Animalien Biologia. Zoologia25225
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25225
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
DESKRIBAPENA
Metazooen (Animalia Erreinua) dibertsitatearen eta sailkapenaren ezagumendua da irakasgai honen ardatza. Animalia filum desberdinak aztertuko ditugu talde bakoitzaren soin-egitura morfologikoa ezagutu asmoz eta hau bizimodu eta ugal estrategia espezifikoekin lotuz. Filum bakoitzaren baitako sailkapena ikusiko dugu, erizpide diren ezaugarriak aztertuz eta hauen jarraipen ebolutiboa eginez. Ezagumendu ekologikoak ere jorratuko ditugu, beti ere ikuspegi filogenetikoa galdu barik eta animalia filum desberdinen eboluzioa ulertzeko lagungarri izango direlakoan. Azkenik, mehatxupeko espezieen identifikazioa egingo dugu, batez ere gure fauna hurbileko ornogabeena.
IRAKASGAIAREN ESPARRUA
Animalia Biologia. Zoologia ezinbesteko irakasgaia da Ingurumen Zientziak Graduko lehen mailan (bigarren lauhilabetean). “Natura Ingurunearen Oinarri Zientifikoak (M02)” moduluaren barnean dago. Irakasgai honek beharrezko ditu Graduko lehen lauhilabetean Biologia irakasgaian ikusitako oinarri teorikoen ezagutza. Batez ere, Biologia Zelular eta Histologia, eta Genetikari dagokienez, beharrezkoak izango bait dira animalien soin-egitura ezberdinak ulertzeko, berauen egitura, funtzionaltasuna eta eboluzioa interpretatzeko. Bestalde, irakasgai honetan lortuko diren ezagutza eta konpetentziak ezinbestekoak izango dira hurrengo mailatako irakasgaiak lantzeko; halaber Biodibertsitatea (2 maila), Ekologia (2 maila), Fauna eta Floraren Kudeaketa eta Kontserbazioa (3 maila) eta hautazkoak diren Casos Prácticos de Contaminación ambiental eta Landa Lanari Aplikatutako Teknikak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
KONPETENTZIAK
1.Animalien soin-egitura, bizimodua, ugalketa zein bizi-zikloekin loturiko oinarrizko kontzeptuak azaltzeko gaitasun egokia izan.
2.Animalien soin-egitura nagusiak eta hauen oinarrizko sailkapena ezagutu. Animalia filum nagusiak identifikatzeko gaitasuna izan, ekosistemikoki zein dibertsitateari dagokienez garrantzitsuak diren taldeak.
3.Animalien dibertsitateari buruzko ikuspegi zabala izan. Egungo dibertsitate morfologikoa ezagutzea.
4.Eboluzioaren mekanismo sortzailea ulertu, arbaso amankomunetik dibertsitate morfologikoa eratzeko.
5.Espezieen identifikaziorako baliagarriak diren gako dikotomiko, atlas, landa-gida eta informazio digitala erabiltzea.
6.Iturri ezberdinetako informazio zientifikoa erabiltzea, interpretatzea eta fitxa tekniko bat egitea.
IKASKETA EMAITZAK
1. Animalien deskribapenan zein beraien bizi-ziklo eta barne-organo nagusien deskribapena egiteko terminologia aproposa eta egokiro erabiltzen ditu.
2. Ezaugarri morfologikoen erabiliz badaki animalia talde nagusiak (biodibertsitateari dagokionez) sailkatzen filum eta klase mailaraino.
3. Animalia baten soin-egitura eta bizimoduaren arteko harremana ulertzen du, hala nola bere organoen funtzionamendua.
4. Lerro-ebolutibo ezberdinen sorrera ikuspegi kritikoz aztertzen ditu, arbasoetatik abiatuta eta moldapen morfologiko eta anatomiko berrien agerpena kontestu ekologiko-ebolutiboan barneratuz.
5. Idatzizko lana tekniko-zientifiko garatzen daki eta bibliografia modu egokian erabili eta aipatzen du.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Gaia Animalia Erreinua: Definizioa eta ezaugarri orokorrak. Bost Erreinuen Sistema. Espezie terminoaren kontzeptu morfologiko, biologiko eta filogenetikoa. Sistematika eta taxonomia Izendapen arauak.
2. Gaia Ontogenia. Orri blastodermikoak eta zeloma: kontzeptuak eta jatorria.
3. Gaia Morfologia eta promorfologia. Animalia Erreinuaren sailkapen klasikoa.
4. Gaia. Animalien ingurugiro-fisiologia. Tegumentua, elikadura, arnasketa,
zirkulazioa, eskrezioa eta osmoerregulazioa.
5. Gaia Ugalketa eta bizi-zikloak. Ugalketa sexual eta asexual motak. Larbak. Ziklo
zuzen eta ez-zuzenak. Espeziearen kontzeptuari buruz eta honen inplikazioak.
