XSLaren edukia

Materialen Zientzia25983

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25983

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Materialen Zientzia izeneko irakasgaia derrigorrezko ikasgaia da, eta, beraz, oinarrizkoa. Ingeniaritzan, edozein dela gero espezialitatea, erabili behar diren osagai edo dispositibo guztien materialen eta hauen erabilpen optimoaren ezagupena funtsezkoa da, hauetatik etekin maximoa lortzeko. Irakasgaiaren edukiak oinarrizko edo funtsezko osagai bat dute zalantzarik gabe, baina gainera, eskuratutako ezagutzen aplikazio praktikoa ingeniaritzaren hainbat alderditan ere islatzen dute. Garrantzitsuak dira matematikaren eta kimikaren oinarrizko ezagutzak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

CRI3. Materialen zientzia, teknologia eta kimikaren oinarrien ezagutzak. Mikroegituraren, sintesiaren edo prozesaketaren eta materialen propietateen arteko erlazioa ulertzea.

Zeharkako gaitasunak:

C13. Metodologia zientifikoaren estrategiak aplikatzea: arazo-egoera kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, ingeniaritzako modeloak erabiliz hipotesiak eta irtenbideak planteatzea.

C14. Taldean eraginkortasunez lan egitea, ingeniaritzaren arloan erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.

Ikaskuntza emaitzak:

- Ikasgaiaren terminologia espezifikoa modu egokian erabili, materialen zientziaren oinarrizko kontzeptuak hitzez, idatziz, lengoaia matematikoz eta grafikoki zuzenki adieraziz (CRI3).

- Material ezberdinak bereizi eta hauen bereizgarritasunak dituzten aplikazio eremuarekin erlazionatu (CRI3).

- Materialen barne-egitura eta hauen propietate fisiko-kimiko eta mekanikoak lotu, hauek materialen funtzio praktikoan duten eraginaren arabera erabakiak hartuz (C13).

- Material baten orekako egoera kontzeptua erabili, tratamendu mekaniko eta termikoek orekaren gain duten eragina arrazoituz (CRI3).

- Modu kooperatiboan lan egin, talde lanean, kideen ideiak analizatu eta eztabaidatuz (C14).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak:

1 Gaia. Materialen zientzia. Sarrera. Egitura/propietate erlazioa.

2 Gaia. Propietate mekanikoak. Tentsio eta deformazio kontzeptuak. Trakzio saiaketa eta propietateak. Gogortasuna eta gogortasun saiaketak. Deformazio plastikoa eta deformazio mekanismoak. Berregosketa. Haustura. Nekea.

3 Gaia. Materialen egitura: subatomikoa, atomikoa eta mikroegitura. Materialen egitura eskala ezberdinetan, egitura atomiko eta molekularren ezagutzan oinarrituz. Egitura solido kristalino eta amorfoak. Akatsak sare kristalinoetan. Dislokazioak eta deformazio plastikoa. Gogortze mekanismoak.

4 Gaia. Fase diagramak. Fase diagrama ezberdinak. Puntu eutektikoa eta eutektoidea. Erreakzio eutektiko eta eutektoidea. Altzairuaren diagrama (Fe/C diagrama). Burdinurtuak.

5 Gaia. Fase eraldaketak metaletan. Altzairuaren fase eraldaketak. Eraldaketa isotermoak eta diagramak. Hozte jarraiaren bitarteko eraldaketak eta diagramak.

6 Gaia. Aleazioen tratamendu termikoak eta tratamendu termokimikoak. Berregosketa: berregosketa totala, normalizazioa, esferoidizazioa. Tenplea: tenplakortasuna eta diagramak. Hauspeaketa bitarteko gogortzea. Tratamendu termokimikoak: Difusio atomikoa solidoetan. Industria mailako aplikazioak. Zementazioa. Nitrurazioa. Karbonitrurazioa. Zianurazioa. Sulfinizazioa

7. Gaia. Aleazio metalikoak. Burdinan oinarrituriko aleazioak. Aleazio baxudun altzairuak. Altzairu herdoilezinak. Aleazio ez-ferrikoak.

