Irakasleak
MARIA DEL PUY ARRUTI MARTINEZ
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Saila
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- puy.arruti@ehu.eus
Zientzia Fisikoetan Lizentziaduna (1995) eta Doktorea (2010) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
1996. urtetik Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) irakaslea da, 2010. urtetik unibertsitate-irakasle titularra izanik. Ingeniaritza Elektrikoaren arloko irakasgai batzuk (Elektromagnetismoa, Material Elektriko eta Magnetikoak, Teknologia Elektrikoa, Goi-Tentsioko Instalazioak, etab.) Ingeniaritzako unibertsitate-titulazio ezberdinetan (Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Zibila, etab.) irakatsi ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak bere irakaskuntza-jarduerari bikaintasun-aintzatespena eman dio. Zirkuituen Teoriari buruzko Elhuyar argitaletxeak publikaturiko liburu baten egilekidea da.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Donostia) Industria-arloko Gradu, gradu-ondoko, I+G+b eta ikasleen zuzendariordea (2013-2017) izan da.
13 zientzia-artikulu ditu eta 6 liburu-kapituluren egilekidea da. Konkurrentzia-deialdiko 10 ikerkuntza-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, horietako 2tan ikerlari nagusia izanik. Bere ikerkuntzaren ardatzak material nanokonposatuen ezaugarri elektriko eta magnetikoak eta karakterizazioa dira. CNAIk emandako ikerkuntza-seiurteko bat du.