Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Gai izatea autonomiaz eta taldean lan egiteko eta eskuratutako teknikak eta tresnak erabiltzeko.
- Gai izatea bigarren hizkuntza bateko testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko eta hizkuntza horretan gauzak era sinple eta arinean adieraztea, ahoz nahiz idatziz.
- Gai izatea eskuratutako ezagutzak hainbat testuinguru akademikotan transmititzeko, lanbide-testuinguruetan jarduteko praktika gisa baliagarriak izan daitezen.
- Gai izatea ingelesez edozein motatako diskurtso luze bat ahoz eta idatziz komunikatzeko (produzitzeko eta ulertzeko).
- Graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko gai izatea, eta.jakintza hori ondorengo ikasketetan aplikatzeko eta hizkuntzen eta kulturen aniztasunarekiko jarrera integratzaileak eta tolerantzia-jarrerak bultzatzeko transmititzea.
- Gutxienez EAEko hizkuntza ofizialetako batean ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzea.
- Ingelesaren gramatika eta erabilera aztertu, laburbildu eta azaltzea.
- Ingelesaren historia, bilakaera eta egungo aldaerak ezagutzea.
- Ingelesez hitz egiten den herrialdeen historia, zibilizazioa eta kultura ezagutzea.
- Ingelesezko literatura ulertu, aztertu eta interpretatzea, eta ingelesezko testuak eta dokumentuak ebaluatzeko gai izatea.