Irakasleak
EIDER ABASOLO OSINAGA
- Ezagutza arloa
- Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
- Saila
- Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- eider.abasolo@ehu.eus
Eider Abasolo Osinaga Farmaziako lizentziaduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea da.
2003. urteaz geroztik (Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa Saila), irakaskuntza ematen du Farmazia Fakultatean, ondoko gradu eta irakasgaietan: Farmaziako Graduan, Osasun publikoa euskeraz, praktika tutelatuen tutoretza eta gradu amaierako lanen zuzendaritza; Ingurumen Zientzietako Graduan, Ingrurumen epidemiologia eta Osasun publikoa euskeraz eta gaztelaniaz; Giza-Elikadura eta Dietetikako Graduan, Osasun publikoa gaztelaniaz; Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduan, Elikadura eta Osasun publikoa euskeraz; Master amaierako lanen tutoretza.
Ikerketaren arloan, garatutako lerroa farmakoepidemiologiarekin lotuta dago, zenbait artikulu zientifiko argitaratuta eta biltzarrei bidalitako hainbat komunikazio eginda, lizentziaturako tesinen eta doktorego-tesien zuzendaritza.