Irakasleak
FAUSTINO MUJIKA GARITANO
- Ezagutza arloa
- Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- faustino.mujika@ehu.eus
Unibertsitate Katedraduna da "Ingurune Jarraien Mekanika eta Egituren Teoria" Jakintza Arloan.
Industria Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Doktoretza tesia UPV/EHUn egin zuen, doktoretza sari berezia lortuz.
Irakaskuntzari dagokionez, Gradu mailan Mekanika eta Elastikotasuna eta Materialen Erresistentziarekin erlazionatutako gaiak eta Master mailan, Material Konpositeen Mekanikarekin erlazionatutako gaiak irakatsi ditu. 9 doktoretza tesi zuzendu ditu.
Bere ikerkuntza lana Material Konpositeen Portaera Mekanikoarekin erlazionatuta dago. Web of Science-en barneratutako 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, horietako 27k zuzendutako doktoretza tesiekin harreman zuzena dutelarik.
“Asociación Española de Materiales Compuestos (AEMAC)”-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzarreko kidea da.
https://www.ehu.eus/eu/web/gmt/faustino-mujika
https://orcid.org/0000-0001-8478-2721