XSLaren edukia

Energiaren Kudeaketa eta Ekoeraginkortasuna25254

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25254

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.812
Landa p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honek eko-energien kudeaketa lantzen du, iturri berriztagarrietan eta eraginkortasun energetikoan oinarrituta. Energia-sistema ekoeraginkorraren teknologiak, modelizazioa eta kontrola deskribatzen dira.

Helburuak:

- Egungo energia-sistema bistaratzea ikuspegi ekoeraginkor batetik, energia-kudeaketa global eta lokalean energia berriztagarriak sartzen dituena.

- Energia-sistemen sorkuntza-, banaketa- eta azken kontsumo-prozesuetan izan daitezkeen jarduera ekoeraginkorrak ebaluatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun orokorrak eta basikoak

G002 - Planteamentu transdisziplinarrak duten ingurumen-proiektuak planifikatzea eta garatzea.

G003 - Ingurumen-arloan zeregin profesionalak ― irakasleak edo ikertzaileak barne ― garatzen dituzten lantaldeetan integratzea.

G006 - Enpresan ingurumen-kudeaketako sistemak egitea, ezartzea eta mantentzea, eta osasunerako ingurumen-arriskuak ezagutzea, aztertzea eta prebenitzea.

G007 - Proiektu, plan eta programen ingurumen-inpaktua ebaluatzea.

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak badituztela eta ulertzen dituztela frogatu izana, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen den arren, beren ikasketa-eremuaren abangoardiako ezagutzak eskatzen dituzten alderdi batzuk barne hartzen dituen maila batean aurkitu ohi dela.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesional batean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa-eremuaren barruan argudioak landuz eta defendatuz eta problemak ebatziz frogatu ohi diren gaitasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.

CB5 - Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



Gaitasun espezifikoak

M05CM01 - Enpresetan eta administrazioetan aplikatzekoak diren ingurumen-kudeaketako sistemei buruzko ezagutza orokorrak eskuratzea.

M05CM02 - Enpresan eta administrazioan ingurumen-kudeaketa planifikatzea eta garatzea, eskura dauden informatika-tresnak erabiliz.



Zeharkako gaitasunak

G009 - Hainbat iturritatik aplikatutako gai bati buruzko informazioa erabiltzeko, behar bezala interpretatzeko, ondorio esanguratsuak ateratzeko eta jendaurrean aurkezteko gai izatea.



Ikaskuntza-emaitzak

1. Ikasleak energia-iturri konbentzionalak eta berriztagarriak sortzeko printzipioak identifikatzen eta ezagutzen ditu.

2. Ikasleak eremu jasangarri batean ebaluatzen ditu energia-iturri berriztagarriak: eguzki-energia, eolikoa, hidraulikoa, biomasa, geotermia, etab.

3. Ikasleak energia berriztagarriei aplikatzen zaizkien sistema elektrikoaren alderdietan sakontzen du.

4. Ikasleak gaur egungo teknologia jasangarrienak erabiltzen eta aplikatzen ditu sorkuntzan, biltegiratzean eta kontsumoan, kontsumoa eta ingurumen-kutsadura murrizteko, osasuna eta ingurumena babesteko eta energia-sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.

5. Ikasleak energia konbentzionalak ordezkatzen dituzten estrategia ekoeraginkorrak aztertzen eta inplementatzen ditu.

6. Ikasleak proposatutako alternatiba ekoeraginkorren irismena eta inplikazioak interpretatzen ditu, simulazio energetikoaren bidez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia: Egungo egoera energetikoa

Zer da energia? Energia-sektoreak. Energia primarioa. Energiaren azken erabilera. Egungo energia-sistemaren eraginkortasuna. Mendekotasun energetikoa. Energiaren kostua. Erregai fosilen arazoak. Energia-sistema globala. Energia-sistema Europan, Espainian eta Euskal Herrian. Energia elektrikoa. Elektrizitatea sortzeko motak. Potentzia elektriko instalatua. Energia elektrikoaren balantzea. Energia elektrikoaren eskari-kurba.



2. Gaia: Energia-eredu berria

Energia-trantsizioa. Energia eta Klima Plan Nazional Integratua. Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan. Energia elektriko berriztagarriaren sorkuntza: eolikoa, eguzki-fotovoltaikoa, eguzki-termikoa, hidraulikoa, biomasa, itsasoko energiak, kogenerazioa eta trigenerazioa. Sorkuntza banatua. Energia biltegiratzeko sistemak. Hidrogenoa energia-bektore gisa. Klimatizazioa: bero-ponpa, geotermia eta aerotermia. Energia-kontsumo ia nuluko eraikinak. Argiztapen efizientea. Tarifa elektrikoa. Autokontsumoa eta prosumoa. Komunitate energetikoak. Kudeaketa energetikoa. Garraio eta mugikortasun iraunkorra.



