Adierazpen Grafikoa eta Ordenagailuz Lagundutako Diseinua26749
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingeniaritza Kimikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26749
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honek ezagutza ematen du arlo hauetan: teknika arloan erabiltzen diren forma eta irudi geometrikoetan (kurbak, gainazalak eta bolumenak), marrazketa teknikoan erabiltzen diren adierazpen-sistemetan eta beraiek erabilita problema geometrikoak planteatzeko eta ebazteko metodoetan, eta marrazki teknikoetan bete behar den araudian.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgai honek gaitasuna ematen du diseinu teknikoak asmatzeko, ingeniaritza arloan, eta komunikatzeko (irakurtzea / adieraztea prozesuak) hizkuntza grafiko zehatza eta unibertsalaren bidez.
Era berean, industria arloko produktu baten diseinu-prozesua nola egin eta ondorengo adierazpen grafikoak produktu horren erabilpenak baldintzatuta eskatzen duen beren beregiko araudia irakasten du.
Trebezia ematen du esku hutsez marraztean, betiko tresnak (konpasa, eskuari eta kartaboia) erabilita marraztean eta Ordenagailuz Lagundutako Diseinuaren sistemekin marraztean.
Ikaskuntzaren emaitzak atal hauetan nabaritu daitezke:
* Geometriak eta industria-diseinuak buruz irudikatzeko gaitasuna.
* Informazio teknikoaren igorle eta hartzaile moduan, hizkuntza grafiko zehatza eta unibertsala erabiltzeko gaitasuna, adierazpen teknikoa baita ingeniaritza arloko diseinu-proposamenak jakinarazteko hizkuntza.
* Hiru dimentsioko forma geometriko gaitzak osagai sinpleen batuketa moduan aztertzeko gaitasuna.
* Industria-diseinuaren arloan, arazo geometrikoak planteatzeko eta ebazteko gaitasuna, instalazio kimikoen diseinuan bereziki.
* Marrazketa-tresnak (ohiko tresnak eta OLD sistemak) erabiltzeko gaitasuna eta marrazketa teknikoan bozetoak egiteko gaitasuna.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Ikasgaiaren edukiak honela bildu daitezke era labur eta orokorrean: oinarri geometrikoak; industria arloko kurba eta gainazalak; adierazpen-sistemak (diedrikoa, axonometrikoa eta plano akotatuena); adierazpen grafikoko oinarrizko araudia; eta Ordenagailuz Lagundutako Diseinuaren sarrera.
PROGRAMA LABURTUA:
1. INDUSTRIA-IRUDIAREN OINARRIAK. IRUDI GEOMETRIKOAK. PROPIETATEAK ETA APLIKAZIOAK.
2. ADIERAZPEN-SISTEMAK: DIEDRIKOA, AXONOMETRIKOA ETA PLANO AKOTATUETAKOA. ALFABETOA ETA INBARIANTEAK. ELKARREKIKOTASUNA.
3. OINARRIZKO ARAUKETA. NEURRIAK EZARTZEA ETA METROLOGIA.
4. OINARRIZKO LOTURA-SISTEMAK.
5. GALDARAGINTZAN ERABILITAKO GAINAZALAK. ELKARGUNEAK ETA ZABALPENAK.
6. OINARRIZKO ARAUKETA ZEHAZTUA INSTALAZIO KIMIKOETAN. GEHIGARRIAK ETA SINBOLOGIA.
7. FLUIDOEN GARRAIORAKO ETA BILTEGIRATZERAKO INSTALAZIOEN DISEINUA ETA ADIERAZPENA. HODIEN ERREPRESENTAZIO ISOMETRIKOAK. EZARPEN PLANOAK ETA PROZESU-DIAGRAMAK.
8. ORDENAGAILUZ LAGUNDUTAKO DISEINURAKO SISTEMEN SARRERA. OLD SISTEMA ESPEZIFIKO BATEN APLIKAZIOAK.
MetodologiaToggle Navigation
Tartekatu egiten dira eskola teorikoak eta praktikoak, teoriaren eta praktikaren arteko oreka mantenduz.
