XSLaren edukia

Irakasleak

ASIER VALLEJO RUIZ

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.vallejo@ehu.eus

Kimika Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), UPV/EHUn Doktorea eta unibertsitate horretako irakasle titularra 2017 geroztik. Kimika Analitikoko Departamentuko kidea eta MetaboloMIPs ikerketa taldeko kidea (Errendimendu Handiko Taldea (EEAO, 2022-24).



Une honetan, neolitikoko abeltzaintza eta artzaintza-ohiturak deskribatzen dituzten markatzaile berriak bilatzen lan egiten dut baita erdi aroko zeramiken erabilerak azaltzen ere . Bestalde, urte askotan ingurumenaren arloan lan egin dut metodo analitiko berriak garatzen eta laginketa pasiboa erabiltzen.



Guztira, zientzia-hedapenerako 42 artikulu argitaratu ditut, liburu-kapitulu bat, kongresuetan 43 komunikazio aurkeztu ditut eta 25 ikerketa-proiektutan parte hartu dut.



Azkenik, zientzia-dibulgazioan egindako lana goraipatu nahiko nuke. UPV/EHUko EKAIA aldizkariaren zuzendaria izan nintzen 2015etik 2020ra, Ingurumen-Kutsaduraren Analisia dibulgazio-liburuaren egileetako bat naiz, eta, era berean, hainbat dibulgazio artikulu idatzi ditut, mahai-inguruetan eta irrati/prentsa idatzi/telebista agertu naiz eta TEDx hitzaldietan parte hartu dut.