Fabrikazio prozesu guztiek energia elektrikoa behar dute funtzionatzeko, ezinbestekoa baita haien makineria elikatu eta kontrolatzeko. Beraz, ingeniari elektrikoak behar-beharrezkoak dira industria arloan.
Ingeniaritza elektrikoaren zeregina da makina, instalazio edo sistema elektrikoak diseinatu, eraiki, fabrikatu eta instalatzea, energia elektrikoaren sorkuntza, garraio, banaketa eta kontsumo jardueretan erabiltzeko. Ingeniaritza honen erronka handienetako bat da energia berriztagarriak eremu honetan txertatzea, eta etengabeko garapenean dagoen alor bat da Europan eta mundu osoan.
Ingeniaritza Elektrikoko Graduan, tentsio handiko zirkuitu elektrikoetan espezializatuko zara, eta energia elektrikoa sortzeko, banatzeko eta eraldatzeko sistemak ikasi eta diseinatuko dituzu; besteak beste, eraikin eta hirietako elektrizitate sareak eta ekipoak elikatzeko.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
5 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Sektore elektrikoa garrantzizkoa da oso Bizkaian eta honek lan eskari handia dakar ingurune osora.
- Energia berriztagarriak, ibilgailu elektrikoa, Smart-Grids, Industria 4.0… Zain duzu erronka hauekin guztiekin beteta dagoen lan eremua.
- Graduari esker, gaitasun profesionalak izango dituzu, arlo honetako proiektuak sinatzeko.
- 48 kreditu gehigarri eginda, gradu bikoitza lor dezakezu Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Graduarekin edo Ingeniaritza Mekanikoko Graduarekin.
Sarrera-profila
Pertsona metodikoa eta analitikoa bazara, matematika, fisika eta teknologia ezagutzak badituzu, eta sistema elektrikoen eta haien funtzionamenduaren zale amorratua bazara, Ingeniaritza Elektrikoko Graduan duzu lekua.
Irteera profesionalak
Industria arloko era guztietako enpresetan, eta bereziki, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko enpresetan. Zehazki, zeregin hauetan:
- Ekipo eta instalazio elektrikoen diseinua, eraikuntza eta mantenimendua.
- Kalitate, ekoizpen edo mantenimendu kontrolak, kudeaketa energetikoan edo energia berriztagarrien instalazioetan.
Ingeniaritza eta aholkularitza enpresetan:
- Proiektuen Kudeaketa.
- Obren zuzendaritza.
- Ingurumen inpaktua.
- Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko auditoretzak.
Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.