8. Gaia. Material zeramikoak eta beirak. Egiturak. Prozesaketa. Ohizko eta ingeniaritzarako material zeramikoak. Beirak. Material zeramikoen propietate eta aplikazioak.

9. Gaia. Material polimerikoak. Polimeroen ezaugarriak. Sailkapenak. Polimeroen egitura eta propietateak. Aplikazioak

10. Gaia. Material konposatuak. Osagaiak. Prozesaketa. Propietate eta aplikazioak.

Eduki praktikoak:

Klase magistraletan jorratutako kontzeptu teorikoak osatu eta indartzeko, hauekin erlazionatutako laborategiko praktika batzuk garatuko dira, klasean eztabaidatutako kontzeptu teorikoen ulermen praktikoa lortzeko helburuarekin.

MetodologiaToggle Navigation

Aurretik aipatutako edukiak garatzeko eta ikaskuntza-helburuak lortzeko, honako metodologia hau ezarriko da aurrez aurreko irakaskuntzan:

Klase magistralak (M): klase magistralak (astean 2 ordu) eduki teoriko eta praktikoen azalpenari eskainiko zaizkio, adibide ilustratiboekin osatuta. Eduki hauek aurreko atalean zehaztutako gaiekin bat etorriko dira. Horrela, funtsezko kontzeptuen ulermena erraztea eta ikasleei oinarri teoriko sendo bat ematea bilatzen da.

Gelako praktikak (PA): gelako praktikak (astean ordu 1) problemak ebaztera eta lanak egitera egongo dira bideratuta. Jarduera hauek banaka edo taldeka egin ahal izango dira eta klase magistraletan jorratutako gai edo gai-blokeekin bat etorriko dira. Eskuratuko ezagutzak ingurune praktiko batean aplikatzeaz gain, analisia eta arazoen konponketa sustatuz, PAak metodologia aktiboen bidez egingo dira, ikasleek beren ezagutza eraikitzeko parte hartze eta erantzukizun handiagoa eskuratzea ahalbidetuz.

Laborategiko praktikak (PL): laborategiko praktikek (hamabostean behin 2 ordu) ikasleei ikasitako kontzeptuak modu esperimentalean aplikatzeko aukera emango diete, ulermena eta trebetasun praktikoak indartuz.

Irakasgaia behar bezala jarraitzeko, eta esleitutako lanak eta ariketak egiteko beharrezkoa den oinarrizko materiala eGela-n egongo da eskuragarri.

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • LABORATEGI PRAKTIKAK (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko, bai Ebaluazio Jarraitua bai Azken Ebaluazio Sistemaren bidez, ikasleak gutxieneko edukien proba teoriko bat gainditu beharko du 10etik 5.0 puntuko puntuazioarekin (1. Gaia). Ikasleak hiru aukera izango ditu proba hau gainditzeko. Lehenengo proba urriko lehen astean egingo da. Gainerako bi aukerak irakasgaiaren ohiko eta ezohiko azterketa ofiziala egiteko ezarritako egunetan izango dira. Proba gainditzen ez badu, ikasleak ezin izango du irakasgaia gainditu.

Irakasgaia aurrera eramateko gomendatzen den ebaluazio-sistema Ebaluazio Jarraitua da, ikasketa-prozesua eta gaitasunen eskuratzea optimizatzeko. Kasu horretan, honako ebaluazio-sistema hau jarraituko da:

- Ohiko deialdiaren azterketa ofiziala: azterketak bukaerako kalifikazioaren % 60 balio du eta bi zati ezberdin izango ditu, zati teorikoa eta ariketak. Atal teorikoa notaren % 40a izango da eta ariketak % 60a. Irakasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 10etik 4.0 puntuko puntuazioa lortu beharko du atal bakoitzean, eta 5.0/10 amaierako kalifikazioan.

