Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- G001. Materian morfologia, konposizio, egoera, energia edo erreaktibotasuneko aldaketak eragiten dituzten instalazio, ekipo edo prozesuak asmatu, kalkulatu, diseinatu, ebaluatu, optimizatu eta zuzentzea.
- G002. Oinarrizko zientzien (kimika, biologia eta fisikaren) eta tresna matematikoen inguruko ezagutza handia izatea, ingeniaritza kimikoko problemak ulertu, deskribatu eta ebazteko eta metodo eta teoria berriak ikasteko.
- G003. Ingeniaritza kimikoaren printzipioak menderatzea, ingeniaritza kimikoko sektoreetan proiektuak idatzi eta garatzeko eta haien bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumen-arlokoa ezartzeko.
- G004. Arlo teknologiko komunen oinarrizko alderdien ezagutza handia izatea (hala nola zirkuituen teoriarena, makina elektrikoena eta elektronikarena), makina eta mekanismoen teoriaren printzipioak ezagutzea eta materialen erresistentziaren printzipioak ezagutu eta erabiltzea.
- G005. Prozesu erreal batean edo diseinu-fasean dagoen batean ingurumen-arazoak prebenitu eta konpontzeko konponbide teknikoak aplikatzea, enpresaren barruan eta ingurunean osasuna, industria-higienea eta segurtasuna zainduz.
- G006. Prozesu kimikoetan alternatibak baztertzea eta hobekuntzak ezartzea kalitatea hobetzeko, eta, horretarako, industriako eta produktu-ingeniaritzako joera berritzaileetan oinarritzea eta produkzioari, ekonomiari eta iraunkortasunari lotutako irizpideak kontuan hartzea.
- G007. Industria kimikoaren produkzio-prozesuaren hainbat eskalatan ezagutzak eta jarduerak programatu eta koordinatzea.
- G008. Txosten teknikoak, azterketa eta neurketa esperimentalak eta kalkulukoak eta beste antzeko lan batzuk egitea.
- G009. Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko erraztasuna.
- G011. Egoera berrietara egokitzeko, arazoak ekimenarekin, sormenarekin, arrazoiketa kritikoarekin, konpromiso etikoarekin eta bakearen kultura sustatuz konpontzeko aldakortasuna.
- G012. Ezagutzak, emaitzak, abileziak eta trebetasunak diziplina eta hizkuntza anitzeko ingurune batean komunikatu eta helaraztea.
- G013. Lan-taldeak antolatu, planifikatu eta zuzentzea, aniztasuna, kultura-aniztasuna eta berdintasunerako eta diskriminaziorik ez jasateko eskubideak aitortuz.
- G014. Espezializazio- eta ikerketa-ikasketak autonomia-maila handiarekin egiteko ikaskuntza-abileziak garatzea.
- G015. Industria kimikoaren eremuko proiektu bat gauzatzeari lotutako jarduerak idatzi, programatu eta zuzentzea.
- G016. Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.