Irakasleak
JULIAN ESTEVEZ SANZ
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- julian.estevez@ehu.eus
Gaur egun, Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakasle elkartua naiz eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) atxikita nago. Azken urteetan Ingeniaritza Mekanikoko, Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko graduarekin lotutako irakasgai desberdinak irakatsi ditut.
Industria ingeniaria naiz, eta informatika ingeniaritzan doktorea. Ikerketa lana UPV-EHUko Inteligentzia Konputazionaleko Taldean egiten dut, euskal unibertsitate sisteman A talde gisa aitortua izan dena. Nire ikerketaren interesak robotika mugikorra, ikaskuntza automatikoari aplikatutako adimen artifiziala eta datuen analisia dira.
Gainera, urteak daramatzat zientzia eta teknologiaren hedapen aktiboa sare sozialetan, prentsan eta ekitaldi publikoetan.