XSLaren edukia

Linea Elektrikoak eta Potentzia Sistema Elektrikoak26101

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26101

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090
Laborategiko p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Linea Elektrikoak eta Potentzia Sistema Elektrikoak ikasgaia (LEPSE), hirugarren mailako bigarren lauhilekoan eskaintzen den elektrizitateko modulu espezifikoko ikasgai bat da. LEPSE ikasgaia beste bi ikasgai hauekin batera: behe tentsio eta tentsio ertaineko instalazioak (dagoeneko egina) eta goi tentsioko instalazioak (aldi berean garatzen dena), instalazio elektriko eta sistema elektrikoari dagozkion edukien multzoa garatzeko ikasgaia da. Hirurek ingeniaritza Elektrikoko graduatuaren lan esparru nagusietako bat garatzeko balio dute. Izatez, bi dira lan esparru horiek: Instalazio elektriko eta sistema elektrikoena, batetik, eta makina elektriko eta zentral elektrikoena, bestetik.



Behin ikasgaia egin eta gero, ikasleak energia elektrikoa garraiatzeko lineak analizatu eta modelizatzeko behar beste ezagutza eta konpetentzia eskuratuak izango ditu. Haien diseinuan eta funtzionamenduan eragina duten parametroak ezagutuko ditu, eta potentzia sistema-elektriko baten eragiketa nolakoa den ezagutuko du. Ikasgaiaren garapenean zehar, era berean, banaketa lineak diseinatzen ikasiko du, horretarako goi tentsioko lineen erregelamendua erabiliko du, bai eta hainbat UNE arau eta UNESA gomendio ere. Azken horri esker, ikasleak lan eremukoen antzekoak diren lineen proiektuak egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea lortuko du. Horretaz guztiaz gain, linea eta sistema elektrikoak kalkulatu eta simulatzeko programak erabiltzen ikasiko du.



Ikasgaia modu egokian garatu ahal izateko, garrantzitsua da ikasleak Kalkulua (1 maila) eta Teknologia Elektrikoaren Oinarriak (2. maila) ikasgaiak eginak izatea, horiek egitean LEPSE ikasgaia zailtasun gabe egiteko ezagutzak eta tresnak lortuko baititu. Ikasleak hauekin lan egiten jakin beharko du: zenbaki konplexueak, Taylor-en serie garapenak, funtzio hiperbolikoak, logaritmoak eta Euler-en formulak. Gainera, teknologia elektrikoaren oinarrizko aspektuak menderatu beharko ditu: zirkuituen aldagaiak ezagutu; korronte alternoko zirkuitu monofasiko eta trifasikoak ebatzi (karga orekatu eta karga desorekatuekin); elementu aktibo eta pasiboen funtzionamendua ulertu; eta makina elektrikoak definitu eta haien funtzionamendua azaltzeko oinarrizko parametroak ezagutu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Zehaztasunez, idatziz zein ahoz, linea elektrikoen eta potentzia-sistema elektrikoen terminoak ezagutu, ulertu eta deskribatzen jakitea. Eta arauak, erregelamenduak, gomendioak, etab. zorroztasunez aplikatzen jakitea.



Potentzia-sistema elektrikoetako garraio-linea elektrikoen berezko problemak modu kritikoan aztertu eta eztabaidatzeko gaitasuna edukitzea.



Energia elektrikoaren garraiorako lineak diseinatzen jakitea: modu kreatibo batean, ebazpide egokia hautatuz eta kalkuluak zehaztasunez egitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA

1. Gaia: Sistema elektrikoak, ezaugarriak, ohiko sistemetatik sare adimendunetara.

2. Gaia: Osagai Simetrikoak. Tentsioetan desorekatuak diren sistemen analisia.

3. Gaia: Potentzia Sistema Elektrikoetan zirkuitulabur asimetrikoen kalkulua.

4. Gaia: Energia elektrikoa garraiatzeko aire eta lurpeko lineak. Parametroak.

5. Gaia: Lineen modelizazioa. Baliokide hurbildu eta zehatzak eta funtzioamendu erak.

6. Gaia: Goi tentsioko (banaketako) lineen proiektuak.

7. Gaia: Potentzia-fluxua eta tentsio-erregulazioa.



EDUKI PRAKTIKOA

8. Gaia: Laborategiaren ezagutza eta sistema elektrikoen arriskuen aurreikuspena.

9. Gaia: Linea elektrikoen osagaiak I, eroaleak eta osagarriak.

10. Gaia: Linea elektrikoen osagaiak II, euskarriak, armatuak eta lur-harguneak.

11. Gaia: Linea elektrikoen osagaiak III, isolagailuak, grapak eta burdineria.

12. Gaia: Makina elektrikoetan tentsioen eta korronteen osagai homopolarren neurketa.

13. Gaia: Linea atebiko elkarrekiko eta simetrikotzat hartzen denean, transmisio parametroen balioak lortzeko saiakuntzak

