XSLaren edukia

Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak27838

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27838

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.22.533.75
Laborategiko p.69
Landa p.1.52.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen ingeniaritzan graduatzen den ikasleak ingurumenaren zaintza, ingurumenak izan ditzazkeen eraginen zaintza eta ingurumenaren kalitatearen hobekuntza ditu helburu nagusi. Hauez gain, graduatuak baliabide edo errekurtso ez-iraunkorren erabilerarak sortzen dituen arazoei aurre egin beharko dio: hondakinen sorrera, ur kutsatuen tratamendua, airearen eta lurzoruaren kutsadura... orokorrean, hiri eta industria ekintzek ingurumenean sortzen dituzten eraginei hain zuzen ere .



"Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak" Ingurumen Ingeniaritzako 3. mailako lehen lauhilabetekoan ematen den eta M04 moduluari (Ingurumen Ingeniaritza) dagokion nahitaezko irakasgai bat da. Irakasgai hau ingeniaritzaren ikuspuntutik bideratuko da eta era praktiko batean ingurumen eraginak murrizteko industrian erabiltzen diren oinarrizko eragiketa garrantzitsuenak ikusten dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan ingurumen ingenieritzan aplikatzen diren tratamendu eta prozedura nagusiak ezagutu, ulertu, eta disenatzeko ingeniaritzaren oinarriak aztertuko dira. Ezagutza hauen bitartez ikasleak ingurumenarekin harremana izan dezakeen beste edozein eragiketari ekinteko gaitasunak izan beharko ditu.



Irakasgai honetan ikasleak garatuko beharreko GAITASUNAK honako hauek izango dira:



IA2 - Gaitasuna ingurumen-arloan garrantzia duten prozesuak eta sistemak analizatzeko, diseinatzeko, simulatzeko eta optimizatzeko, naturalak nahiz artifizialak.



IA3- Gaitasuna ingurumen-arazoetarako ingeniaritzako soluzioen diseinuan, proiektuan eta exekuzioan parte hartzeko, estrategia alternatiboen ebaluazioa eta kontrol- eta segurtasun irizpideak barne.



IA4 - Ezagutzak edukitzea materia eta energia balantzeei, bioteknologiari, materia-transferentziari, bereizketa-operazioei, erreakzio kimikoaren eta biologikoaren ingeniaritzari, erreaktoreen diseinuari eta lehengaien eta baliabide energetikoen balorizazio eta transformazioari buruz.



IA5- Ingurumen-ingeniaritzaren arloan, ezagutzak edukitzea esperimentazio aplikatuko prozeduren diseinu eta kudeaketari, eta fenomenoen eta sistemen modelatuari buruz; jariakinen jariatze-sistemak, bero-transmisioa, materia-transferentziako operazioak, erreakzio kimikoen zinetika eta erreaktore kimikoak eta biologikoak.



IA7 - Oinarrizko ezagutzak edukitzea ingurumen-teknologietan, giza jardueren ingurumen-inpaktua ebaluatu eta zuzentzeko.





Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko IKASKUNTZA EMAITZAK honako hauek izango dira:



- Programan agertzen diren gai baten edo gai batzuen laburpen eta azalpen garbia egitea. Irakasleek modu anitzetan eginiko galderen bidez eginiko elkarrizketak, gai hauei buruz eginiko laburpenak eta gidoiak erabiliz.



- Materia eta energia balantzeak, materia garraioa eta bereizketa eragiketen diseinu eta dimentsionamendua dakarten kasu praktikoen ebazpena egitea.



- Kutsadura tratatzeko instalazio bat diseinatu eta dimentsionatzea.