Eskola Magistralak: Azalpen teorikoak eman, ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak transmititzeko, eta problemak hausnartu, konponbideak eztabaidatzeko.
Eskola Praktikoak: Ariketa praktikoak ebatzi, oinarrizko kontzeptuak sendotzeko eta sakontzeko eta marrazketa teknikoko bitartekoak erabiltzeko. Gaitasunak lantzeko ariketak ere jorratzen dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idatzizko azterketa finala (F) bakarkakoa izango da, ohiko marrazketa-tresnekin egina. Ikasleak azterketa finalean erakutsi duen errendimendua 0 – 10 tarteko nota batez kalifikatuko da.
Ikasgaia gainditzeko, irizpide nagusi moduan, 5 puntu atera behar dira idatzizko azterketa finalaren kalifikazioan.
Lauhilekoan zehar, ebaluazio praktiko bat (P) egingo da; bertan, atal hauek izango dira kontuan: asteko praktikak, laborategiko praktikak, mintegiak eta kontroleko ariketa mailakatuak. Ikasleak ebaluazio jarraituan erakutsi duen errendimendua 0 – 10 tarteko nota batez kalifikatuko da.
(F) kalifikazioan gutxieneko maila edo gehiago lortuz gero, (P) eta (F) kalifikazioen artean batezbestekoa egin daiteke. Egoera horretan, idatzizko azterketa finalak (F) azken notaren % 70 balioko du gutxienez, eta ebaluazio praktikoak (P) % 30 gehienez. Azterketa finaleko nota eta batezbestekoa egin ondoren lortu den nota konparatuko dira eta bien arteko onena hartuko da.
Ebaluazio praktikoa ez da derrigorrezkoa izango eta ez da “Uko egitea” eskatu behar izango. Ebaluazio praktikoa “Gai” lortzeko lagungarri denean bakarrik hartuko da kontuan.
Ohiko deialdiko idatzizko azterketa finalera aurkeztu ez dadin ikasleari “Ez Agertua” ipiniko zaio akta ofizialetan.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idatzizko azterketa finala (F) bakarkakoa izango da, ohiko marrazketa-tresnekin egina. Ikasleak azterketa finalean erakutsi duen errendimendua 0 – 10 tarteko nota batez kalifikatuko da.
Ikasgaia gainditzeko, irizpide nagusi moduan, 5 puntu atera behar dira idatzizko azterketa finalaren kalifikazioan.
(F) kalifikazioan gutxieneko maila edo gehiago lortuz gero, (P) eta (F) kalifikazioen artean batezbestekoa egin daiteke. Egoera horretan, idatzizko azterketa finalak (F) azken notaren % 70 balioko du gutxienez, eta ebaluazio praktikoak (P) % 30 gehienez. Azterketa finaleko nota eta batezbestekoa egin ondoren lortu den nota konparatuko dira eta bien arteko onena hartuko da.
Ezohiko deialdiko idatzizko azterketa finalera aurkeztu ez dadin ikasleari “Ez Agertua” ipiniko zaio akta ofizialetan.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
* Dibujo Técnico. Sistemas de Representación < Zorrilla, E. y Muniozguren, J > Servicio de Publicaciones ETSI-Bilbao
* Dibujo de Ingeniería < Zorrilla, E. y Muniozguren, J > Servicio de Publicaciones ETSI-Bilbao
* Normalización Básica. Dibujo Técnico < Zorrilla, E. y Muniozguren, J > Servicio de Publicaciones ETSI-Bilbao
* Ejercicios Prácticos de Gráficos de Ingeniería < varios autores > Servicio de Publicaciones ETSI-Bilbao
* Manual de Normas UNE sobre Dibujo < AENOR >
* Dibujo de Ingeniería Industrial < Urraza, G. y otros > ARTE KOPI S.L.
