Irakasleak
REBECA SOLA LLANO
- Ezagutza arloa
- Kimika Fisikoa
- Saila
- Kimika Fisikoa
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- rebeca.sola@ehu.eus
Rebeca Sola Llano Kimikan litzentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2012an. 2013an Materian Berrien inguruko masterra egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitataren artean. 2017an Doktore titulua eskuratu zuen materialen zientzia eta teknologia arloan, material fotoaktiboen karakterizazioan espezializatuz, fluoreszentzia-espektroskopia egonkorra eta denboran zeharrekoa eta fluoreszentzia mikroskopia konfokala teknikak erabiliz, batik bat; eta baita material zeolitikoen sintesi hidrotermalean esperientzia eskuratuz. Bere lanak, 2013tik, 14 argitalpen zientifiko ekarri ditu, horietako 12 lehenengo kuartileko aldizkarietan (ACS Photonics eta Chem. Eur. J., adibideren bat aipatzearren). nazioarteko eta nazioko kongresu eta ekitaldietan parte hartu du ahozko aurkezpenekin (9). Irakasle laguntzailea 2013tik, eta gaur egun behin-behineko lan irakaslea.