- Talde-lanean, ingurune heleanitz eta jakintza-alor anitzeko ingurunetan lan egiteko trebetasuna izatea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiak hurrengo 4 ataletan banatzen dira:



LEHENENGO ATALA: INGURUMEN INGENIARITZA ARLOKO OINARRIZKO ERAGITEN SARRERA



1. Gaia. Ingurumen ingeniaritza arloko onarrizko eragiketen sarrera.

2. Gaia. Masa balantzeak

3. Gaia. Masa eta energia balantzeak



BIGARREN ATALA: MATERIA TRANSFERENTZIA ETA OREKA ETAPA BIDEZKO BEREIZKETA ERAGIKETAK



4.Gaia. Materia transferentziaren oinarriak eta tresnak. Oreka etapa bidezko bereizketa eragiketen oinarriak



HIRUGARREN ATALA: BEREIZKETA ERAGIKETAK



5. Gaia. Absorzioa

6. Gaia. Destilazioa

7. Gaia. Adsorzioa eta ioi-trukea

8. Gaia. Lixibiazioa

9. Gaia: Mintzen bidezko eragiketak



LAUGARREN ATALA: PRAKTIKAK

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren irakaskuntza hurrengo errekurtsoak erabiliz burutuko da:





- IKASGAI MAGISTRALAK ETA GELA PRAKTIKAK



Saio hauetan gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko legeak aurkeztuko dira, eta irakasgaiarekin erlazionatuta dauden problemak eta kasu praktikoak ebatziko dira. Jarduera horietan, ikasleek laguntza-materiala izango dute ikus-entzunezko baliabideen bidez. Material hau eGela plataforman eskuragarri egongo da ikasgaiaren hasieratik.



Aurkeztutako kontzeptuak argitu ahal dituzten adibide esanguratsuak ikasleekin eztabaidatuko dira, batik bat eguneroko bizitzarekin eta industriaren errealitatearekin zerikusia dutenak.





- PROBLEMAK



Gai bakoitzean galdera teorikoak eta problema numerikoak proposatuko dira. Helburua ikasleak aurkeztutako gaien aspekturik garrantzitsuenak sakonago ulertzea eta garatu beharreko gaitasunak errazago lortzea da. Enuntziatu guztiak eGela plataforman egongo dira eskuragarri.



Gainera, irakasleak eGela plataforman eskuragarri dauden problemen bildumako ariketa batzuk aukeratuko ditu, eta ikasleek entregatu egin beharko dituzte (entregagaiak). Entregagai horiek ebaluazio jarraituaren zati gisa ebaluatuko dira.







- PRAKTIKAK.



Irakasgaiaren edukiarekin zerikusia duten eta derrigorrezkoak diren praktikak burutuko dira. Ikasle bakoitzak, praktikak bukatzerakoan, egindako lana laburbiltzen duen txosten bat entregatu beharko du. Txosten hori ebaluazio jarraituaren zati gisa ebaluatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Entregagaiak: notaren %15. Irakasleak aukeratutako ariketak, ikasleak entregatu beharko dituenak, ebaluatuko dira. Jarduera hau ebaluazio jariatuaren zatitzat hartuko da. Lortutako nota mantendu egingo da ezohiko deialdirako.



- Praktikak: notaren %15. Praktikak ikasleek emandako txostenen bidez ebaluatuko dira. Jarduera hori ebaluazio jariatuaren zatitzat hartuko da. Lortutako nota mantendu egingo da ezohiko deialdirako.



- Idatzizko probak (teoriko-praktikoa): notaren %70. Idatzizko lehen proba bat egingo da I. blokeari dagokion ikasgaia eman ondoren. Bertan, bloque horretako edukiak ebaluatuko dira. Idatzizko lehen proba hori irakasgaiaren azken notaren %35 da, eta gutxienez 5.0 nota lortu beharko da gainditzeko. Ondoren, idatzizko bigarren proba bat egingo da azterketen ohiko deialdian. Idatzizko lehen proba gaindituz gero, ikaslea II. eta III. blokeetako edukietatik soilik ebaluatu beharko da, eta idatzizko bigarren proba azken notaren %35 izango da. Idatzizko lehen proba gainditu ezean, ikaslea I., II. eta III. blokeetako edukiez ebaluatu beharko da, eta idatzizko bigarren proba azken notaren % 70 izango da.