3. Gaia: Ekintza ekoeraginkorrak

Eskura dauden teknologiekin egin daitezkeen ekintza ekoeraginkorrak ebaluatzea, ekonomiari, eraginkortasunari eta ingurumen-inpaktuari dagokienez. Jasangarritasun-irizpideak, gizarte- eta ingurumen-konpromisoa, energiaren sorkuntzaren, garraioaren, banaketaren eta kontsumoaren esparruan aplikatzekoak direnak.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak irakasleen erakusketa baten bidez ematen dira, irakasmaterialaren edo erakunde entzutetsuen dokumentuen laguntzarekin. Ondoren, ikasleek talde-lanak egiten dituzte proposatutako gaietan sakontzeko, metodologia aktiboen bidez, eta beren lanak gela aurrean azaltzen dituzte.

Gelako praktiketan, ariketak eta kasu praktikoak lantzen dira lan-taldeetan. Gainera, ikasturtean zehar egin behar diren dokumentuak GrAL formatuan prestatzen dira, irakasleen aholkularitzarekin.

Ordenagailuko praktiketan simulazioko eta informazioa biltzeko hainbat jarduera egiten dira proposatutako gaiei buruz, denen artean partekatzeko. Lanak taldean egindako txostenetan jasotzen dira.

Landa-praktiketan, energia-sektoreko enpresak edo sistema ekoeraginkorrak dituzten instalazioak bisitatzen dira. Ondoren, ikasleek txosten labur bat edo landa-praktikari lotutako galdeketa bat egingo dute, taldean.

Tutoretzak, banakakoak zein taldekoak, erabiltzen dira zalantzak argitzeko, lan eta ariketetan orientatzeko, hobekuntzak proposatzeko, etab. Oro har, tutoretza ikasleek eskatutako eta borondatezko jarduera da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 15
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 55

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraituaren sistema

Modu lehenetsian, ohiko deialdia ebaluazio jarraituaren sistemaren bidez ebaluatzen da. Sistema horrek ondoko jarduera ebaluagarriak biltzen ditu:

Taldeko lanak, portzentaje hauekin ebaluatzen direnak:

· Praktikei buruzko txostenak (ordenagailukoak eta landa-praktikak): %10

· Hainbat lan (ariketak, aurkezpenak): %25

· GrAL formatuan idatzitako lanak, ahozko defentsa barne: %40

Azken proba, banakakoa, portzentaje hauekin ebaluatzen dena:

· Egin beharreko idatzizko proba: %15

· Test motako proba: %10



Ikasgaia gaindituta egongo da bi baldintza hauek betetzen badira:

· Irakasgaiaren azken nota, goian adierazitako ponderazioekin kalkulatua, 5 edo gehiagokoa da (10etik).

· Azken probako nota gutxienez 10etik 2,5ekoa da. Bestela, irakasgaia suspendituta egongo da batez besteko ponderatuaren arabera kalkulatutako notarekin, baina gehienez 4,5 notararekin.



Azken ebaluazioren sistema

Azken ebaluazioak proba bakarra du ikastaroan garatutako edukiei buruz, eta %100eko balioa du.



Uko egitea

Ebaluazio jarraituaren sisteman ohiko deialdiari uko egiteko, ikasleek uko egitearen berri eman beharko dute, ikasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Kasu horretan, kalifikazioa "Ez Aurkeztua" izango da.

Azken ebaluazioaren sisteman deialdi arruntari uko egiteko, aski izango da deialdiaren data ofizialean ez aurkeztea. Kasu horretan, kalifikazioa "Ez Aurkeztua" izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraituaren sistema

Ohiko deialdira ez aurkeztea edo bertan behera uztea erabaki duten ikasleek ebaluazio jarraituaren azken proba egingo dute eta taldeko lanei dagozkien ebaluazio jarraituaren kalifikazioei eusten ahalko diete.



Azken ebaluazioaren sistema

Azken ebaluazioak proba bakarra du ikastaroan garatutako edukiei buruz, eta %100eko balioa du.



Uko egitea

Ohiko deialdiko baldintza berberak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiaren eGela plataforman sartutako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gregorio Gil García. La energía en crifras. 2012. Editorial Marcombo.

