Estatistika Aplikatua26751
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingeniaritza Kimikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26751
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan Ingeniaritza Kimikoko problemak aztertzen dira, Estatistika eta Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak erabiliz, teoria, ariketak eta software estatistikoaren erabilpenaren bidez. Erregresio estatistikoa bigarren mailako beste irakasgai batzuetan aplikatzen da, esate baterako Ingeniaritza Kimikorako Zenbakizko Kalkuluan eta Prozesu Kimikoen Zinetikan. Estatistika Aplikatua Esperimentazioko irakasgaien txostenen garapenarekin erlazionatuta dago eta datuak jaso ostean, eredu estatistikoen bidezko analisia beharrezkoa den irakasgaiekin. Bereziki, irakasgaia laugarren mailako Kalitatearen Kudeaketa eta Industria Instalazioetako Arriskuen Analisia eta Segurtasuna irakasgaien oinarria izan daiteke.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUNAK
Estatistika Deskribatzailea, Probabilitatea eta Inferentzia Estatistikoaren oinarrizko ezagutza lortzea eta Ingeniaritza Kimikoko problemetan aplikatzeko gai izatea.
IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
- Datuak aztertzea, laburtzea eta deskribatzea, grafiko eta zenbakizko metodoen bidez.
- Probabilitate-teoriaren oinarrizko kontzeptuak inferentzia estatistikoan aplikatzea.
- Inferentzia estatistikoa menperatzea populazio-parametroak estimatzeko eta hipotesiak
kontrastatzeko.
- Eredu estatistikoak eraikitzea Ingenieritza Kimikako arazoei erantzuna emateko.
- Software estatistikoa erabiltzea eta emaitzak interpretatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EDUKI TEORIKOAK
1. Estatistika deskribatzailea.
2. Probabilitatea.
3. Zorizko aldagaiak.
4. Konfiantza-tartezko zenbatespena.
5. Hipotesi-kontraste parametrikoak.
6. Hipotesi-kontraste ez-parametrikoak.
7. Bariantza-analisia.
8. Erregresioa eta korrelazioa.
EDUKI PRAKTIKOAK
(Software estatistikoa erabiliz inplementatzea eta emaitzak interpretatzea)
1. Estatistika deskribatzailea.
2. Erregresioa eta korrelazioa.
3. Konfiantza-tartezko zenbatespena.
4. Hipotesi-kontraste parametrikoak.
5. Hipotesi-kontraste ez-parametrikoak.
6. Bariantza-analisia.
MetodologiaToggle Navigation
Ordu magistraletan teoria garatuko da.
Gelako orduetan ariketak ebatziko dira.
Ordenagailu orduetan, ariketak ebatziko dira software estatistikoa erabiliz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
- Lanak (ariketen ebazpenak, problemak, etab.) (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITURAKO ORIENTAZIOAK:
Garatu beharreko proba idatzia %70
Ordenagailu praktikak %20
Lanak eta ariketak %10
Bai idatzizko azterketa eta bai praktikak derrigorrez egin beharko jarduerak dira (asistentzia GO klaseetan derrigorrezkoa da ebaluaketa jarraitua egiteko). Irakasgaia gainditzeko, idatzizko azterketaren nota gutxienez 5 eta ordenagailu praktiken nota gutxienez 4 izan behar dira eta nota finala gutxienez 5.
Lauhilekoan zeharkako ordenagailu praktiken batezbesteko nota 4 baino gutxiagokoa bada, ohiko deialdiaren datan praktika azterketa egingo da.
Lan eta ariketak banaka edota taldeka egin daitezke eta hautazkoak izango dira. Hala ere, ebaluazio jarraia aukeratu bada, lan eta ariketak ez entregatzeak, notaren portzentaje hau (%10) zuzenean galtzea ekarriko du.
Ebaluazio jarraituan parte hartu nahi ez duen ikasleak, ofizialki uko egin ahalko dio, irakaslegoari idatzi baten bitartez jakinaraziz, lauhilabetekoa hasi eta gehienez 15 asteko epean.
AZKEN EBALUAZIORAKO ORIENTAZIOAK:
Kasu honetan, notaren %100a azterketa egun ofizialean eskuratu ahal izango du honako portzentajeekin:
Garatu beharreko proba idatzia %80
Praktika azterketa %20
Irakasgaia gainditzeko, idatzizko azterketaren nota gutxienez 5 eta ordenagailu praktiken nota gutxienez 4 izan behar dira eta nota finala gutxienez 5.
