Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (Bizkaia) - Aurkezpena

Mekanikaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea; beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Proiektu teknikoak planteatu, landu, zuzendu, exekutatu eta ustiatzeaz arduratzen da industria ingeniaritzaren arloan, oro har, eta ingeniaritza mekanikoarenean, bereziki.

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna emango dizu industria ingeniaritza teknikoan aritzeko, mekanikako espezialitatean. Izan ere, espezialitate hori arduratzen da makina eta gailu mekanikoak, industria egiturak eta instalazioak, diseinatu, aztertu, eraiki, instalatu eta funtzionamenduan jartzeaz, hala nola jasotze eta garraio makinak, makina erreminta, energia instalazioak, hozte instalazioak, etab.

Gainera, gaitasuna emango dizu ere ekoizpen, operazio eta mantenimendu lanak antolatu eta zuzentzeko, eta jarduerak kudeatzeko, produktuak merkaturatzean.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

9,824 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

130 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-mecanica-bizkaia-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Laneratze handia. Industria metalmekanikoa (ibilgailuaren industria osagarria, makina erreminta eta aeronautika) pisutsuena da gure inguruan.
  • Enpresekiko harreman hurbila. Baliabide garrantzitsuak ditugu eta arloko enpresekiko lotura estuak.
  • Arlo honetarako gaitasun profesional osoa izango duzu proiektuak sinatu ahal izateko.
  • 48 kreditu gehigarri eginda, gradu bikoitza lor dezakezu Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Graduarekin edo Ingeniaritza Elektrikoko Graduarekin.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea bazara eta zenbakizko trebetasuna, ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu, baita matematika, fisika, kimika eta adierazpen grafikoa bezalako oinarrizko gaietarako erraztasuna ere, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua da zure lekua.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan, nagusiki:

  • Industria sektoreko enpresak (makina erreminta, automobilgintza, aeronautika…), I+G+b azterketak, ekoizpen prozesuen garapena eta kontrola, mantenimendua.
  • Zerbitzu enpresak: ingeniaritza eta aholkularitza enpresak.
  • Eraikuntza.

Irakaskuntzan ere lan egin ahal izango duzu.