Irakasleak
IÑAKI TOLARETXIPI TEJERIA
- Ezagutza arloa
- Makina eta Motor Termikoak
- Saila
- Energia Ingeniaritza
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- inaki.tolaretxipi@ehu.eus
Iñaki Tolaretxipi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra da 1998az geroztik eta lan horretan aritu da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Tekniko eta Topografia Eskolan, Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskolan. Gaur egun Donostiako Eskola Politeknikoan da irakasle. Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Ingeniari Industrial titulua 2001ean eta baita Doktore titutula ere 2006an unibertsitate berean.
Hainbat ikerkuntza proiektutan hartu du parte Victor del Campo Katedradunarekin batera eta modu aktiboan aritzen da elkarlanean Tknika, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroarekin. Asmoz Fundazioarekin ere aritzen da ohiko elkarlanean, ikastaroak antolatuz eta irakaskuntza materiala prestatuz.
Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean Donostiako Orfeoia/UPV-EHU sari entzutetsuaren epaimahaikide da.