Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.
- Ingurumen-gestiorako sistemak enpresen esparrurako egin, ezarri eta mantentzea eta osasunerako ingurumen-arriskuak jakin, analizatu eta prebenitzea.
- Ingurumen-hezkuntza eta komunikaziorako kanpainak diseinatu eta garatzea, bai eta material didaktikoak egin eta ingurumen-heziketarako ikastaroak irakastea ere.
- Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.
- Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.
- Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.
- Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.
- Proiektu, plan eta programen ingurumen-eragina balioestea.
- Trabajo en equipo: Intercambiar información, ideas y propuestas en un equipo de trabajo para lograr objetivos científicos y/o profesionales.
- Transmitir información a un publico especializado o general, tanto por escrito como de forma oral, conforme a las reglas linguisticas vigentes, y con un nivel correspondiente a un/a titulado/a superior.
- Zientzien oinarrizko jakintza bereganatu eta haren emaitzak erabiltzea, gizarte, ekonomia, lege eta etikaren eremuak integratuz, ingurumenaren problemak identifikatuta.