- Laborategiko praktikak: praktikak egitea derrigorrezkoa da eta amaierako notaren % 20a suposatzen du. Praktikaren aurretik, ikasleak dagokion gidoia eta ikasgelan aurkeztutako kontzeptuak aztertu beharko ditu. Irakasleak aurreko lan hau egin ez dela antzematen badu, ikasleak praktika burutzea eragotzi dezake. Praktika guztiak ebaluatuko dira. Horretarako, ikasleak praktika bakoitzari dagokion ebaluazio-txostena edo test-a entregatuko du. Praktikak amaitzean, lauhilekoaren amaieran, praktiken inguruko idatzizko azterketa bat burutu beharko da. Praktiken azken kalifikazioa bi probetatik lortuko da, % 40 txostenak/test-a eta % 60 idatzizko proba. Bi ataletako gutxieneko kalifikazioak 4.0 puntukoa izan beharko du batez bestekoa egin ahal izateko, eta gutxienez 5.0/10eko azken puntuazioa lortu beharko da. Ikastaroaren ezaugarrien arabera, irakasgaian bigarren aldiz matrikulatu eta praktikak gainditu dituzten ikasleak praktikak bigarren aldiz egitetik salbuetsita egon daitezke, kasu horretan gordeko zaien kalifikazioa aurreko ikasturtean lortutakoa izango da. Kalifikazio hau ikasturte batean zehar bakarrik gordeko da.

- Talde lanak: kurtsoan zehar, eta taldearen tamainak ahalbidetzen badu, hainbat jarduera egingo dira (% 20), arazo eta kasuen ebazpena, idatzizko probak edo galdetegiak, ahozko aurkezpenak, besteak beste.

Argibideak:

- Ikastaroa gainditzeko eta dagozkion batez bestekoak egiteko, bai azterketa ofiziala eta bai praktiken alderdia gainditu beharko dira (5.0/10), eta ikasturtean zehar proposatutako talde-lanetan gutxienez 4.0/10eko puntuazioa lortu beharko da.

- Ebaluazio jarraituaren bidez irakasgaia gainditzeko, proposatutako jarduera/froga guztiak egin beharko dira eta hauek irakasleak ezarritako epean entregatu beharko dira.

- Ikasle batek amaierako azterketa edo azterketa praktikoa egiten duenean, deialdian parte hartzen ari da. Deialdiari uko egiteko nahikoa litzateke azterketarik ez egitea.

- Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edo/eta ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, presentziala ez den modalitate bat aktibatuko da, eta ikasleei berehala jakinaraziko zaie.

Ebaluazio jarraituari uko egitea. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Ikasleak azken ebaluazioa aukeratzen badu, ebaluazio sistema honako hau izango da:

- Ohiko deialdiaren azterketa ofiziala: azterketak bukaerako kalifikazioaren % 80 balio du eta bi zati ezberdin izango ditu, zati teorikoa eta ariketak. Atal teorikoa notaren % 40a izango da eta ariketak % 60a. Irakasgaia gainditzeko, ikasleak gutxienez 10etik 4.0 puntuko puntuazioa lortu beharko du atal bakoitzean, eta 5.0/10 amaierako kalifikazioan.

- Laborategiko praktikak (% 20): ikasleak azken ebaluazioa aukeratzen badu etengabeko ebaluazioa egin beharrean, bi aukera izango ditu: praktikak ebaluazio jarraituan azaldutako irizpideen arabera gauzatzea, edota, laborategiko praktiketara ez joatea. Azken kasu honetan, idatzizko praktiken azterketaz gain, azterketa hori gainditzen badu, ikasleak azterketa praktikoa egin beharko du laborategian. Praktikak gainditzeko, bi probetan gutxienez 5.0/10 kalifikazioa lortu beharko da.

Deialdiari uko egitea. Azken probaren (idatzizko proba) pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, indarrean dagoen araudiaren arabera, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikaslea azken ebaluazioaren bidez ebaluatuko da, ohiko deialdiko irizpide berberak jarraituz. Horrela, azterketa azken kalifikazioaren % 80a izango da eta laborategiko praktikak % 20a. Ebaluazio jarraitua aukeratu duten eta ohiko deialdian laborategiko praktikak eta talde-lanak gainditu dituzten ikasleei, kalifikazio hori gordeko zaie ezohiko deialdirarte, eta azterketa azken kalifikazioaren % 60a izango da.