* Dibujo Industrial < Félez, J. y Martínez, M.L. > Editorial Síntesis
* Sistemas de Representación. Sistema Diédrico (Tomo I)
* Diédrico Directo (Tomos I y II) < Giménez Peris, V. > Tip. Mazuelos S.L.
* Fundamentos de Dibujo en Ingeniería
* Dibujo y diseño en ingeniería
* Dibujo en Ingeniería y Comunicación Gráfica
* cadcam < Barry Hawkes > Edit. Paraninfo
* Process Pipe Drafting
* Métodos de la Industria Química en diagramas de flujo
* Process Plant layout and Piping Design
* Analysis, Synthesis, and Design of Chemical Processes
* Pipe Drafting and Design
Gehiago sakontzeko bibliografia
* Geometría Descriptiva. < Leighton Wellman, B. > Editorial Reverté S.A.
* Geometría Constructiva Aplicada a la Técnica. < Hohemberg, F. > Editorial Labor, S.A.
* Geometría Descriptiva Práctica. < Grant Hiran, E.> Ediciones del Castillo, S.A.
* Geometría descriptiva superior y aplicada
* Ejercicios de geometría descriptiva I (sistema diédrico)
* Ejercicios de geometría descriptiva II (acotado y axonométrico)
* Dibujo Técnico. < Bachmann, A. y Forberg, R. > Edit. Labor
* Dibujo Industrial. < Chevalier, A. > Grupo Noriega Editores
* Engineering Drawing and Graphic Technology < French, T.E. et all > McGraw-Hill
* Engineering Graphics < F.E. Giesecke, F. E. et all > MacMillan Publishing Company
* Fundamental of Interactive Computer Graphics. < Foley, J.D. and Van Dan, A. > Addison Wesley
* Computational Geometry for Design and Manufacture. < Faux, I.D. and Pratt, M.J. > Ellis Horwood
* Geometric Modeling. < Mortenson, M.E. > John Wiley & Sons
* Engineering Drawing & Design
* CAD/CAM Theory and Practice. < Ibrahim Zeid > McGraw-Hill
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-29 | 17:00-18:00 (1) | ||||
29-29 | 18:00-19:00 (2) |
Irakasleak
16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-28 | 18:00-19:00 (1) |
Irakasleak
16 Mintegia-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-28 | 18:00-19:00 (1) |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-18 | 18:00-19:00 (1) | 18:00-19:00 (2) | |||
16-29 | 17:00-18:00 (3) |
Irakasleak
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-23 | 12:00-14:00 (1) | ||||
25-29 | 13:00-14:00 (2) | ||||
26-29 | 12:00-13:00 (3) |
Irakasleak
16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-23 | 12:00-14:00 (1) | ||||
25-29 | 13:00-14:00 (2) | ||||
26-29 | 12:00-13:00 (3) |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:00 (1) |
Irakasleak
46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-27 | 18:00-19:00 (1) | ||||
28-29 | 17:00-18:00 (2) |
Irakasleak
46 Mintegia-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-29 | 18:00-19:00 (1) |
Irakasleak
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-19 | 18:00-19:00 (1) | 18:00-19:00 (2) | |||
16-27 | 17:00-18:00 (3) |
Irakasleak
46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-21 | 12:00-14:00 (1) | ||||
22-23 | 18:00-20:00 (2) | ||||
24-24 | 18:00-20:00 (3) | ||||
25-25 | 18:00-20:00 (4) | ||||
26-27 | 12:00-14:00 (5) | ||||
28-28 | 12:00-14:00 (6) |
Irakasleak
46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-21 | 18:00-20:00 (1) | ||||
22-25 | 12:00-14:00 (2) | ||||
26-26 | 18:00-20:00 (3) | ||||
27-28 | 09:30-11:30 (4) | ||||
28-28 | 18:00-20:00 (5) |