Irakasgaia gainditu ahal izateko, proba idatzietan 4.5eko batez besteko nota lortu beharko da, eta planteatutako ebaluazio-jarduera guztietan (entregagaiak, praktikak eta idatzizko probak) 5.0ko batez besteko nota. Idatzizko lehen proba gainditu baina irakasgaia gainditu ez bada, idatzizko lehen probako nota mantenduko da ezohiko deialdirako.



Hala ere, graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiak jasotzen duen bezala, ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraituko sisteman parte hartu duten ala ez alde batera utzita (entregagarriak, praktikak eta idatzizko lehen proba). Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egiten diotela. Irakasgai honen kasuan (15 aste), idazkia 9. astea baino lehen bidaliko da lauhilekoaren hasieratik, eta irakasgai horretako irakasleari emango zaio.



Ebaluazio jarraituari uko egin ezkero (laborategiko praktikak + entregagaiak), ohiko deialdiko azken ebaluazioan egin beharrekoa honako hau izango da:



a) Azken idatzizko proba bat. Idatzizko lehen proba gaindituz gero, ikaslea II. eta III. blokeetako edukietatik soilik ebaluatu beharko da, eta idatzizko bigarren proba azken notaren % 35 izango da. Idatzizko lehen proba gainditu ezean, ikaslea I., II. eta III. blokeetako edukiez ebaluatu beharko da, eta idatzizko bigarren proba azken notaren % 70 izango da.



b) Laborategiko proba bat (azken notaren % 30). Proba horretan, ikasleak praktikari buruzko galdera teoriko-praktiko batzuei erantzun beharko die, bai eta ikasgaian emandako edukiei buruzko galdera teorikoei ere.



Irakasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez 4.5eko nota lortu beharko da azken proba idatzian, eta 5.0ko batez besteko nota planteatutako ebaluazio-jarduera guztietan (azken proba idatzia eta laborategiko proba).

Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



Ohiko deialdian ebaluazio jarraituari uko egin ez dioten ikasleek mantendu dezakete deialdi horren ebaluazio jarraituan lortutako nota (entregagaiak eta praktikak), eta azken proba idatzi bat baino ez dute egin beharko. Ohiko deialdian idatzizko lehen proba gaindituz gero (azken notaren % 35), ikaslea II. eta III. blokeetako edukietatik soilik ebaluatu beharko da, eta azken proba idatzia azken notaren % 35 izango da. Ohiko deialdiko idatzizko lehen proba gainditu ezean, ikaslea I., II. eta III. blokeetako edukietatik ebaluatu beharko da, eta azken proba idatzia azken notaren % 70 izango da.



Irakasgaia gainditu ahal izateko, proba idatzietan 4.5eko batez besteko nota lortu beharko da, eta planteatutako ebaluazio-jarduera guztietan (entregagaiak, praktikak eta idatzizko probak) 5.0ko batez besteko nota.



Ebaluazio jarraituari ofizialki uko egin dioten ikasleek (entregagaiak eta praktikak) honako hauek egin beharko dituzte:



a) Azken idatzizko proba bat. Ohiko dehialdian idatzizko lehen proba gaindituz gero, ikaslea II. eta III. blokeetako edukietatik soilik ebaluatu beharko da, eta azken idatzizko proba azken notaren % 35 izango da. Ohiko deialdian idatzizko lehen proba gainditu ezean, ikaslea I., II. eta III. blokeetako edukiez ebaluatu beharko da, eta iazken idatzizko proba azken notaren % 70 izango da.



b) Laborategiko proba bat (azken notaren % 30). Proba horretan, ikasleak praktikari buruzko galdera teoriko-praktiko batzuei erantzun beharko die, bai eta ikasgaian emandako edukiei buruzko galdera teorikoei ere.



Irakasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez 4.5eko batez besteko nota lortu beharko da azken proba idatzian, eta 5.0ko batez besteko nota planteatutako ebaluazio-jarduera guztietan (azken proba idatzia eta laborategiko proba).



Ezohiko deialdia gainditzen ez bada, ez da notarik gordeko hurrengo ikasturterako.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman irakasgaiaren gai-zerrenda eta praktika gidoiak formato elektronikoan ikasleentzat eskuragarri egongo dira. Horretaz aparte, gai bakoitzaren problema-zerrenda agertuko da. Honen helburua klaseak errazago jarraitzea eta gaien ulermena erraztea da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Robert H. Perry, Manual del ingeniero químico, volumen III. Don W. Green. Editorial: McGraw Hill, 7ª edición. 2001

- McCabe W.L., Smith J.C. y Harriot P. Operaciones básicas en Ingeniería Química (6ª Edición). McGraw-Hill (2002).

- R.M. Felder y R.W. Rousseau, 'Principios elementales de los procesos químicos' 2ª Edición. Addison-Wesley Iberoamericana (1991).

- G.V. Reklaitis, 'Balances de materia y energía' Nueva editorial Iberoamericana (1986).

- Turton, R., Bailie, R.C., Whiting, W.B., Shaeiwitz, J.A. 'Analysis, synthesis, and design of chemical processes', Ed. Prentice Hall Int. Series in the physical and chemical engineering sciences., 1998.

- Treybal RE. 'Operaciones de Transferencia de Masa'. McGraw-Hill (1988)

- Kehlhofer RH, Warner J, Nielsen H & Bachmann R. Combined-Cycle Gas Steam Turbine Power Plants. PennWell (1999)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Edgar, T.F.; Himmelblau, D.M. y Lasdon, L.S. Optimization of Chemical Processes. Ed. McGraw-Hill, 2001.
- Himmelblau, D.M. y Bischoff, K.B. Análisis y Simulación de Procesos. Ed. Reverté, 1992.
- Calleja, G.; García, F.; De Lucas, A.; Prats, D. y Rodríguez, J. 'Introducción a la Ingeniería Química'. Ed. Síntesis. Madrid, 1999.
- Henry J.G. y Heinke, G.W. 'Ingeniería Ambiental'. Ed. Prentice Hall. México, 1999.
- Geankoplis C.J. Procesos de transporte y operaciones unitarias (4ª edición). CECSA. (2006).
- King C.J. Procesos de separación. Reverté (1980).
- Cussler E.L. Diffusion. Mass transfer in fluid systems. Cambridge University Press. 2 Ed. (1997).
- Henley E.J. y Seader J.D. Operaciones de separación por etapas de equilibrio en Ingeniería Química. Reverté (1988).
- Wankat P.C. Separations in Chemical Engineering. Equilibrium Staged Separations. Elsevier Science Publishing (1988).

Web helbideak

http://eippcb.jrc.ec.europa.eu/reference/
www.sciencedirect.com
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:30-13:30 (1)

3-3

12:00-14:00 (2)

7-14

11:30-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:00-13:30 (1)

6-6

12:00-13:30 (2)

7-14

12:00-13:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P2I 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

11:00-14:00 (1)

14-14

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1B 1L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (1)
  • P1B 1L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN I (2)

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-12:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-12:00 (1)

2-5

10:00-12:00 (2)

3-3

12:00-14:00 (3)

6-6

10:00-12:00 (4)

7-7

10:00-12:00 (5)

8-14

10:00-12:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:00-09:30 (1)

2-5

08:00-09:30 (2)

6-6

12:00-13:30 (3)

6-7

08:00-09:30 (4)

8-8

08:00-09:30 (5)

9-14

08:00-09:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P3M 4A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

11:00-14:00 (1)

14-14

11:00-14:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-12:30 (1)

Irakasleak