6. Gaia Metazoo diblastikoak. I: Poriferoak. Soin-egitura. Zelula-motak. Askonoide,
sikonoide eta leukonoide egitura-formak.
7. Gaia Metazoo diblastikoak II: Knidarioak. Polipo eta marmoka formak. Hidrozooak, Eszifozooak eta Antozooak. Soin-egitura eta bizi-zikloak.
8. Gaia Metazoo triblastiko azelomatuak: Platihelmintoak. Turbelarioak. Trematodo
monogeneo eta digeneoak. Zestodoak.
*Animali Erreinuaren filogenia berria eta zelomaren balio taxonomikoaz: Lophotrochozoa eta Ecdysozoa taldeak.
9. Gaia Metazoo triblastiko pseudozelomatuak: Nematodoak pseudozelomatuen eredu gisa.
10. Gaia Zelomatu protostomatuak I: Anelidoak. Soin-egitura. Poliketo, Oligoketo eta
Hirudineoen ezaugarri bereziak.
11. Gaia Zelomatu protostomatuak II: Moluskuak. Molusku aitzindariaren eredua.
Poliplakoforoak, Gastropodoak, Bibalboak, Eskafopodoak eta Zefalopodoak.
12. Gaia Zelomatu protostomatuak III: Artropodoak. Artropodizazio prozesua. Soineredu artropodiarraren forma eta funtzioa. Organo endokrinoak eta funtzioa
mudan.
13. Gaia Artropodoak: Kelizeratuak. Soin-egitura. Taldeko orden nagusiak. Adibideak.
14. Gaia Artropodoak: Krustazeoak. Soin-egitura. Taldeko orden nagusiak. Adibideak.
15. Gaia Artropodoak: Miriapodo eta Hexapodoak. Soin-egitura. Taldeko orden
nagusiak. Adibideak.
16. Gaia Zelomatu deuterostomatuak: Ekinodermatuak. Asteroideo baten soin-egitura. Ekinoideoak, Ofiuroideoak, Holoturoideoak eta Krinoideoak.
17. Gaia Kordatuak: Animalia kordatu ez-ornodunak. Urokordatuak eta
Zefalokordatuak. Kordatuen soin-egitura. Ornodunen jatorria.
18. Gaia Kordatuak: Ornodunak I. Klase nagusiak eta eboluzioa: Arrain agnatuak eta
gnatostomatuak. Kondriktioak. Osteiktioak.
20. Gaia Kordatuak: Ornodunak II: Tetrapodoak. Anfibioen agerpena. Amniotoak eta
lur lehorraren konkista. Narrastiak. Hegaztiak. Ugaztunak. Iberiar Penintsulako
tetrapodoen orden nagusiak.
Praktikak:
1. Ornogabe ez-artropodoen soin-egituraren azterketa
2. Artropodoen soin-egituraren azterketa
3. Ornodunen anatomia. Arrainak
MetodologiaToggle Navigation
Metodologian irakaslearen eskola magistralak zein gelan bertan ikasleek egin beharreko ariketa-galderak landuko dira.
Azken gaiak, ornodunak, teknika berritzaileak erabiliz landuko da. Horretarako, taldetan (5-6 pertsonako taldeak) gaiaren atal desberdinak landuko dituzte ikasleek.
Eskola praktikoak laborategian egingo dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
UPV/EHUko arautegiaren arabera (12.2 artikulua), graduko irakasgaietan egon daitezkeen bi ebaluazio moduak matrikulatutako ikasle guztiontzat hurrengo hauek dira: ebaluazio finala eta ebaluazio jarraitua. Ebaluazio finala egitea erabakitzen duten ikasleek idatziz jakinarazi beharko diote irakasleari, irakasgaia hasi eta bederatzi aste igaro baino lehen, Farmazia Fakultatearen web-orriko Araudiak atalean dagoen eskabide-inprimakia erabiliz. Ebaluazio jarraituaren kasuan, ikasleek ebaluazioaren zeregin guztiak garatu eta gainditu beharko dituzte (praktika koadernoa, fitxa teknikoa, ornodunei buruzko lana eta azken proba), eta praktiketara eta lanak garatzeko ikasgela lanorduetara aurkeztu beharko dute. Salbuespen gisa, ataletako bat gainditu gabe badago baina kalifikazioa 4.0 edo handiagoa bada, batezbestekoa egingo da gainerako ataletako kalifikazioekin, eta gainditu ahal izango da batez bestekoa 5.5 edo handiagoa bada. Ebaluazio jarraituari heltzen dioten ikasleek, gainera, bi azterketa partzial egiteko aukera izango dute irakasgaian zehar.
Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian Ohiko deialdian azaldutako ebaluaziorako irizpide berberak erabiliko dira eta ebaluazio jarraian indarrean dagoen kurtsoan lortu diren emaitzak mantenduko dira.