14. Gaia: Sarearen funtzionamendua N-1 egoeran.



ORENAGAILUKO PRAKTIKAK

Potentzia-sistema elektrikoen simulazio eta funtzionamendua aztertzeko praktikak egingo dira, eta baita, banaketako aire-linea elektrikoen kalkulu mekanikoak egingo dira softwarea espezializatuak erabiliz.

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK: teoria eta ariketen bidez linea elektriko eta potentzia sistema elektrikoak gaien garapen praktikoa.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK: Laborategiko hainbat praktika egingo dira, aurretik aipatutako gaien kontzeptuak, sakondu eta finkatzeko helburuarekin. Eta tresneria konplexuaren erabileran gaitasunak garatzeko.



ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK: Ordenagailuko hainbat praktika egingo dira, aurretik aipatutako gaien inguruko kontzeptuak sakondu eta finkatzeko helburuarekin. Eta linea eta sistema elektrikoen kalkulurako eta simulaziorako programekin trebatzeko.



Hainbat saio magistral zein ordenagiluko praktiketako saio erabiliko dira proiektu bi eta txosten bat egiteko, lan kooperatiboaz, eta Proiektuetan zein Problematak Oinarrituriko Metodologiak erabiliz egingo dira, pentsamendu kritikoa eta lanbidearen etika ere lantzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken proba idatzia, alegia, amaierako azteketa azken notaren % 50 izango da. Izaera formatiboa eta autoebaluaziorako beste proba idatzi batzuk ere egon daitezke, baina ez dute notarako baliorik izango. Laborategiko edukien azterketa bat ere egingo da notaren % 10eko balioa izango duena. Laborategiko proba idatzia zein teoria eta problemetako azken azterketa derrigorrez aprobatu beharko dira ikasgaia gainditzeko.



Gainerako ikasgaia (% 40) prozedura hauxe erabiliz kalifikatuko da: Taldean egindako lan konplexu bi (proiektu bi)% 20, taldeko entregagarria % 10, eta laborategiko txostenak banakakoak % 10.



Amaierako kalifikazioa: Lehenago adierazi direnen notak batuz kalifikatuko da; betiere, adierazitako haztapenak eta derrigorez aprobatu behar diren atalak kontuan hartuta.



Ebaluazio prozesua lehenengo proba ebaluagarrira aurkezterakoan hasitzat emango da.



Ebaluazio jarraituari zein deialdiari uko egiteko, arautegian ezartzen den prozedurari jarraitu beharko zaio: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/ikasleen-ebaluazioa-graduko-titulazio-ofizialetan. Hori horrela, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko, ikasgaiko irakasle arduradunari idatzi bat eman beharko dio (formularioa egelan izango duzue) ikasgaia hasi eta 9 astera gehien jota, ebaluazio jarraituari uko egiten diola adierazteko. Aldiz, deialdiari uko egiteko azken proba idatzira ez aurkeztearekin nahiko izango da.



Etengabeko ebaluazioa jarraituko ez duten ikasleek graduko titulazioen ebaluazio arautegian ezarritako prozedura bete beharko dute. Alegia, azken ebaluazioko sistema bidez ebaluatuak izango dira, azterketen data ofizialetan egindako proba baten bidez. Proba horrek ikasgaiaren ikasitako emaitza guztiak ebaluatzeko beharrezkoak diren behar beste atal izango ditu: eduki teorikoak eta problemak azterketa idatzi baten bidez ebaluatuko dira; laborategiko eta ordenagailuko edukiak azterketa praktiko baten bidez ebaluatuko dira, eta linea baten proiektua egin beharko da. Azken proiektu horren gaia eta egitekoak gutxienez azterketaren data baino hilabete lehenago irakasleari eskatu beharko zaizkio, eta azterketaren egunean aurkeztu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko azterketan ikasgaiaren ikasketa-emaitza guztiak ebaluatzeko beharrezkoak diren behar beste atal egingo dira. Eduki teorikoak eta problemak azterketa idatzi baten bidez ebaluatuko dira, laborategiko eta ordenagailuko edukiak azterketa praktiko baten bidez ebaluatuko dira eta linea baten proiektua egin beharko da. Azken proiektu horren gaia eta egitekoak gutxienez azterketaren data baino hilabete lehenago irakasleari eskatu beharko zaio, eta azterketaren egunean aurkeztu. Edozein kasutan, ebaluazio jarraituaren notak ezohiko deialdiraino soilik gorde ahal izango dira, baina ez dira hurrengo ikasturteetarako gordeko inolaz ere.



