XSLaren edukia

Irakasleak

IKER PABLO PARDO GUEREÑO

Ezagutza arloa
Botanika
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
iker.pardo@ehu.eus

Biologian lizentziatua (EHU/UPV) eta doktorea (Univ. Barcelona, IPE-CSIC, Univ. Colorado Boulder). Bioinformatika eta Bioestatistika masterra (UOC-Univ. Barcelona).

Nire ikerketaren helburu nagusia landare-dibertsitatearen espazioan eta denboran zeharreko antolaketa aztertzea da, ikuspegi taxonomiko, ebolutibo eta funtzional batetik. Zehazki, klima-aldaketak eta lurzoruaren erabileraren aldaketak mendiko landare-komunitatetan zein populazioetan eragiten dituzten epe-luzerako ondorioak aztergai ditut. Horretarako, mendian jasotako datuak, datu-baseen ustiateketa eta hurbilketa kuantitatiboak uztartzen ditut. Halaber, espezie mehatxatuen jarraipen anitzetan parte hartzen dut.

Ikerketan ez ezik, web-aplikazioan ere aritzen naiz, besteak beste, biodibertsitate datu-basetan metatutako informazi oparoaren analisia errazteko xedez.