Ezohiko deialdiari uko egiteko, ez aurkeztea nahikoa izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Bai eGela plataforma birtualean nahiz ikasgela eta laborategian erabilitako informazio eta materialak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Puente, A., Altonaga, K. 2005. Zoologia orokorra. UEU
Aihartza, J. 2010. Ornodunak: anatomia, eboluzioa eta aniztasuna. UEU
Brusca, R.C y Brusca, G.C. (2005). Invertebrados (2ª edición). McGraw-Hill / Interamericana, 1005 pp
Díaz J.A. y Santos, T. (2000). Zoología. Aproximación evolutiva de la diversidad y organización de los animales. Madrid. Ed. Síntesis. 550 pp
Hickman C.P., Roberts,L.S., Keen, S.L., Larson, A., Anson, H.L., Eisenhour. (2016). Zoología. Principios Integrales de Zoología (14 ed.). McGraw-Hill / Interamericana, 1022 pp.
Kardong, A. (1999). Vertebrados (2ª edición). Anatomía comparada, función, evolución. Editorial McGraw-Hill. Interamericana. 732 pp.
Ruppert, E.E. y Barnes, R.B. (1996). Zoología de los Invertebrados (6ª edición). Barcelona. McGraw-Hill / Interamericana. 1114 pp
Villee C.A., Walker, W.F. y Barnes, R.D. (1987). Zoología. McGraw-Hill / Interamericana. 971 pp.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Bea, A. (1999). Vertebrados amenazados del País Vasco. Ed. Gobierno Vasco. Vitoria.
Doadrio, I. (2001). Atlas y libro rojo de los peces continentales de España. Edición: DGCONA-CSIC. Ministerio de Medio Ambiente.
Martí, R., Del Moral, J.C. (2003). Atlas de las aves reproductoras de España. Edita: DGCONA-SEO/Birdlife. Ministerio de Medio Ambiente.
Palomo, L.J. y Gisbert, J., Blanco, J.C. (2007). Atlas y libro rojo de los mamíferos terrestres de España. Edita: Ministerio de Medio Ambiente. Madrid.
Pleguezuelos, J.M., Márquez, R., Lizana, M. (2002). Atlas y libro rojo de los anfibios y reptiles de España. DGCONA-AHE. Ministerio de Medio Ambiente. Madrid.
Templado, J., Calvo, M., Garvía, A., Luque, A.A., Maldonado, M., Moro, L. (2004). Guía de invertebrados y peces marinos protegidos por la legislación nacional e internacional. Edita: Organismo Autónomo de Parques Nacionales. Madrid.
Verdú, J. R. y Galante, E., eds. (2009). Atlas de los Invertebrados Amenazados de España (Especies En Peligro Crítico y En Peligro). Dirección General para la Biodiversidad, Ministerio de Medio Ambiente, Madrid, 340 pp.
Aldizkariak
Journal of Zoology
Quercus
Web helbideak
Fauna Ibérica: Animales de España y Portugal
https://www.itis.gov/
Tree of Life Web Project
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-23 | 17:00-18:00 (1) | ||||
20-25 | 17:00-18:00 (2) | ||||
21-26 | 16:00-17:00 (3) | ||||
21-35 | 16:00-17:00 (4) | ||||
24-24 | 17:00-18:00 (5) | ||||
24-34 | 17:00-18:00 (6) | ||||
32-35 | 17:00-18:00 (7) | 17:00-18:00 (8) | |||
34-35 | 17:00-18:00 (9) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
23-23 | 10:30-13:30 (1) | ||||
24-24 | 09:00-13:30 (2) | 09:00-12:00 (3) | 09:00-13:30 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
30-30 | 10:00-13:00 (1) |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-23 | 15:00-16:00 (1) | ||||
20-24 | 18:00-19:00 (2) | ||||
20-25 | 18:00-19:00 (3) | ||||
21-35 | 15:00-16:00 (4) | ||||
24-24 | 14:00-16:00 (5) | ||||
28-28 | 17:00-18:00 (6) 18:00-19:00 (7) | ||||
29-29 | 18:00-19:00 (8) | ||||
30-30 | 15:00-16:00 (9) | ||||
31-34 | 15:00-16:00 (10) | ||||
34-34 | 14:00-16:00 (11) | ||||
35-35 | 09:00-12:00 (12) 14:00-15:00 (13) 15:00-16:00 (14) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
- Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-26 | 09:00-13:00 (1) | ||||
27-27 | 09:00-13:00 (2) | 09:00-13:00 (3) | |||
28-28 | 10:00-13:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-26 | 09:00-13:00 (1) | 09:00-13:00 (2) | 09:00-13:00 (3) | ||
28-28 | 10:00-13:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
30-30 | 10:00-13:00 (1) |
Irakasleak
46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
30-30 | 13:00-16:00 (1) |