Antonio Madrid. Guía Completa de las energías renovables y fósiles. 2012. Editor Antonio Madrid Vicente.

Pedro Francisco García. Energía solar fotovoltaica para todos. 2021. Editorial Marcombo.

International Energy Agency. World Energy Outlook 2023. IEA

Francisco Javier Rey, Eloy Velasco, Javier María Rey. Eficiencia energética de los edificios: certificación energética. 2018. Ediciones Paraninfo.

Antonio Madrid. Cogeneración, Trigeneración y microcogeneración. Sistemas eficientes de producción de energía. 2018. Editor Antonio Madrid Vicente.

Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía. Manuales de Energías Renovables: Minicentrales hidroeléctricas, Energía eólica, Energía solar térmica, Energía de la biomasa, Manual de geotermica. 2006-2008. IDAE.

Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía. Guía de autoconsumo colectivo (v.2). 2024. IDAE.

Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía. La bomba de calor en la rehabilitación energética de edificios. 2023. IDAE.

Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico. Plan Nacional Integrado de Energía y Clima 2021-2030.

Red eléctrica. Informe del sistema eléctrico 2023.

Instituto Tecnológico de Canarias. Energías renovables y eficiencia energética. 2008.

VV.AA. Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa. 2012. UPV/EHU.

Aldizkariak

Review of Environmental Economics and Policy
Sustainability
Energies

Web helbideak

Red eléctrica:
https://www.sistemaelectrico-ree.es
European Commission. Nearly zero-energy buildings:
https://energy.ec.europa.eu/topics/energy-efficiency/energy-efficient-buildings/nearly-zero-energy-buildings_en
Instituto Catalán de Energía. Edificios de consumo energético casi cero:
https://icaen.gencat.cat/es/energia/usos_energia/edificis/consum_nul
Instituto para la Diversificación Energética (IDAE):
https://www.idae.es
International Renewable Energy Agency (IRENA):
https://www.irena.org
International Energy Agency (IEA):
https://www.iea.org
Ente Vasco de la Energía (EVE):
https://www.eve.eus
Fundación Renovables:
https://fundacionrenovables.org
Asociación de empresas de energías renovables (APPA):
https://www.appa.es
Som energia:
https://www.somenergia.coop/eu
Goiener:
https://www.goiener.com
Comisión nacional de los mercados y la competencia (CNMC):
https://www.cnmc.es
Transport & Environment:
https://www.transportenvironment.org
Esios (mercados y precios de electricidad):
https://www.esios.ree.es/es#
Bornay:
https://www.bornay.com/es
Enair:
https://www.enair.es
Photovoltaic Geographical Information System (PVGIS):
https://re.jrc.ec.europa.eu/pvg_tools/en/tools.html
Global Solar Atlas:
https://globalsolaratlas.info/map
Global Wind Atlas:
https://globalwindatlas.info/en
IDAE. Mapa eólico ibérico:
https://www.mapaeolicoiberico.com
El observatorio critico de la energía:
http://www.observatoriocriticodelaenergia.org
Energías renovables:
https://www.energias-renovables.com
Diario renovables:
https://www.diariorenovables.com
Cleantechnica:
https://cleantechnica.com

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00 (1)

1-4

14:00-16:00 (2)

4-4

14:00-16:00 (3)

8-12

14:00-16:00 (4)

10-10

14:00-16:00 (5)

14-14

14:00-16:00 (6)

14-15

14:00-16:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

14:00-16:00 (1)

5-5

14:00-16:00 (2)

7-7

14:00-16:00 (3)

9-9

14:00-16:00 (4)

11-11

12:00-13:00 (5)

14:00-16:00 (6)

15-15

14:00-16:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

14:00-16:00 (1)

8-8

14:00-16:00 (2)

12-12

14:00-16:00 (3)

13-13

14:00-16:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

09:00-13:00 (1)

11-11

09:00-12:00 (2)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

14:00-16:00 (1)

10-10

14:00-16:00 (2)

11-11

14:00-16:00 (3)

12-14

14:00-16:00 (4)

15-15

14:00-16:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

14:00-16:00 (1)

11-11

12:00-13:00 (2)

12-12

14:00-16:00 (3)

14-14

14:00-16:00 (4)

15-15

14:00-16:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-9

14:00-16:00 (1)

10-10

14:00-16:00 (2)

11-11

14:00-16:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

09:00-13:00 (1)

11-11

09:00-12:00 (2)

Irakasleak