UKO EGITEA
Bai ebaluazio jarraituaren eta bai amaierako ebaluazioaren kasuan, azken azterketara ez aurkezteak ohiko deialdian "ez aurkeztua" kalifikazioa lortzea ekarriko du.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Garatu beharreko proba idatzia %80
Ordenagailu praktikak %20
Ezohiko deialdiaren datan idatzizko azterketa eta ordenagailu praktiken azterketa egingo dira. Ohiko deialdiaren ordenagailu praktiken nota gutxienez 4 bada, ez da beharrezkoa izango ordenagailu praktiken azterketa egitea.
Irakasgaia gainditzeko, idatzizko azterketaren nota gutxienez 5 eta ordenagailu praktiken nota gutxienez 4 izan behar dira eta nota finala gutxienez 5.
UKO EGITEA
Azken azterketara ez aurkezteak ez-ohiko deialdian "ez aurkeztua" kalifikazioa lortzea ekarriko du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Taulak eta laburpen estatistikoak. Software estatistikoa.
Gomendatutako materiala plataforma birtualean eskuragarri egongo da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- J. L. Devore. Probabilidad y Estadística para Ingeniería y Ciencias. International Thomson, 2001.
- I. Miller. Probabilidad y Estadística para Ingeniería y Ciencias. Prentice Hall, 1997.
- M. R. Spiegel. Estadística. MacGraw-Hill, 2002.
- G. Velasco. Probabilidad y estadística para Ingeniería y Ciencias. Thomson Learning, 2001.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- R.L. Scheaffer. Probabilidad y Estadística para Ingeniería. Iberoamericana, 1993.
- S. Ríos. Ejercicios de Estadística. Paraninfo, 1989.
- J. N. Millar y J. C. Millar. Estadística y Quimiometría para Química Analítica. Prentice Hall.Pearson Educación, S.A. Madrid, 2002.
- C. Pérez. Técnicas estadísticas con SPSS. Prentice Hall.
- Q. Martín, M. T. Cabero, R. Ardanuy. Paquetes Estadísticos SPSS 8.0 Hespérides, 1999.
Web helbideak
- Instituto Nacional de Estadística (INE) (http://www.ine.es)
- Instituto Vasco de Estadística (EUSTAT) (http://www.eustat.es)
- Biblioteca de Ciencias Políticas y Sociología. Enlaces nacionales e internacionales a datos estadísticos de carácter general (http://www.ucm.es/BUCM/est/05.htm)
- Curso de Postgrado en Estadística Aplicada, Universidade da Coruña, Profesor: Juan M. Vilar Fernández (http://www.udc.es/dep/mate/estadistica2/estadistica_2.htm)
- Material docente de la Unidad de Bioestadística Clínica, Hospital Universitario Ramón y Cajal (http://www.hrc.es/bioest/M_docente.html#tema4)
- Apuntes y vídeos de Bioestadística de la Universidad de Málaga, Francisco Javier Barón López irakaslea (http://campusvirtual.uma.es/est_fisio/apuntes/)
- Departamento de Métodos Estadísticos de la Universidad de Zaragoza (http://metodosestadisticos.unizar.es/)
- R: A language and environment for statistical computing. R Foundation for Statistical Computing, Vienna, Austria. (http://www.R-project.org/)
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 16:00-17:00 (1) | ||||
1-15 | 17:00-18:00 (2) |
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 15:00-16:00 (1) | ||||
4-7 | 14:00-15:00 (2) | ||||
9-9 | 15:00-16:00 (3) | ||||
10-11 | 14:00-15:00 (4) | ||||
10-14 | 16:00-17:00 (5) | ||||
14-14 | 14:00-15:00 (6) | ||||
15-15 | 16:00-17:00 (7) | 15:00-16:00 (8) |
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-7 | 09:30-11:30 (1) | ||||
10-10 | 09:30-11:30 (2) | ||||
11-15 | 09:30-11:30 (3) |
16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-7 | 12:00-14:00 (1) | ||||
10-14 | 12:00-14:00 (2) | ||||
15-15 | 12:00-14:00 (3) |
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 16:00-17:00 (1) | ||||
1-12 | 14:00-15:00 (2) | ||||
12-12 | 16:00-17:00 (3) | ||||
14-15 | 16:00-17:00 (4) |
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 16:00-17:00 (1) | ||||
10-11 | 16:00-17:00 (2) | ||||
13-13 | 16:00-17:00 (3) |
46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-7 | 12:00-14:00 (1) | ||||
10-10 | 09:30-11:30 (2) | ||||
10-14 | 12:00-14:00 (3) | ||||
11-11 | 12:00-14:00 (4) | ||||
13-13 | 09:30-11:30 (5) | ||||
15-15 | 09:30-11:30 (6) |
46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-7 | 12:00-14:00 (1) | ||||
10-15 | 12:00-14:00 (2) |