XSLaren edukia

Irakasleak

XABIER AMEZUA LASUEN

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
xabier.amezua@ehu.eus

Industria Teknologiaren Ingeniaritzan graduatua (2017), Industria Ingeniaritzan masterra (2019) eta Proiektuen Ingeniaritzan doktorea (2023) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa ezagutza arloko irakasle laguntzailea UPV/EHUn, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailera atxikita. Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa ezagutza arloko irakasgaiak irakasten ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan, ingeniaritzako gradu desberdinetan (Industria Teknologiaren Ingeniaritza, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza, Ingurumen Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektrikoa eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza). DEHI ikerketa taldean (www.ehu.eus/dehi) ikertzen du, ordenagailuz lagundutako diseinuaren eta horrekin erlazionaturiko alderantzizko ingeniaritza eta fabrikazio aditiboaren eremuetan, bereziki, eremu horietako baliabideak odontologiako lan-fluxu digitaletan integratzeko. Erakunde publikoen deialdi lehiakorren bidez finantzatutako 3 ikerketa proiektutan parte hartu du eta JCR aldizkarietan argitaratutako 10 artikuluren eta estatuko zein nazioarteko biltzarretan aurkeztutako 10 komunikazio baino gehiagoren egilekidea da.