Deialdiari uko egiteko ezohiko azken probara ez aurkezteaz nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Goi tentsioko linea elektrikoie buruzko erregelamendua. Euskal Herriko unibertsitateko argitalpen zerbitzua 2011 (EHUko liburutegian online eskuragarri).
Goi tentsioko lineetan talka eta elektrokuziotik hegaztiak babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.
Hainbat UNE-EN arau.
Hainbat UNESA gomendio.
Laborategiko eta ordenagailuko txostenak, Gelako teoriako transparentziak, eta entregatzekoak osatzeko dokumentazioa (egelan edo fotokopien bidez helaraziko zaizkie ikasleei)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

M.A. Zorrozua, Energia elektrikoa garraiatzeko lineak, Argitalpen zerbitzua UPV/EHU

L.M. Checa, Líneas de transporte de energía, Marcombo

J.M. López Alonso, Líneas Eléctricas de transporte.

B.M. Weedy, Sistemas eléctricos de gran potencia, Reverte.

Syed A. Nasar, Sistemas Eléctricos de Potencia, McGraw-Hill

F. Barrero, Sistemas de Energía Eléctrica, Thomson

Gehiago sakontzeko bibliografia

HallT. Wildi, Máquinas eléctricas y sistemas de potencia, Prentice Hall
W.D. Stevenson, Análisis de sistemas eléctricos de epotencia, MacGraw-Hill.
I.Zamora et al., Simulación de sistemas eléctricos, Prentice
A. Gómez Expósito, Energia elektrikoaren sistemen analsisia eta operazioa, UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.

Aldizkariak

Electra. Revista Técnica de Innovación Eléctrica.
Metalurgia y electricidad.
Técnica Industrial (Digital).
Elektor (Digital)

Web helbideak

http://iea.org
http://www.ree.es
http://www.entsoe.eu
http://www.cne.es
http://voltimum.es/
http://covama.es/catalogo/inael-aisladores-grapas-y-herrajes-para-lineas-aereas/ (burdineria)
http://www.fammsa.com/es/catalogo/#/4 (apoyos celosia y armados)
http://www.adhorna.es/es/productos-hormigon/sector-electrico/postes-de-hormigon/(hormigoizko zutoinak)
http://svrweb.cabelte.pt/es-es/productos_servicios/Cables_energia-es (eroaleak)
https://industria.gob.es/Calidad-Industrial/seguridadindustrial/instalacionesindustriales/lineas-alta-tension/Paginas/especificaciones-empresas-suministradoras.aspx (eredu-proiektuak)
https://industria.gob.es/Calidad-Industrial/seguridadindustrial/instalacionesindustriales/lineas-alta-tension/Paginas/lineas-alta-tension.aspx
aisladore la granja: https://www.google.es/search?q=aisladores+la+granja&ie=utf-8&oe=utf-8&aq=t&rls=org.mozilla:es-ES:official&client=firefox-a&channel=sb&gfe_rd=cr&ei=a0ZKWfPRCeSJ8Qfs1LSIBw

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

34-35

09:00-11:00 (3)

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

12:00-13:00 (1)

21-21

12:00-14:00 (2)

23-23

12:00-14:00 (3)

25-25

12:00-14:00 (4)

27-27

12:00-14:00 (5)

29-29

12:00-14:00 (6)

32-32

12:00-14:00 (7)

34-34

12:00-14:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

13:00-14:00 (1)

22-22

12:00-14:00 (2)

24-24

12:00-14:00 (3)

26-26

12:00-14:00 (4)

28-28

12:00-14:00 (5)

30-31

12:00-14:00 (6)

35-35

12:00-14:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

11:00-13:00 (1)

12:00-14:00 (2)

34-35

11:00-13:00 (3)

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

10:00-11:00 (1)

21-21

09:00-11:00 (2)

23-23

09:00-11:00 (3)

25-25

09:00-11:00 (4)

27-27

09:00-11:00 (5)

29-29

09:00-11:00 (6)

32-32

09:00-11:00 (7)

34-34

09:00-11:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

09:00-10:00 (1)

22-22

09:00-11:00 (2)

24-24

09:00-11:00 (3)

26-26

09:00-11:00 (4)

28-28

09:00-11:00 (5)

30-31

09:00-11:00 (6)

35-35

09:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)