Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Bere eremuan azpiegiturak mantendu, kontserbatu eta ustiatzeko gaitasuna.
- Bere eremuan baliabide hidrauliko eta energetikoak mantendu eta kontserbatzeko gaitasuna.
- Bere eremuan lurgaineko edo lurpeko uren inguruko azterketak egiteko eta kaptazioak diseinatzeko gaitasuna.
- Bere eremuan lurralde-plangintzari eta azpiegituren inguruko ingurumen-alderdiei buruzko azterketak egiteko gaitasuna.
- Bere eremuan obrak proiektatu, ikuskatu eta zuzentzeko gaitasuna.
- Enpresa-kudeaketako teknikak eta lan-arloko legeria ezagutzea eta aplikatzeko gaitasuna izatea.
- Herri-lan baten eraikuntzan planteatzen diren baldintzapen tekniko eta legal ugariak ulertzea eta metodo kontrastatuak eta teknologia egiaztatuak erabiltzeko gaitasuna izatea eraikuntzan eraginkortasunik handiena lortzeko, betiere ingurumena errespetatuz eta herri-laneko langileen eta erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna babestuz.
- Herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean jardutean beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna.
- Herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko trebakuntza zientifiko-teknikoa izatea eta aholkularitza, azterketa, diseinu, kalkulu, proiektu, eraikuntza, mantentze, kontserbazio eta ustiapenari lotutako funtzioak ezagutzea.
- Ingeniaritza zibilaren historia ezagutzea eta eraikuntza -oro har- eta herri-lanak -bereziki- aztertu eta balioesteko trebakuntza izatea.
- Jarduerarako beharrezkoa denean, lan-taldeetan txertatzea.