Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Zibileko Graduak sarbidea ematen du herri lanen ingeniari teknikoaren lanbide arautura (CIN/307/2009), eta Eraikuntza Zibilak espezialitateari dagozkion gaitasunak ematen ditu.
Hirien garapena oso lotuta dago pertsonen bizimodua errazten duten azpiegituren eraikuntzarekin. Errepideak, tunelak, zubiak, portuak edo aireportuak oso garrantzitsuak izan dira komunikazioen bilakaeran eta hobekuntzan. Ingeniaritza zibilik gabe pentsaezina litzateke halakoak egitea.
Ingeniaritza Zibileko Graduak prestakuntza tekniko egokia emango dizu obra zibiletako eta hidrologiako proiektuen etapa guztiak betetzeko (plangintza, proiektua, exekuzioa, ustiapena, kontrola eta ebaluazioa), irizpide zientifiko-teknikoekin eta erantzukizun sozialeko irizpideekin, eta baliabideak zentzuz, eraginkortasunez eta modu jasangarrian erabiliz.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
7,290 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
75 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Prestakuntza sendoa, oinarrizko eta komunikazio azpiegituren inguruan: errepide sare, trenbide, aireportu eta besteren diseinua, eraikuntza eta gestioa.
- Etengabe berritzen den ingeniaritza, profesional kualifikatu ugari behar dituena.
- Aintzat hartzen dira azpiegituren jasangarritasuna eta, ingurumenean behar bezala, egokiro, txertatu beharra.
- Gaitasun osoa ematen du proiektuak sinatzeko eta, zein bere kontura, lanbidean jarduteko.
Sarrera-profila
Kalkulurako erraztasuna baduzu, abstrakzio ahalmena, arrazoibide logikoa eta espazio ikuspena badituzu, landa lana atsegin baduzu, eta marrazketa, fisika eta matematika ezagutzak badituzu, Ingeniaritza Zibileko Gradua da zure lekua.
Irteera profesionalak
Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:
- Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua.
- Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak.
- Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak.
- Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza eta aholkularitza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa.
- Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa.
Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.