Breadcrumb

Sarrera-ingurumen-ingeniaritzako-gradua

Ingurumen Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingurumen Ingeniaritzako Gradua - Aurkezpena

Gizarteak gero eta garrantzi handiagoa ematen dio gure ingurunea zaintzeari, eta era askotakoak dira ingurumen arloan ditugun erronkak: klima aldaketa, kutsadura, habitatak suntsitzea, baliabide naturalen eskasia, hondakinak… Neurri gabeko garapenak eta baliabideen kontrolik gabeko ustiapenak arazo horiek guztiak sortzen dituzte, eta erronka hauei nola aurre egin jakingo duten profesionalak behar ditugu.

Ingurumen Ingeniaritzako Graduak tresnak eta baliabideak emango dizkizu, industria, ekonomia eta gizarte arloan egiten ditugun jardueren inpaktu ekologikoa baloratzeko, eta ingurumen arazo bat identifikatzen, aztertzen, diagnostikatzen eta deskribatzen lagunduko dizu, baita arazo hori konpontzen edo saihesten ere.

Titulu honek emango dizun prestakuntzaren bidez, gai izango zara teknologia garbien garapenaren bidez kutsadura sortzea saihestuko duten neurriak proposatzeko, baita sortutako emisioen efektua ahalik eta gehien txikitzeko instalazioak diseinatu, proiektatu eta exekutatzeko ere.

Gainera, aukera izango duzu hiru aipamen hauetako batean espezializatzeko: Atmosfera eta Zarata, Hondakinak eta Lurzoruak, eta Urak.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

7,070 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-ambiental-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gizarteak ingurumenaren babesarekiko eta jasangarritasunarekiko duen interesak gero eta profesional gehiago eskatzen du arlo honetan.
  • Graduari esker, ingurumen arazoei ebazpide eta konponbide teknikoak emateko behar diren tresnak izango dituzu.
  • Lanerako eremu zabala. Lan egiteko aukerak, eremu anitzetara hedatzeaz gainera, ugariak dira.
  • Espezializatzeko abagune interesgarriak: atmosfera eta zarata, ura eta hondakinak eta lurzoruak.

ingurumen-ingeniaritzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Ingurumena hobetzea eta babestea interesatzen bazaizu, xede horrekin konprometituta bazaude, eta trebea bazara matematika, fisika, kimika eta marraketa bezalako irakasgaietan, Ingurumen Ingeniaritzako Gradua titulu ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Ingurumen arloko ingeniaritza eta aholkularitza enpresak.
  • Ingurumen arloko eraikuntza eta instalazio enpresak: ingurumen inpaktuaren azterketa, kalitate arauak ezartzea, ingurumen auditoriak.
  • Ingurumen zerbitzuen enpresak: kudeaketa, ustiapena eta kontrola.
  • Arriskuen prebentzioa eta ingurumena.
  • I+G+b zentroak.