Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.
- Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta industria ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
- Aurreko epigrafean zehaztutako ingeniaritza proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
- Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
- Industria ingeniari tekniko lanetan aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.
- Industria ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, CIN/351/2009 Ministro Aginduaren 5. atalari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen ezagueren arabera, honako elementu hauek eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, fabrikatzea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea da: egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektrikoak eta elektronikoak, instalazio industrialak, eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak.
- Kalitate printzipioak eta metodoak aplikatzeko gaitasuna.
- Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
- Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea, etengabeko prestakuntzak dakarren erronka kontuan hartuta.
- Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko moldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen berri izatea.
- Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki analizatzea, hipotesi eta soluzioak proposatzea industria ingeniaritzako elektrizitatea espezialitateko eredu propioak erabilita.
- Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
- Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.
- Taldean modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta ezaguerak integratuta industria ingeniaritzako elektrizitatea espezialitatearen arloan erabakiak hartzeko.