Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.
- Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta industria ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
- Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
- Industria-eremuan beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna.
- Industria-ingeniaritzaren eremuan proiektuak landu, idatzi eta garatzen parte hartzeko gaitasuna.
- Industria-ingeniaritzaren eremuko proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
- Kalitatearen printzipioak eta metodoak aplikatzeko gaitasuna.
- Konponbide teknikoen gizarte- eta ingurumen-eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
- Metodo eta teoria berriak ikasteko eta garatzeko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
- Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
- Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.