Irakasleak
UGUTZ GARITAONAINDIA ANTSOATEGI
- Ezagutza arloa
- Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- ugutz.garitaonaindia@ehu.eus
Industria Ingeniari Teknikoa, Mekanika berezitasuna (1997), Industria Antolakuntzako Ingeniaria (2004) eta Doktorea (2015) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
UPV/EHUko irakasle hasi zen Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (1998-2006) eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan jarraitzen du (2006-gaur arte).
Irakaskuntza Ingeniaritza Mekanikoa Sailean garatu du. Azken urteetan Egituren Teoria materiarekin erlazionatutako irakasgaiak emanez Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoa Graduetan. Honetaz gain, 80 Gradu Amaierako Lan inguru zuzendu ditu eta "Mekanika Ikastaroa" liburua euskarara itzultzerakoan begiraletza zientifikoa egin du.
Ikerketa eta transferentziari dagokionez, 2015ean "Análisis y optimización del comportamiento mecánico de implantes dentales mediante simulación numérica" izenburua duen tesia irakurri zuen. Egilekide 2 artikulu zientifikoetan, 15 ekarpen egin ditu estatuko zein nazioarteko biltzarretan eta enpresekin egindako 3 hitzarmenetan parte hartu du. Gaur egun, "Materialen Mekanika" ikerketa-taldeko partaidea da.
Kudeaketari dagokionez, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Sekzioko Koordinatzaile (2001-2004). Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan: Ingeniaritza Zibila Graduko Koordinatzaile (2014-2019) eta Gizarte Erantzukizunaren eta Ikasleen Zuzendariorde (2017-2021).