XSLaren edukia

Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz28278

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oharrak: Gida hau euskaraz bakarrik dago ikasgaia euskaraz bakarrik ematen delako eta batez ere euskarazko baliabideak aztertzen direlako.



'Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' ikasgaia Ingeniaritzako Graduaren laugarren mailan eskaintzen da, lehenbiziko lauhilekoan, eta 'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' ikasgaiaren oinarria da nolabait, zeina gradu eta maila berean eskaintzen den, bigarren lauhilekoan. Hautazko ikasgaiak dira biak.



Graduaren azken mailako ikasgaia denez, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat Gradu Amaierako Lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko; baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea.



Ikasgai honen helburua da ingeniari eta zientzialari euskaldunek euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz ohartzea. Izan ere, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea ahoz zein idatziz.



Ikasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, ahozko aurkezpen akademikoak e.a. Nolanahi ere, ikasgai honetan berariaz sakontzen da idatzizko testuetan, eta testu horien bereizgarriak diren terminologia eta adierazpideetan. Gradu Amaierako Lana prestatzeari begira ere, oso baliagarria da ikasgaia, txosten zientifikoak idazteko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, ikasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



Gutxieneko euskara maila izan beharko du ikasleak ikasgai hau egiteko (C1 mailara bidean).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Ikasgai honetan hautazko ikasgaien berariazko gaitasunetatik ondoko hauek landuko dira:

M05OP5 - Informazioa bilatzea eta hautatzea, ahoz edo idatziz komunikatzea, txosten eta proiektuak idaztea, dokumentazioa kudeatzea.

M05OP6 - Euskararen erabilera sustatzea komunikazio teknikorako hizkuntza gisa, kontsulta linguistikoetarako tresnen erabilerarako trebetasuna.



IKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan Ingurumen Ingeniaritzako Graduan aurreikusten diren honako gaitasun orokorrak izango dira jo-puntuan:

2. G. Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta ingurumen-ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

5. G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

7. G. Ingurumen-ingeniaritzaren eremuan proiektuak eta txostenak idazten eta garatzen parte hartzeko jakintza izatea, eta ingurune hartzaileetako (atmosfera, ura eta lurzoruak) industria- eta hiri-jardueren inpaktua txikiagotzea ahalbidetuko duten instalazioen diseinuan, proiektuan eta egikaritzean parte hartzea..



OINARRIZKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan honako oinarrizko gaitasuna landuko da:

CB4 - Ikasleek publiko espezializatu zein ez espezializatu bati informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititu ahal izatea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK. Gaitasun horien bidez, honako gaitasun transbertsalak garatzeko aukera izango du ikasleak:

G005 - Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza arloko ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

G011 - Diziplina anitzeko taldean eta testuinguru eleanitzean lan egiteko gaitasuna.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK. Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartu du, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzen du testuinguru horretan.

-Informazio zientifikoa bilatzen, ulertzen, sintetizatzean eta kritikoki aztertzen du.

-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adosten, aurkezten eta argudiatzen ditu, elkarlana baliatuta.

-Kontsulta-tresnak erabiltzen ditu (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzen ditu (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

-Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzen ditu, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

EDUKI TEORIKOAK:

Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…



2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, termino-zerrenda elebidunak/eleaniztunak lantzearen bidez, eta testu entziklopedikoen eta akademikoen ekoizpenaren bidez.



3. GAIA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio-maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, testu zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.



MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta ikaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • PROIEKTUAK (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea.



UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko ikasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko ikasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Ikasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek <> kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada ikasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aitzitik, azken probaren pisua bada ikasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko ikasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio ikasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 30

Testa % 20

Proiektuak % 50



Bukaerako azterketa:

-Ikasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko formatu bera duen azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du:

-Ikasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



AZTERKETA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGela plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Gehiago sakontzeko bibliografia

BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014). Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. eta FELIU, J. (ed.) (2001). La terminología científico-técnica: reconocimiento, análisis y extracción de información formal y semántica. Barcelona: IULA. Universitat Pompeu Fabra.
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREME, Ph. eta LEA, M.R. (2005). Escribir en la universidad. Barcelona: Gedisa.
FIGUERAS, C. (2001). Pragmática de la puntuación. Barcelona: Octaedro-EUB.
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018). Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VÁZQUEZ, G. (Koord.) (2001). Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía? Madrid: EDINUMEN
ZABALA, I. (1995). “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (1997). “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000). “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000). “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129

Aldizkariak

Elhuyar
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/

Web helbideak

https://www.euskaltzaindia.eus/
https://www.hiztegia.net/
https://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
https://www.euskara.euskadi.net
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
https://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
https://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
https://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
https://blogsanidadanimal.com/eu/
https://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

13:30-14:30 (1)

1-6

14:00-15:00 (2)

9-13

14:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (3)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

14:00-15:00 (1)

10-10

14:00-15:00 (2)

11-12

14:00-15:00 (3)

13-13

14:00-15:00 (4)

14-14

13:00-15:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (3)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (4)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (5)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-14:00 (1)

1-13

14:00-15:00 (2)

3-3

13:00-14:00 (3)

5-5

13:00-14:00 (4)

5-9

14:00-15:00 (5)

7-8

14:00-15:00 (6)

10-13

14:00-15:00 (7)

14-14

14:00-15:00 (8)

14:00-15:00 (9)

14:00-15:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (3)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (4)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (5)
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (6)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (7)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (8)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (9)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (10)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-13

13:00-14:00 (1)

2-2

13:00-14:00 (2)

4-4

13:00-14:00 (3)

5-9

13:00-14:00 (4)

6-6

13:00-14:00 (5)

7-8

13:00-14:00 (6)

10-11

13:00-14:00 (7)

12-13

13:00-14:00 (8)

14-14

13:00-14:00 (9)

13:00-14:00 (10)

13:00-14:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (3)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (4)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (5)
  • P0B 11I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (6)
  • P0B 8I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (7)
  • P0B 8I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (8)
  • P0B 8I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (9)
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (10)
  • P0B 8I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (11)