Argibideak:

- Gutxieneko edukien proba aldez aurretik gainditu ezean, ikasleak ezohiko deialdiaren azterketaren egunean egingo du proba hori. Proba gainditzen ez badu, ikasleak ezin izango du irakasgaia gainditu.

- Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edo/eta ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, presentziala ez den modalitate bat aktibatuko da, eta ikasleei berehala jakinaraziko zaie.

Deialdiari uko egitea. Indarrean dagoen araudiaren arabera, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kalkulagailu zientifikoa, erregela.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

W. D. Callister. Introducción a la Ciencia e Ingeniería de los Materiales. Reverté. 1997.

W. J. Smith, J. Hashemi. Fundamentos de la Ciencia e Ingeniería de Materiales. McGraw-Hill. 2006.

D. R. Askeland. Ciencia e Ingeniería de los Materiales. Paraninfo-Thomson Learning. 2001.

Gehiago sakontzeko bibliografia

P. L. Mangonon. Ciencia de Materiales. Selección y diseño. Prentice Hall. 2001.
R. B. Seymour, C. E. Carraher. Introducción a la Química de los Polímeros. Reverté. 1995.
A. Miravete. Materiales Compuestos I y II. Reverté. 2007.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ SALVADOR, RAQUEL
  • GABILONDO LOPEZ, NAGORE
  • SARALEGI OTAMENDI, AINARA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:00-20:00 (1)

4-4

18:00-20:00 (2)

6-6

18:00-20:00 (3)

8-8

18:00-20:00 (4)

10-10

18:00-20:00 (5)

12-12

18:00-20:00 (6)

14-14

18:00-20:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

17:30-19:30 (1)

4-4

17:30-19:30 (2)

6-6

17:30-19:30 (3)

8-8

17:30-19:30 (4)

10-10

17:30-19:30 (5)

12-12

17:30-19:30 (6)

14-14

17:30-19:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:30-19:30 (1)

3-3

17:30-19:30 (2)

5-5

17:30-19:30 (3)

7-7

17:30-19:30 (4)

9-9

17:30-19:30 (5)

11-11

17:30-19:30 (6)

13-13

17:30-19:30 (7)

15-15

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:00-20:00 (1)

3-3

18:00-20:00 (2)

5-5

18:00-20:00 (3)

7-7

18:00-20:00 (4)

9-9

18:00-20:00 (5)

11-11

18:00-20:00 (6)

13-13

18:00-20:00 (7)

15-15

18:00-20:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:30-17:30 (1)

4-4

15:30-17:30 (2)

6-6

15:30-17:30 (3)

8-8

15:30-17:30 (4)

10-10

15:30-17:30 (5)

12-12

15:30-17:30 (6)

14-14

15:30-17:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:00-20:00 (1)

4-4

18:00-20:00 (2)

6-6

18:00-20:00 (3)

8-8

18:00-20:00 (4)

10-10

18:00-20:00 (5)

12-12

18:00-20:00 (6)

14-14

18:00-20:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

47 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-15:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

47 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

14:30-16:30 (1)

4-4

14:30-16:30 (2)

6-6

14:30-16:30 (3)

8-8

14:30-16:30 (4)

10-10

14:30-16:30 (5)

12-12

14:30-16:30 (6)

14-14

14:30-16:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

47 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:30-16:30 (1)

3-3

14:30-16:30 (2)

5-5

14:30-16:30 (3)

7-7

14:30-16:30 (4)

9-9

14:30-16:30 (5)

11-11

14:30-16:30 (6)

13-13

14:30-16:30 (7)

15-15

14:30-16:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

47 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

14:30-16:30 (1)

4-4

14:30-16:30 (2)

6-6

14:30-16:30 (3)

8-8

14:30-16:30 (4)

10-10

14:30-16:30 (5)

12-12

14:30-16:30 (6)

14-14

14:30-16:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • LABORATORIO DE MATERIALES I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:30-11:30 (1)

4-4

09:30-11:30 (2)

6-6

09:30-11:30 (3)

8-8

09:30-11:30 (4)

10-10

09:30-11:30 (5)

12-12

09:30-11:30 (6)

14-14

09:30-11:30 (7)