departamentuan. Lanean erabiltzen dituen hizkuntzak euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa dira.