Mugikortasuna_titulua

Mugikortasuna

Movilidad-Ingeniaritza Elektronikok

Bigarren mailatik aurrera, bi mugikortasun programetan parte hartu, eta ikasteko egonaldiak egin ahal izango dituzu atzerriko eta estatuko beste unibertsitate batzuetan. Egonaldiak lauhileko batekoak edo ikasturte osokoak izan daitezke.

  • SICUE, Espainiako unibertsitate nagusietara joateko.
  • Erasmus+, Europako unibertsitateetan egonaldiak egiteko; hala nola Alemanian, Belgikan, Danimarkan, Frantzian, Norvegian, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Suedian...
  • UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateak: Argentina, Brasil, Txile, Mexiko, Peru, Kolonbia, etab.
  • Beste Norakoak, AEBko, Kanadako eta Hego Koreako unibertsitateetara joateko.

Europako unibertsitateetan egonaldiak egiteko 200 plaza ditugu; Espainiako unibertsitatetan, 130 plaza; eta 25, Amerikan eta Asian.

Batzuetan, norako unibertsitateari dagokion hizkuntza propioaren gaitasuna egiaztatu behar da.

Mugikortasuna bi noranzkoetan egiten da; hau da, gero eta ikasle gehiago etortzen dira urtero gure ikastegira, estatuko eta nazioarteko beste unibertsitate batzuetatik. Buddy programaren bidez egiten zaie harrera atzerriko ikasleei.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.